twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
Share
formacion profesional navarra

Euskarazko Lanbide Heziketa, irakasle ezarengatik blokeatuta

Irakaskuntza 2017/09/07

LAB sindikatuak ekainean iragarri zuen hasi dugun ikasturtean Lanbide Heziketako ziklo berrietan euskarazko nahikoa irakaslerik ez izateko arriskua zegoela eta, zoritxarrez, iragarpena bete egin da. Hezkuntza Departamentuak, kasu honetan aurreikuspen eta kudeaketa eskasaren ondorioz, aipatu zikloetan izen-emandako ikasleriari arazo larria eragin dio. Beraz, egonkorturik gabeko ikasturte hasieraren ondorioak nozitu beharko ditu.

Ziklo horiek jasango dituzten balizko atzerapenak programazio eta material didaktiko egokia lantzeko zailtasunak eragiten ditu eta irakaskuntza gutxieneko kalitate eta eraginkortasunez egitea oztopatzen du.

Horrez gain, ziklo horietako ikasleek ez dute beharrezko titulazioa duen irakaslerik izango edo, gaitz erdi, berandu agertuko dira.

Hezkuntza Saileko Giza Baliabideetako arduradunen jarduna gaitzesgarria iruditzen zaigu, bere garaian ziklo berri horiei dagozkien zerrendak ez irekitzea erabaki baitzuten. Ekimen eza horren adierazgarri gisa, gaztelerazko zerrendak ez dituzte baliatu, hori egitea posible zuten arren, zerrenda-kideak direla argudiatuz. LABen aburuz, zerrenda bakarrari modu setatsuan uko egitearen ondorioak dira hauek guztiak. Aldi berean,  tankera honetako gertaeretan, hizkuntz-normalizazioa bultzatzeko edozein ekimen judizializatzen duten euskararen aurkako lobiei dioten beldurra sumatzen da.

Geroa Baik hizkuntza normalizazioaren inguruan duen diskurtsoa UPNrenaren oso bestelakoa bada ere, sakoneko erabakietan antzekotasun handiegia dago bien artean. Horren adierazle, Hezkuntza Sailak egun dagoen apartheid linguistikoa normaltasunez bizitzea da, funtsezko senak dionaren aurka. Horrela ez bada, behin-betikoz hezkuntzan eman beharra den aldaketaren aldeko apustua agertu beharko luke.

Euskaldunok lurralde honetan pairatzen dugun hizkuntz-eskubideen zanpaketaren parekorik ez da Europa osoan, gai larria da eta Hezkuntza Departamentuak ez du hori konpontzeko asmorik adierazten.

LABek ez du onartuko euskarazko irakaskuntza espainolez egindakoaren pare ez egotea, batez ere atzean Hezkuntza Saileko Giza Baliabide arduradunen utzikeria eta kudeaketa eskasa agerikoak direnean. Aldi berean, sindikatu honek kalitatezko hezkuntzaren eta ikasle-irakasle euskaldunon hizkuntz-eskubideen aldeko apustua berresten du.

La Formación Profesional en euskara, bloqueada por falta de profesorado

Irakaskuntza 2017/09/07

Lo afirmado en el mes de junio por el sindicato LAB sobre el riesgo de un comienzo de curso sin profesorado en los nuevos ciclos de formación profesional en euskera en Nafarroa, por desgracia, se ha cumplido. El Departamento de Educación, tras una nefasta gestión y una nula previsión, ha generado un gran problema al alumnado que se han matriculado en estos ciclos y que de momento padecerán las consecuencias de un comienzo de curso no normalizado.

El posible  retraso del inicio de curso en estos ciclos trae como consecuencia la falta de programaciones y de material didáctico en estos ciclos y dificulta el ejercicio de la docencia con un mínimo de calidad y eficacia.

Este comienzo de curso algunos centros sufrirán la inexistencia de profesorado en euskara con las titulaciones exigidas a la materia a impartir o tendremos, como mal menor, un profesorado con incorporación tardía que llega a un centro desconocido donde no van a disponer del tiempo, del material y de las programaciones adecuadas para el ciclo formativo que les corresponda impartir.

La actuación de los responsables de Recursos Humanos en Educación es totalmente reprobable porque en su momento decidieron no abrir listas de las especialidades correspondientes a estos nuevos ciclos o no recurrieron a las listas de castellano como lista afín. Bajo nuestro punto de vista, esto es reflejo de su obstinada negación a contar con una lista única y de sus miedos a la actuación de los lobis anti euskera que de forma activa judicializan todos los movimientos dirigidos a la normalización lingüística.
Geroa Bai mantiene un discurso en torno a la normalización lingüística diferente al de UPN pero en las decisiones de gran relevancia mantienen una gran similitud.
El Departamento de Educación convive con toda normalidad con una situación de apartheid lingüístico en educación, inasumible desde la lógica más elemental, y tiene que demostrar, de una vez por todas, su apuesta clara por el cambio en el ámbito educativo. La usurpación de los derechos lingüísticos de los euskaldunes, que no conoce parangón en todo Europa, es un tema de extrema gravedad y el Departamento de Educación no da muestras de querer  solucionarlo en ningún momento.

Desde LAB no vamos a aceptar que la enseñanza en euskera se sitúe en niveles inferiores a la enseñanza en español por una mala gestión o por falta de iniciativa de ciertos responsables de Educación y reiteramos nuestra apuesta por una enseñanza de calidad y el respeto a los derechos lingüísticos de la docencia y alumnado euskaldunes.