twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
Share

kontzentrazioa irakaskuntzaLABek beste ebaluazio eredu baten aldeko aldarria eraman du kaleetara


Irakaskuntza 2017/05/05


LABeko kideak  Nafarroako hezkuntza sailaren eta Bilboko hezkuntza delegaritza aurrean bildu gara errebalidei planto egin eta ebaluazio hezitzailea aldarrikatzeko.

 

Azken urteetako bideari jarriki, tantaka tantaka, Nafarroa zein EAEko hezkuntza sailek LOMCE legea inplementatzen darraite. Eta ikastute honetan LOMCEtik eratorritako errebalida guztiak (LH3-LH6-DHB4-BATX2) egiteko asmotan dabiltza. Modu batean zein bestean mozorrotuta, hurrengo egunetan errebalida hauei bide eman eta Hego Euskal Herriko ehunka ikasle ebaluatuak izango dira: arrotza, antipedagogikoa, atzerakoia, segregatzailea... den eredu baten arabera.

Honen aurrean LABek zera adierazi nahi du:

- Hezkuntza Plataformen Topaguneak egindako deiarekin bat egiten dugu eta errebalidei planto egitera animatzen dugu hezkuntza komunitatea.
- Bide honetan dei egiten diogu gure kidegoari jarrera proaktiboa hartzera planto dinamika ekimenetan.
- Azkenik, LABek, bestelako ebaluazio eredu berri baterako urratsak ematen jarraitzeko hitza hartzen du. Ikasturte honetan irekitako bidean sakondu eta eguneroko hezkuntzaren  errealitatea eraldatzeko tresnak sortu nahi ditugu.

Izan ere, LABen ustez,  Euskal Herrira begirako bide propioa garatzeko ausardia behar dugu une hauetan, EAEko zein Nafarroako Hezkuntza Sailek erakusten ez dutena. Horrela, LABek hezkuntza burujabetzaren bidean herri gisa elkarlanean ebaluazio eredu propioa osatzeko determinazioa du. Izan ere, beharrezkoa dugu bestelako ebaluazio sistema bat, non ikaslea ez ezik, irakasle taldea, eskola, familia eta, finean, sistema guztia ere baloratuko den, beti ere hobekuntza, ekitate, aukera berdintasunean oinarrituz eta, garrantzizkoa dena, bide horretan aurrera egiteko plan eta neurri zehatzak eskainiz. Eredu berri horren eraikuntza hezkuntza komunitate guztiaren parte hartzean oinarrituko da. Izan ere, ebaluazioaren afera, ikuspegi poliedrikotik landu behar baitugu. Bizi dugun ziurgabetasun egoera probestu eta ebaluazioaren izaera, funtzio, helburu eta ereduen inguruko hausnarketa integrala burutu eta tresnak, eta ereduak berriak eraikitzea dagokigu.  


DESOBEDIENTZIAZ, EBALUAZIO HEZITZAILEA IRUTEN