twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
Share

Zerrenda bakarra: Hezkuntzan Napartheidarekin amaitzeko garaia da

Irakaskuntza 2017/09/13

Demagun Arkitektura eta Medikuntza ikasi duela norbaitek, Administrazioak bi jardun horiei buruzko lanpostuak eskaini dituela deialdi publikoan eta automatikoki bietako batera aurkeztera uko egitera behartzen dutela. Nekez onartuko genuke neurri horren zentzua. Hori hala bada, zergatik onartzen dugu normaltasun osoz, norbaitek bi hizkuntzan menderatzen baditu Irakaskuntzako deialdi publikoetan bietako baten aurkeztera uko egin beharra?

Egun, euskarazko eta gaztelerazko zerrendak ditugunez eta oposaketa dagoenean egun eta ordu berdinean egiten direnez bh hizkuntzetako frogak, elebidun direnak behartuak izaten dira hizkuntza azterketa hizkuntza batean edo bestean egitera. Beraz, uko egin behar izaten diote, bi zerrendetako batean izatzeko aukerari, nahiz eta horretarako behar diren ezaugarri guztiak bete.

LAB aspaldian dabil nafar Administrazioan ematen den irregulartasun hori salatzen, alde batetik, elebidunak diren maisu eta irakasleen aurkako diskriminazio garbia adierazten duelako eta, bestaldetik, horren aurrean badagoelako soluziorik: zerrenda bakar eta bateratu baten sorrera.

María Solana kontseilariak aurreko ostiralean eginiko Mahai Sektorialean Gobernuan zerrenda bakarra sortzeko erabaki politikoa hartuta dagoela iragarri zuen eta bide batez LABek eginiko aldarrikapen historikoa mahai-gainean jarri zuen berriro ere. Albiste ona da, ezbairik gabe, Administrazioaren borondate politikoa funtsezkoa baita oinarrizko eskubide hau aurrera eraman ahal izateko. Horregatik, LABek nabarmendu nahi du une honetan zerrenda bakarraren aldarrikapenari sostengu emateak duen garrantzia eta deia egin nahi die eragile politiko eta sozial guztiei, berezko ahalegina egin dezaten egitasmo hori babesten.

Aurkako erasoak

Esan bezala, Hezkuntza Departamentuak zerrenda bakarrari buruzko politikan adierazi duen aldaketa mugarri garrantzitsua da eta zerrenda bakarraren arerioek berriro adierazi dute eskura dugun aldarrikapen hori zapuzteko euren asmoa. Gezurra badirudi ere, XXI. mendean badago gaitasun gehiago izateagatik aukera gutxiago izatea ahalbidetzen duen egoera eskizofrenikoa babesten duten alderdi politiko, sindikatu eta hedabiderik eta ahalegin guztiak egingo dituzte orain arte pairatu dugun irregulartasun administratibo erraldoi honi eusteko.

Alderdi, sindikatu eta hedabide horiek euskararen eta nazionalismoaren mamua pizten dute zerrenda bakarraren aukera aipatzen den bakoitzean, paradoxikoki behin eta berriro ukatua izan den berdintasunaren izenean. Euskararen mamua piztu nahi izan dute, beren interes pertsonalen aurka doan eskubidea delako, eta gizartearen parte batek ematen dien sostenguaren jatorria ere, hein handi batean, hortik dator. Maisu eta irakasle euskaldunek halabeharrez hizkuntza baten edo bestearen inguruko hautua egin behar dutenez, soilik euskarazko zerrendetan parte hartzea aukeratu ohi dute, gaztelerazko lanpostuen aukera, bere osotasunean, elebakarrak diren maisu eta irakasleen esku utziaz. Hori pribilegioa da eta aipatu eragile guztiak ez daude prest pribilegio horri uko egitera, ezta atzean dituen onura sozioekonomiko eta politikoei ere.

Egoera berezitua, beste lurraldeekin alderatuz

Espainiar Estatuaren barne dauden nazio eta erkidegoetan, esate baterako Galiza, Valentzia, Balear Irletan, Katalunian eta Euskal Autonomia Erkidegoan afera hau erabat gainditua dago, bi hizkuntzen ezagutza nahitaezkoa delako irakaskuntza aritzeko. Nafarroan zergatik sortzen dira honen aurkako ahots, inertzia eta iritziak? Zerrenda bakarraren aukerak ez du suposatzen aipatu erkidego horien estatusera iristea, ez baitu inor behartuko euskara ikastera, euskaldunok beste hizkuntz bat jakiteagatik aukera gutxiago izatera kondenatua izatea saihestea baizik.

Egoera honetaz konsziente izanik, LABek Nafarroako gizarteari deia egin nahi dio zerrenda bakarra sortzeko sortu den zirrikitua bereziki babes dezala, ez soilik euskaldunon eskubideak bermatzeko, aspalditik oinarrizko eta zentzuzko eskubidea izan beharko lukeena babesteko baizik.

