twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
Share

 

itunpekokontzentraE28

Itunpeko eskolei buruzko akordioa: prozesuari buruzko errepasoa

Irakaskuntza 2017/09/12

Nafarroan 2013tik indarrean zegoen Itunpeko Irakaskuntzako Akordioak, hainbat luzapen izan ondoren, pasa den abuztuaren 31n iraungi zuen.  2015eko amaieran %1eko soldata igoera aldarrikatzen hasi ginen, 2016an borroka honi akordio berriaren negoziazioa gehitu zitzaion. Urtebete baino luzeago izan den negoziazio eta mobilizazio prozesuaren ostean, eta abuztuaren hondarrean egon diren aurrerapausoei esker, irailaren 7an LABek, SEPNA eta UGT sindikatuekin batera, Nafarroako Gobernuarekin akordio berriaren sinatze kritikoa egin du. Ez da akordio perfektua baina, azken txanpan hainbat puntu garrantzitsu bermatuta, aurrera jarraitzeko moduko akordioa dela iruditzen zaigu.

Jarraian Hezkuntza Departamentuak egin duen proposamenean alderdi positibo eta negatiborik esanguratsuenak laburtuko dizkizuegu. Azpimarratuta ikusiko dituzue azken egunetako lorpenak. Aipatzen ez diren gaiak berdin edo oso antzeko mantentzen dira. Akordioaren iraupena bi ikasturtetarako da 2019ko abuztuaren 31ra arte eta urtean hirutan berrikusiko da:

HOBEKUNTZAK
· %1eko igoera 2017an irakasleentzat. (Jada aplikatzen ari da).
· %1eko igoera 2017ko urtarriletik ez irakasleentzat.
· 2018 eta 2019ko soldata igoerak bermatuta irakasle eta ez irakasleentzat, · Administraziopeko langileek bezala. Ez dira Estatuko egoerarekin baldintzatuta egonen. 2018koa, urrian bertan Nafarroako aurrekontu aurreproiektuan txertatuko da.
· Ordezkapenak: Ordezkapenak lehenengo eskola-egunetik ordainduko dira honoko lau kasu berezietan: premia bereziko ikasleak artatzen direnean, bi lerro baino gutxiagoko ikastetxeetan, batxilerreko bigarren mailan, amatasuna-aitatasunarekin lotutako bajetan.
· Gardentasuna zuzendaritza lanpostuen finantziazioan: Ikastetxeek justifikatu egin beharko dute administrazio eta langileen ordezkarien aurrean zein kargu, nork beteko duen kargu hori eta zenbat ordaintzen zaion.
· Gardentasuna kontratazioetan: Ikastetxeek Hezkuntzari justifikatu beharko diote nor kontratatzen duten. Deialdi publikoak egitera eta kontratazio-prozesuaren emaitza argitaratzera derrigortzen ditu. Kontratazioak titularraren eta zuzendaritzaren esku gelditzen jarraitzen du. (Ikastolek euren kontratazio sistema propioa eta gardena daukate).
· HHko patio zaintza eskola-ordutzat hartuko da: Hasieran akordiotik desagertu bazen ere, LABek eginiko lanaren ondorioz aldarrikapen horri eutsi egin zaio.
· Langileak birkokatzea: 2018an. 2019rako akordioa negoziatuko da.

OKERRERA
· Momentuz, 2016ko igoera ez dugu jasoko, nahiz eta negoziazioak jarraituko duen.
· Eskola-orduen murrizketa adinagatik: 57 urte betetzean bi eskola-orduko murrizketa irakasle guztientzat. Lau orduko murrizketa errelebo kontratua hartzeko lau urte falta direnean. Aurreko proposamenean bakarrik azken atal hau aipatzen zen, baina orain arte egoera hobea zen, errelebo-kontratua har zezaktenentzat baitzen lau orduko denbora murrizketa hori.
· Formazioa: Irakasleek Hezkuntzaren formazio ikastaroetan parte hartu ahalko dute baldin eta tokirik badago administraziopekoek izena eman ondoren, lehen ez bezala. Hori bai, plaza kopurua handituko da. Patronalei langileen formazioan inplikatzea eta diru publikoa gardentasunez kudeatzea galdeginen zaie.

Horrez gain, soldata taulak adosteko negoziazioa hasiko da. 2012an PPk ezarritako dekretua indarrean egon arren, asmo sendoa dago Nafarroan murrizketa horiek baliogabetzeko (%2,5 soldata murrizketa irakasleentzat eta %2 ez irakasleentzat). Kontseilariaren esanetan 2016ko igoera ere kontuan hartuko da. Bertan administraziopekoekiko %95eko “lansari-analogia” mahai gainean  egonen da. Hezkuntza Departamentua prest agertu da langileen birkokapena 2019ra ere luzatzeko. Azken momentuan, akordioa sinatzeko bezperan, patronalek gogor egin dute hori horrela izan ez dadin.

Afiliatu eta delegatuekin kontsultatu ondoren, LABek arduraz jokatu nahi izan du eta sinatze kritikoa egitea erabaki du. Akordioaren alde positiboa lortuko dugu, baina ez diogu uko egiten 2016ko igoera eta beste eskubide batzuk berreskuratzeari. Hezkuntza Departamentuari argi esan nahi diogu langileek jasandako UPNren murrizketekin bukatu behar dela ahalik eta azkarren eta langileen erosteko ahalmena berreskuratu behar dela. LABek horren alde borrokatzen jarraituko du.

