twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
Share

LABek Lekarozko BHIn Guardia Zibilaren jazarpena salatzen du

Irakaskuntza 2017/04/10

Lerro hauen bitartez LABek irmoki salatu nahi du hondar aste hauetan Lekarozko institutuan eta  haren inguruetan Guardia Zibilaren aldetik ematen ari den jazarpena eta ez ohiko portaera. Hezkuntza komunitate horretako hainbat lagunek salatu dutenez, institutuko kafetegian paisanoz zein uniformez jantzitako guardia zibilak sartu edota ingurumarietatik prismatikoz ikasleria zelatatzen ibili dira pasa den egunotan.
LABek gogorarazi nahi du, batetik, institutuak hezkuntza erakundeak direla, eta beraz, hezitzailetik batere ez luketen jarrera probokatzaileak soberan daudela. Bertzalde, Euskal Herritar orori zor zaiola bere herri, auzo, lantoki edo ikastetxean libre, inolako kontrol eta mehatxu polizial mugatzailerik gabe, ibili eta aritzeko eskubidea eta inondik ere ez dugula gisako jarrerarik onartuko.
Bukatzeko, Hezkuntza Departamentuari  probokazio hauen aitzinean neurriak har ditzan eskatzen diogu bai eta gure elkartasuna eta babesa adierazi bertako ikasle, familia,  irakasle eta bertzelako langileei.

LAB denuncia el acoso ejercido por la Guardia Civil en el IES de Lekaroz

Irakaskuntza 2017/04/10

Desde estas líneas LAB quiere manifestar su más enérgica protesta ante el acoso que la comunidad educativa está sufriendo en el IES de Lekaroz por parte de la Guardia Civil.
Personas de diferentes ámbitos relacionadas con dicha comunidad han denunciado que en los últimos días guardia civiles, tanto de paisano como uniformados, han entrado en la cafetería así como espiado con prismáticos el centro desde sus inmediaciones.
LAB quiere recordar que, por un lado, los institutos son instituciones educativas en las que sobran todas aquellas actitudes provocadoras que nada tienen que ver con su función pedagógica. Por otro, que la ciudadanía de Euskal Herria tiene derecho a no sentirse amenzazada ni coaccionada, tiene derecho a ser y sentirse libre en barrios, pueblos, puestos de trabajo o centros de estudio. No aceptaremos bajo ningún concepto maniobras que vayan en la dirección contraria.
Terminamos solicitando al Departamento de Educación que tome todas aquellas medidas que estén en su mano para que no vuelvan a repetirse sucesos de este tipo ni en Lekaroz ni en ningún otro centro educativo. Mostramos desde aquí nuestra solidaridad con el alumnado y sus familias, el profesorado y el personal no docente adscrito al centro.