twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
Share

Ebaluazio hezitzailearen aldeko elkarretaratzea egin du LABek

Irakaskuntza 2017/06/01

“Zu, bai zu, egon zaitez geldi!!!”

Maiatza bukatu da eta harekin batera ebaluazio diagnostikoak zein piloto probaz mozorrotutako LOMCE errebalidak ezarri dira ikastetxeetan. Nafarroan administraziopeko zein ikastoletako langile zein ikasleak kalera atera dira, besteak beste, Etxarriko Andra Mari ikastolakoak, Altsasuko Bigarren Hezkuntzako ikastetxekoak.

Ez dugu behar ez inolako heziketarik
ez dugu behar ez inolako pentsamendu kontrolik
ez sarkasmo ilunik ikasgelan

LABen ustez, Euskal Herrira begirako bide propioa garatzeko ausardia behar dugu une hauetan, EAEko zein Nafarroako Hezkuntza Sailek erakusten ez dutena. Horrela, LABek hezkuntza burujabetzaren bidean herri gisa elkarlanean ebaluazio eredu propioa osatzeko determinazioa du.

Irakasleak, utz itzazue haurrak bakean
hei! Irakasleak!!! utzi haurrak bakean
azken finean paretako beste adreilu bat besterik ez da.
azken finean paretako beste adreilu bat besterik ez zara.

Izan ere, beharrezkoa dugu bestelako ebaluazio sistema bat, non ikaslea ez ezik, irakasle taldea, eskola, familia eta, finean, sistema guztia ere baloratuko den, beti ere hobekuntza, ekitate, aukera berdintasunean oinarrituz eta, garrantzizkoa dena, bide horretan aurrera egiteko plan eta neurri zehatzak eskainiz. Eredu berri horren eraikuntza hezkuntza komunitate guztiaren parte hartzean oinarrituko da. Izan ere, ebaluazioaren afera, ikuspegi poliedrikotik landu behar baitugu. Bizi dugun ziurgabetasun egoera probestu eta ebaluazioaren izaera, funtzio, helburu eta ereduen inguruko hausnarketa integrala burutu eta tresnak, eta ereduak berriak eraikitzea dagokigu.

Azken finean hormako beste adreilu bat besterik ez da.
Azken finean hormako beste adreilu bat besterik ez zara.

Gure hezkuntza sistema propioaren bidean ez dugu hormarik nahi, gu iruleak gara eta hezkuntza sistema propioa Iruten jarraituko dugu.

LAB se concentra por una evaluación educadora e integral

Irakaskuntza 2017/06/01

"You! Yes, you! Stand still laddy!"

Se ha acabado mayo, y con ello las evaluaciones diagnósticas y las reválidas de la LOMCE implantadas en los centros, disfrazadas de evaluación diagnóstica. En Navarra el profesorado y alumnado de las ikastolas y la administración han salido a la calle, entre otros, la ikastola Andra Mari de Etxarri y el centro de educación secundaria de Altsasu.

We don't need no education
We don't need no thought control
No dark sarcasm in the classroom

En estos momentos  LAB cree que, necesitamos la valentía de pavimentar el camino con vistas a un Sistema Educativo Propio, lo que los Departamentos de Educación de la CAV y Navarra no consiguen ver. Siendo así, LAB tiene la determinación de consturir un nuevo modelo de evaluación, un modelo educador e integral, trabajando de manera colectiva hacia la soberanía educativa.

Teachers leave them kids alone
Hey! Teachers! Leave them kids alone!
All in all it's just another brick in the wall.
All in all you're just another brick in the wall.

De hecho, necesitamos un sistema de evaluación diferente, donde no sólo sea el alumnado el evaluado, sino también, el profesorado, el centro, el entorno, a fin de cuentas, que se evalúe todo el sistema, siempre buscando la innovación, equidad, igualdad de oportunidades y, lo más importante, haciendo un plan y tomando medidas para poder llevarlo a cabo. La construcción de este nuevo modelo se basará en la participación de toda la comunidad educativa. De hecho, la evaluación, tenemos que tratarla desde una visión poliédrica. Aprovechando la incertidumbre en la que vivimos, nos toca hacer una reflexión integral sobre las funciones, carácter, objetivos y modelo de evaluación y, a partir de ahí construir una propuesta basada en un nuevo paradigma.

All in all it's just another brick in the wall.
All in all you're just another brick in the wall.

No queremos paredes en el camino hacia un Sistema Educativo Propio, nos gusta tejer,   ¡¡seguiremos en ello!!