twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
Share

escuela

Ikastetxeetan erabilitako materialen kontra UPNk egindako presioaren aurrean amore eman du Hezkuntzak

Ikuskaritza Zerbitzuak Korrikaren materiala erabili duten ikastetxeei buruzko informazioa eskatu du UPNren eskariz 

Administrazioa 2017/04/05

Harridura eta kezka handiz jaso dugu Hezkuntza Departamentuak Nafarroako ikastetxeetan egindako kontsulta errolda. Bertan informazioa eskatzen da Korrikaren inguruan, hain zuzen ere AEKk eta Ikastolen Elkarteak sortutako material didaktikoaren erabilpenari buruz. Ikuspegi hezitzaile batetik biek ala biek berme osoko eragileak izaki.
Harritzekoa, kontsulta hau sortzen delako UPNek parlamentuan plazaratutako galdera batzuei erantzutera datorren jarduera bezala eta ez hezkuntzaren arlo didaktikoari dagokion zerbait bezala.

Ezin dugu ulertu, ezta onartu ere, nola azken garai honetan euskararekiko eta irakaskuntzarekiko alderdi batzuek duten ildo ideologikoak baldintzatu eta kontrolatu egiten duen zabala eta plurala izan behar duen hezkuntza jarduera.

Berriz ere, kezkaz ikusten dugu nola UPN- PP pinpinela duetoak bere ideologia interesatua agertzen duen euskarazko ekimen eta jarduera ororen kontra.

Gaur egun euskararen alde atxikimendurik zabalena jasotzen duen ekimen kultural anitza den Korrika kutsatzeko eta nahasteko nahian agertu dira eskuindar ultramontano hauek, horretarako Nafarroako Parlamentua erabiliz.
Ezin da onartu behin eta berriro euskararen kontrako jarrera hauek Hezkuntza Departamentutik eta Nafar Gobernutik erantzun tinkorik ez jasotzea eta, hein handian, haien trikimailuei bidea erraztea, euskararen inguruan zalantzak sortuz.

Hezkuntza Departamentuaren lana ikastetxe eta irakasleen jarduera pedagogikoa babestea da, ikastetxeetako proiektuak bultzatzea eta irakasleriaren jarduera didaktikoari laguntza ematea, katedra askatasuna babestuz eta ez eragotziz. Euskal eta euskarazko irakaskuntza behin eta berriro erasotua edota kolokan jartzen denean ezin da beste aldera begiratu.

LABek UPNek eta PPek euskararekiko duten etengabeko fobia geldiarazteko konpromisoa garbi utzi nahi du eta Hezkuntza Sistema Propio baten aldeko apostua berresten. Era berean Gobernu honi, aldaketa bidean, hezkuntzaren eta euskararen egoera hobetzeko hartuta dauden edota hartuko diren erabakiak inongo konplexu eta injerentziarik gabe aurrera eramateko konpromiso tinkoa exijitzen diogu.

El Dpto de Educación cede a la presión de UPN contra el material utilizado en las escuelas

El Servicio de Inspección de Educación solicita a instancia de UPN información sobre centros que usen material sobre la Korrika

Administrazioa 2017/04/05
Recibimos con extrañeza y gran preocupación noticias acerca de la ronda de consultas que ha efectuado el Departamento de Educación en los centros de enseñanza navarros. En ella se solicita a éstos información acerca de la Korrika, en concreto acerca del material didáctico utilizado, producido conjuntamente por AEK e Ikastolen Elkartea. Organismos, ambos, que desde una perspectiva educativa, son garantes de calidad pedagógica.

Nos extraña, cuanto menos, que esta consulta venga motivada por una pregunta realizada en el parlamento por UPN y no responda a ningún tipo de motivación de carácter didáctico.

No entendemos ni aceptamos el condicionamiento ideológico que ciertos grupos, en base a intereses políticos bien definidos, intentan llevar a cabo con respecto al euskara y la enseñanza en dicha lengua.

Una vez más, observamos con preocupación cómo el dueto UPN-PP utiliza su interesada ideología para atacar cualquier iniciativa que se realice en o por el euskara.

La Korrika es la iniciativa en favor del euskara que mayor apoyo social recaba a día de hoy y, sin embargo, nos encontramos a una derecha ultramontana utilizando el Parlamento de Navarra para crear confusión y manipular.
No es aceptable que desde el Gobierno de Navarra y el Departamento de Educación no se responda de forma contundente ante semejante estrategia, facilitando el camino a sus artimañas y creando dudas y confusión con respecto a nuestra lengua: el euskara.

Debe ser labor del Departamento de Educación defender la labor pedagógica de centros y profesorado, apoyar los proyectos de centro y la labor didáctica del personal docente, defendiendo la libertad de cátedra y no entorpeciéndola.
LAB manifiesta su compromiso en la defensa de nuestra lengua, nuestra educación y un Sistema Educativo Propio. Pondremos todas las barreras que nos sea posible ante los sucesivos ataques que desde UPN-PP se vienen realizando. Así mismo, exigimos al Gobierno firmeza ante este tipo de injerencias y que actúe sin complejos en defensa de los cambios que viene realizando y en los que faltan por venir.