twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
Share

Ikastoletako eta itunpeko sindikatuen erantzuna Hezkuntzak proposatutako hitzarmenaren aurrean

Irakaskuntza 2017/06/13

Ekainaren 9an Itunpeko irakaskuntzako eta ikastoletako sindikatuok, Hezkuntza Departamentuarekin eta patronalekin bilera izan genuen, Estatuko VI. Konbenioari Nafarroako hobekuntza proposamenak adosteko helburuarekin. Ekainaren 7an Hezkuntza Departamentuak bere proposamena helarazi zigun. Bertan sindikatuok proposatutako aldaketarik ia agertzen ez delarik irakurketa komuna egin dugu. Ekainaren 9ko bileraren bukaeran Hezkuntza Departamentuak proposamen berria mahai gainean jarri zuen, non administraziopeko langileek 2018 eta 2019an igoerarik izanen badute, gurean ere isla izanen duen. Orain LABek sindikatuan, bere oinarriekin, delegatu eta komiteekin proposamen berria partekatuko du, 21ean izanen dugun bilerara bere jarrera eramateko.

Irakurri hemen sindikatuen erantzun bateratua.