Lista única: ya es hora de acabar con el Napartheid en Educación

Irakaskuntza 2017/09/13

Imaginemos el caso de una persona que ha estudiado Arquitectura y Medicina y que la Administracion, después de hacer una Oferta Pública de Empleo en ambas disciplinas, le obliga a renunciar a una de ellas. A buen seguro concluiríamos que esa forma de actuar es irracional y  vulnera el derecho de esa persona a optar a aquellos empleos que se ajustan a sus conocimientos. ¿Si eso es así, por qué aceptamos con total normalidad que haya personas que dominen dos idiomas y que cada vez que hay una OPE en Educación se vean obligadas a elegir entre trabajar en un idioma u otro?

Actualmente en Nafarroa, y como consecuencia de la existencia de dos listas separadas por las lenguas oficiales de esta comunidad, las personas bilingües se ven obligadas a renunciar a una y otra lista, ya que las pruebas de oposición se suelen llevar a cabo el mismo día y a la misma hora.

LAB lleva denunciando, desde hace mucho tiempo y de forma constante, la irregularidad administrativa que esconde esta maquiavélica situación, porque supone, por un lado, una clara discriminación del profesorado bilingüe y, por otro lado, porque existe una solución para acabar con dicha irregularidad: la confección de listas únicas.

El anuncio realizado por la consejera María Solana durante la celebración el viernes pasado de la Mesa Sectorial en el sentido de que la decisión política sobre la confección de la lista única ya estaba políticamente tomada supuso un aldabonazo a esta reivindicación histórica de la LAB. Sin duda es una buena noticia, ya que la voluntad política de la Administración es fundamental para que esta aspiración pueda ver la luz. Es por ello que LAB quiere enfatizar la importancia de que todos los sectores políticos y sociales de Nafarroa hagan un esfuerzo especial en fomentar la implementación de esta medida, ya que implica una situación de vulneración de los derechos lingüísticos “individuales”.

Fuerzas contrarias a la normalización

El anuncio de la consejera cogió con el paso cambiado a las fuerzas tradicionalmente contrarias a la normalización del euskara en Nafarroa y su reacción hace prever que harán todo lo posible para que la lista única no sea una realidad. Aunque parezca mentira, en pleno siglo XXI aún existen partidos políticos, sindicatos y medios de comunicación que defienden una situación tan esquizofrénica que conocer más no supone aspirar a todas opciones que surgen a raíz de dicho conocimiento.

Cada vez que surge el asunto de la lista única, estos partidos, sindicatos y medios de comunicación recurren a aventar el fantasma del euskara y el nacionalismo vasco, en nombre de una igualdad que, paradójicamente, niegan en la práctica. Quieren mantener esa estrategia no porque realmente estén en contra de las discriminaciones -han tenido ocasiones de sobra para demostrar que realmente lo están-, sino porque supone la asunción de un derecho básico que va directamente contra sus intereses. Lo mismo ocurre con una parte de la sociedad que se inhibe ante esta situación o directamente apoya la discriminación forjada durante largos años de régimen de UPN. La realidad es que, ante la obligación de elegir entre la lista en español o en euskara, la mayoría del profesorado bilingüe opta por esta última, con lo que la práctica totalidad de las plazas en español quedan en manos del profesorado que se maneja únicamente en ese idioma. Eso supone en la práctica un privilegio y la existencia de una serie de réditos políticos y socioeconómicos a los que una parte de esta sociedad no está dispuesta a renunciar.

El hecho diferencial, en negativo
En numerosas ocasiones hemos oído a dirigentes regionalistas llenarse la boca con el hecho diferencial navarro, pero el debate sobre la convivencia de dos idiomas en una misma comunidad refleja que dicho hecho diferencial tiene efectos negativos en comparación con otras nacionalidades y comunidades en el Estado español. Por ejemplo, en Galicia, Comunidad Valenciana, Islas Baleares, Catalunya y las Vascongadas, este debate está totalmente superado, ya que es imprescidible el conocimiento de las dos lenguas oficiales de las respectivas comunidades para poder acceder a ejercer a la docencia en la Administración. ¿Por qué surgen este tipo de campañas contrarias a la lista única cuando esta opción ni siquiera supone la obligatoriedad de que haya que conocer euskara para poder dar clases? La inclusión de la lista única ni siquiera supondría la homologación lingüística de Nafarroa respecto a otras comunidades con características similares o incluso idénticas.

Consciente de esta situación, LAB quiere hacer un llamamiento a la sociedad navarra para que apoye sin remilgos esta oportunidad que ha surgido para amparar la creación de una lista única, no solo para garantizar la igualdad de oportunidades para la comunidad euskaldun, sino para acabar con una flagrante situación de irregularidad administrativa que conlleva una flagrante vulneración de derechos.