twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
Share

desobedientzia

Elkarretaratzeak eginen dituzte LOMCE proben kontra

Andra Mari ikastolako langileek gaur eta bihar (maiatzaren 18 eta 19an) elkarretaratzeak eginen dituzte LOMCE proben kontra
Irakaskuntza 2017/05/18

Maiatzean zehar, Nafarroako Gobernuak, LH 4 eta DBH 2ko bere kanpo diagnosi probekin batera, LOMCEren azken aldaketatik datozen probak  ikastetxeetan bideratzen ari da. Proba hauek LH 3, LH 6 eta DBH 4. mailan pasatzen ari dira eta bakarrik ikasle lagin bat egiten ari da, hots, ez dute ikastetxe guztiek eta ikasle guztiek pasa behar. Proba hauek ez dute inongo balio akademikorik eta emaitzak ez zaizkie komunikatuko ez familiei, ez ikastetxei. Batxiler 2. mailan ikasturte bukaeran eginen diren probak aldiz, selektibitatearen ordezkoa izanen dira
Andra Mari ikastolari atzo eta gaur LH 6. mailan proba hauek pasazea egokitu zaio. Bertako langileek LABeko komiteak deituta bi egun hauetan proben eta orokorrean LOMCEren aurkako jarrera adierazteko elkarretaratzeak eginen dituzte ikastolako sarreran.
Kontua ez da soilik LOMCEri aurre egitea, baizik eta hezkuntza komunitate osoaren parte-hartzearekin eta hekuntza sistemaren hobekuntza integrala helburu duen ebaluazio sistema propioa eraikitzea.