Azkenik, azken urte eta erdian langileek burututako mobilizazioak eta erakutsitako inplikazioa goraipatu nahi ditugu. Horiei esker lortu dugu lortu duguna eta aurreko hilabeteetan mahai gainean zeuden proposamen onartezinak aurrera ez egitea lortu dugu. Mobilizazioek euren fruitua eman dute! Zorionak!

Acuerdo en las escuelas concertadas: un repaso a todo el proceso

Irakaskuntza 2017/09/12

El pasado 31 de agosto caducó, tras varias prórrogas, el Acuerdo de la Enseñanza Concertada de Nafarroa. A final de 2015 comenzamos reivindicando la subida del 1% de los sueldos. A esta lucha se le añadió en 2016 la negociación del nuevo acuerdo. Tras más de un año de negociación y movilizaciones, y gracias a los avances que se han dado a finales de agosto, el 7 de septiembre, LAB, junto a los sindicatos SEPNA y UGT, dio su apoyo crítico al nuevo acuerdo con el Gobierno de Navarra. No es el acuerdo que LAB desearía, pero tras garantizar en la última fase de negociaciones unos puntos irrenunciables, considera que es un acuerdo con el que poder seguir adelante.
 
A continuación resumimos los aspectos positivos y negativos más significativos de la propuesta del Departamento de Educación. Subrayados aparecen los logros de los últimos días. Los temas que no aparecen en la table se mantienen igual o en circunstancias muy parecidas. El acuerdo es para dos años, hasta el 31 de agosto de 2019, y será revisado tres veces al año.

MEJORAS
· Subida del 1% en 2017 para el profesorado. (Se está aplicando ya).
· Subida del 1% desde enero de 2017 para el personal no docente.
· Se garantiza las subidas de 2018 y 2019 para todo el personal en la misma medida que el  de la Administración. No estarán condicionadas por la situación del Estado. La subida de 2018 se reflejará en octubre en el anteproyecto de presupuesto.
· Sustituciones: Se pagarán desde el primer día en cuatro supuestos especiales: cuando se atienda a alumn@s con necesidades especiales, en centros de menos de dos líneas, en segundo de bachiller y en bajas relacionadas con maternidad-paternidad.
· Transparencia en la financiación de los puestos de dirección: Los centros deben justificar ante la Administración y l@s representantes de l@s trabajador@s, qué cargos existen, quién los detenta y cuánto se cobra en cada caso.
· Transparencia en las contrataciones: Los centros deberán justificar ante la Administración a quién contratan. Deberán hacer  convocatoria pública y publicar el resultado del proceso de contratación. La contratación sigue en manos del titular y la dirección del centro.
· Las guardias del recreo en Educación Infantil seguirán siendo horas lectivas: Este punto desapareció del acuerdo pero se ha mantenido por la especial insistencia de LAB.
· Recolocación de l@s trabajador@s: En 2018. Se negociará para el 2019.

RETROCESOS
· De momento no se cobrará la subida del año 2016.
· Reducción de las horas lectivas por la edad. Reducción de dos horas lectivas para todo el profesorado al cumplir 57 años. Cuatro horas de reducción cuando falten cuatro años para el contrato de relevo. La última propuesta sólo preveía la segunda parte del enunciado, aunque hasta ahora esos cuatro años eran extensibles a todas las personas que tenían acceso al contrato de relevo.
· Formación: El profesorado podrá participar en los cursos de formación del Departamento si quedan plazas tras apuntarse l@s docentes de la Administración Pública. Se aumentará el número de plazas de los cursos. Se exigirá a las patronales su implicación en la formación de l@s trabajador@s y la gestión transparente del dinero público destinado.

Además, se abrirá la negociación para acordar  las tablas salariales. A pesar de estar vigente el decreto del 2012 impuesto por el PP, en Navarra hay una firme determinación para superar esos recortes (2,5% de reducción salarial para docentes y 2% para no docentes). La consejera también ha manifestado voluntad para recuperar la subida del 2016. La analogía retributiva al 95% respecto a l@s compañer@s de la red pública estará sobre la mesa. El Departamento de Educación se ha mostrado dispuesto para que la recolocación de l@s trabajador@s tuviera la misma vigencia que el presente acuerdo. En vísperas de firmar el acuerdo, las patronales hicieron una gran presión para que no sea así.

Tras consultar con la afiliación y delegadas/os, LAB ha querido actuar con responsabilidad y ha decidido dar su firma crítica al acuerdo. Garantizada la parte positiva del acuerdo, LAB no renuncia a la subida de 2016, ni a recuperar otros derechos y quiere subrayar la responsabilidad del Departamento para acabar cuanto antes con los recortes de UPN, por un lado, y promover la recuperación del poder adquisitivo de l@s trabajador@s, por otro. El sindicato seguirá luchando por ello.

Para finalizar, LAB quiere poner en valor las movilizaciones y la implicación de los y las trabajadoras del sector durante este año y medio. Gracias a ello se ha conseguido este acuerdo y no se han aceptado las propuestas inaceptables que en los meses anteriores han estado encima de la mesa de negociación. ¡La movilización ha dado su fruto!