twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
Share

material didaktikoa

LAB Irakaskuntzak martxoaren 8rako material didaktikoa aurkeztu du

Irakaskuntza 2017/03/06

LAB irakaskuntzak hezkuntza feministarako baliabideak eskaini nahi dizkie etapa eta maila guztietako hezitzaileei, ikastetxeetan praktika pedagogiko feminista bat abiatu dezagun. Materialak nahi moduan erabiltzeko baliabide multzoa gisara emanak daude. Gai bat ardatz hartuta (Artea oraingo kasu honetan) landuko diren gaitasunak, helburuak eta mailak ematen ditugu, horretarako oinarri Euskal Curriculuma izan dugularik. LOTURA

Sindikalgintzak  urrats feminista lantegi zein ikastetxeetan

Gaur egungo datuek argi erakusten dute orain arteko berdintasun politiken porrota zein diskriminazioa gainditzeko dagoen borondate politiko eta instituzional eskasa. Artikulu osoa irakurri Hezkuntzan ere, Martxoaren 8a hurbil dugun honetan, jendarte ez patriarkal baten bidean, hezitzaileak,  lankideak, konpromezu berriak har ditzaten animatu nahi ditugu. Berdintasuna bilatzen duen eredu konpentsatzailea gainditu eta paradigma aldaketa ekarriko duen jarduera hezitzaile feminista baten alde egin beharko dugu egungo egoera errotik irauliko badugu.

Gure ustez, bada garaia sistema kapitalista hetereopatriarkalaren logikaren baitan kokatzen diren berdintasun lege, politika eta neurrietatik benetako politika feminista ausartetara jauzia emateko.
Egungo sistemak ezarritako sexuen araberako lan banaketan eta gizon eta emakumeen arteko banaketa binarista eta hierarkizatu baten araberako harremanetan oinarritzen den jendartea gainditu beharko da. Horrela, generoen arteko, alua zein zakila duten emakume eta gizon, neska eta mutiko, pertsonen arteko harreman justu eta parekidetan oinarri izango duen hezkuntza eta jendarte eredu berrira trantsizioa egitea ahalbideratuko duten eskuhartze feministak behar ditugu.

LABek sindikatu feministatzat jotzen du bere burua eta, ondorioz, feminismoaren balioak bere egiten ditu irakaskuntzaren eremuan ere: aniztasuna arazo baino aberastasuna dela ulertuz, hezigune inklusiboak aldarrikatuz, ikasgeletatik heteropatriarkartuak baldintzatutako botere harreman eta menpekotasunak deseraikitzeko lanaren premia azpimarratuz, ikus ezinak ikusgai bilakatuz, eraikitako estereotipo eta aurreiritzi toxiko horiek guztiak deseraikitzen laguntzeko, ahalduntzeko, gehiengoak gutxietsitako identitatean berresteko, eskolan pentsamendu kritikoa sustatzeko... Hezitzaileok konpromezu berriak hartzeko garaia da, periferiak erdigunera ekartzeko garaia da. Feminismoaren garaia da!

Ildo honetan, LAB irakaskuntzak hezkuntza feministarako baliabideak eskaini nahi dizkie etapa eta maila guztietako hezitzaileei, ikastetxeetan praktika pedagogiko feminista bat abiatu dezagun. Materialak nahi moduan erabiltzeko baliabide multzoa gisara emanak daude. Gai bat ardatz hartuta (Artea oraingo kasu honetan) landuko diren gaitasunak, helburuak eta mailak ematen ditugu, horretarako oinarri Euskal Curriculuma izan dugularik.  

LABek, aurrerantzean ere, irakasleriari gisa honetako baliabideak eskaintzeko konpromezua hartzen du, guztion artean eskola berri bat eraiki dezagun. Feminismoaren garaia da!

LAB Irakaskuntza presenta material didáctico para el 8 de marzo

Irakaskuntza 2017/03/06

Desde el sector de la enseñanza de LAB hemos iniciado una nueva línea de acción encaminada a facilitar al profesorado materiales para una educación feminista, apoyando así la implementación de una práctica pedagógica feminista.  Los materiales que presentamos forman un conjunto de recursos para utilizar como en los centros mejor se considere, integrándolos en los proyectos, secuencias o unidades que se estén trabajando en el aula.  Como hilo conductor principal hemos escogido el ARTE y hemos basado el material en un enfoque competencial a partir de las propuestas del Euskal Curriculuma. ENLACE

Un paso feminista también en la enseñanza

Los datos dejan claro el fracaso de las políticas de igualdad y la poca voluntad política e institucional para superar la discriminación. Leer artículo completo Hoy, que nos encontramos ante un nuevo 8 de marzo, creemos que es hora de hacer un llamamiento a las educadoras y educadores, a nuestras compañeras y compañeros, para asumir nuevos compromisos en pro de una sociedad no patrirarcal. Pasos encaminados a  superar el modelo compensador de la igualdad y que traigan un cambio de paradigma, pasos en favor de una práctiva educativa feminista que cambie de raíz el actual  sistema capitalista-heteropatriarcal.
 
Necesitamos políticas feministas que posibiliten la transición del modelo de sociedad basado en  una división binarista de la sociedad a un nuevo modelo de relaciones  justas y paritarias. Así, se hace más necesaria que nunca una práctica educativa feminista que busque la igualdad, la inclusión y la participación real de niñas y niños, de mujeres y hombres en todos los ámbitos de la educación y de la sociedad.

LAB se autodefine como sindicato feminista, y asume como propios los valores del feminismo también en el sector de la enseñanza: entendiendo la diversidad como riqueza y no como  problema, reivindicando centros educativos inclusivos, subrayando la necesidad de desmontar desde las aulas las relaciones de poder impuestas por el heteropatriarcado, visibilizando lo invisibilizado, deconstruyendo estereotipos y prejucios tóxicos, empoderándonos, apoyando la afirmación en aquellas identidades que el pensamiento hegemónico patriarcal ha dejado en la periferia, trabajando para conseguir una escuela en la que se profundice en el pensamiento crítico.  

En esta línea, desde el sector de la enseñanza de LAB hemos iniciado una nueva línea de acción encaminada a facilitar al profesorado materiales para una educación feminista, apoyando así la implementación de una práctica pedagógica feminista.  Los materiales que presentamos forman un conjunto de recursos para utilizar como en los centros mejor se considere, integrándolos en los proyectos, secuencias o unidades que se estén trabajando en el aula.  Como hilo conductor principal hemos escogido el ARTE y hemos basado el material en un enfoque competencial a partir de las propuestas del Euskal Curriculuma.

LAB toma el compromiso de continuar con esta línea de trabajo que tan buena acogida está teniendo entre el profesorado. Creemos firmemente en el potencial de las educadoras y los educadores como agente para la transformación del actual sistema educativo. Por todo ello consederamos que es tiempo de feminismo!