twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
Share

upna epaiketa

LABek salatu nahi du NUPeko bi ikasleren kontra egingo den epaiketa

Irakaskuntza NUP 2016/12/14

LABek salatu nahi du NUPeko bi ikasleren kontra, hurrengo ostegunean, abenduak 15, egingo den epaiketa.
Ikasle eragile ezberdinek pasa den urteko protestetan erabilitako argudioak konpartitu edo ez, batere konpartitzen ez duguna da egun horretan Foru Poliziak izandako jarrera eta parte hartzea. Sekulan unibertsitatetik atera behar ez zen arazo hau, epaitegietan bukatzea, honek suposatzen duen guztiarekin, erabat arbuitatzen dugu.

Azken aldi honetan, Estatuko hainbat unibertsitateetan, zenbait pertsonaiei egindako ikasleen protestak eta boikotak ikusi ditugu. Kasu hauetan, irizpide onez, unibertsitate hauen Errektore Taldeek ez dute polizia deitu nahi izan. Hemen ordea, NUPen, entitate gutxiago zuen arazo baten aurrean, berehala Foru polizia deitu zuen. Zentzugabekeri horren ondorioa hauxe da: bi ikaslek 10 hilabeteko gartzela eskaera dutela mahai gainean.

Beraz, bi ikasle horien aurka poliziak jarritako salaketak kentzeko, talde errektoralak presioak egin ditzala eskatzen ari gara eta dei egiten diogu NUPeri, aurrerantzean honelako egoerak arrazionaltasunez kudeatu ditzan.

LAB quiere denunciar el próximo juicio que se va a celebrar contra dos estudiantes de la UPNA

Irakaskuntza UPNA 2016/12/14

LAB quiere denunciar el próximo juicio que se va a celebrar contra dos estudiantes de la UPNA, el jueves 15 de diciembre.
Independientemente de que podamos compartir o no la motivación de los colectivos estudiantiles a la hora de realizar las protestas del curso pasado, lo que no compartimos en absoluto es la intervención que aquel día hizo la Policía Foral y, por supuesto, rechazamos que se judicialice, con todo lo que ello conlleva, un problema que nunca debió trascender de la universidad.

Recientemente hemos visto protestas y boicots a determinados personajes en Universidades del estado en donde, con buen criterio, los equipos rectorales de dichas universidades han declinado solicitar la intervención de la policía. Sin embargo, aquí, en la Upna, en una situación que la podemos considerar de menor entidad, este equipo rectoral no dudó en llamar a la Policía Foral. La consecuencia de aquel despropósito son dos estudiantes que se enfrentan a 10 meses de prisión.

Por lo tanto exigimos al equipo rectoral que interceda para que la policía retire la denuncia a los dos estudiantes. Igualmente exigimos que, en adelante, la UPNA gestione este tipo de situaciones de manera razonable.