twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
Share

Hezkuntzan aldaketa
 
Hezkuntzan aldaketak eman daitezela aldarrikatu du gaur LABek

Irakaskuntza 2017/03/20

Hezkuntza eredu zahartua gainditzeko unea da, gure herriaren beharrei eta ezaugarri propioei erantzungo dien hezkuntza-eredua eraikitzeko pauso itzulezinak emateko beharra daukagu.

Bide honetatik Nafarroako administrazioari orain arteko norabidea alda dezan eskatzen diogu, LOMCEren ezarpena bermatzen duten arauak baztertzen eta gainditzen eta gai izaten hezkuntza-komunitatearekin adostasunetara iristeko. Hala nola nafar herritarron hezkuntza zein hizkuntza eskubideen defentsa egitea, inposizioei aurre eginez.

LAB orain abiatuko den mahai negoziatzailean egonen da norabide horretan ekarpenak egiten. Aldi berean, kalean egoteko eta irakasleriari ahotsa eman eta parte hartzeko tresnak eskaintzeko konpromezua hartzen dugu. HEZKUNTZAN ALDAKETA ORAIN!!