twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
Share

161201IRAKprentsaGaur LAB, STEILAS eta ELA, sindikatuok ikasturte honen hasieran Nafarroako Irakaskuntzako Mahai Sektorialean Administrazioak Bigarren Hezkuntzako oposizioak deitzeko egitasmoaren aurrean gure kezka eta kontrako iritzia adierazi nahi dugu.

Los sindicatos LAB, STEILAS y ELA, ante la iniciativa de convocar oposiciones de Educación Secundaria expresada por la Administración en la Mesa Sectorial de Educación Pública de Navarra, manifiestan su preocupación y oposición al respecto.

Hezkuntza beharrei erantzunen dien LEPa eskatu du gehiengo sindikalak

Irakaskuntza 2016/12/01

Gaur LAB, STEILAS eta ELA, sindikatuok ikasturte honen hasieran Nafarroako Irakaskuntzako Mahai Sektorialean Administrazioak Bigarren Hezkuntzako oposizioak deitzeko egitasmoaren aurrean gure kezka eta kontrako iritzia adierazi nahi dugu.

Hiru sindikatuok garbi adierazi dugu ganoraz aztertu behar dela zein den oraingo irakaskuntzako errealitatearen abiapuntua eta lehenik eta behin egoeraren diagnosi sakona egin etorkizuneko beharrak identifikatzeko eta ondoren ahalik eta oposaketa prozesu aberatsena aurkeztea (ahalik eta plaza gehien behar gehien duten espezialitateetarako...), ikasleek eta ikastetxeek ahalik eta plantila egonkorrenak eduki ahal izateko eta ehundaka langile prekarietate egoeratik atera ahal izateko Hezkuntza publikoaren kalitatea bermatuz.

Ezin dugu ahaztu, alde batetik, murrizketak bertan behera geratuko balira irakasle kopurua handituko litzatekeela; eta bestetik, Europatik etorritako epaiaren aplikazioaren ondorioak plantiletan eraldaketa handia ekar dezakeela, besteak beste. Laburbilduz, plantilen osaketarako irizpideek hezkuntzako planifikazio orokorrari lotuak egon behar dutela.

Hezkuntza Departamentuak oraindik ez digu aurkeztu zein espezialitate deituko duen oposaketarako, zenbat plaza espezialitateko, nolakoa izanen den deialdia,  gutxieneko berme juridikoak egonen diren aurkezten diren irakasleen eskubideak babestuak izan daitezen.  

Iaz bezala azkar eta presaka egindako deialdia ez ote den izanen aurten ere sumatzen dugu, berriro irakasleen artean etsipena sortuko duena denboraz berandu ateratzen delako, behar den prestaketa baldintzatzen baitu.

Honela izanda, garbi esan nahi dugu ez dugula onartuko berriz arduragabekeriaz kudeatutako prozesua berriro eta hau ekiditeko lan egiteko konpromisoa berresten dugu.

Gure ustez, jadanik epeak eta baldintzak LEPa era egokian garatzeko ez dira betetzen: ahalik eta zabalena plaza kopuruari dagokionez eta kalitatezko irakaskuntzari erantzunen diona, hizkuntza eta lan eskubideak bermatzen dituena eta kontrako edozein estrategia juridikoa saihesteko modukoa.
Lan eskaintza publiko (LEP) honen kudeaketa ezin da denboran gehiago luzatu inolako justifikaziorik gabe; ondorioz, goazen baldintza egokiak sortzera  LEPa deialdia egin baino lehen: atera dadila LEPa ikasturte honetan baldintza egokietan eta datorren ikasturtean izan daitezela Bigarren Hezkuntzako oposizioaren azterketak.

Beraz, ez dugu ikusten ikasturte honetan Bigarren Hezkuntzako oposizioaren azterketak egiteko, ez baldintzarik ezta aukerarik ere. Gobernuari berari gure eskua luzatu nahi diogu elkarrekin lan egiteko eta LEP honen  ezaugarriak guztion artean lantzeko. Hau da, hemen dagoen gehiengo sindikalarekin batera legealdi honetarako Hezkuntzan egon daitezkeen erronka nagusien inguruan eztabaidatzeko aldebiko prozesua irekitzea eskatzen diogu. Horretarako gure prestutasun osoa eskaintzen diogu.
 
Hezkuntza Departamentuak aurreko prozesutik ikasgaia ikasita badu, aldi berean Nafarroako jendartearekin hartutako aldaketarako konpromisoa betetzeko asmorik badu, gure prestutasuna luzatu nahi diogu bidea elkarrekin egiteko.

La mayoría sindical exige una OPE que responda a necesidades educativas

Irakaskuntza 2016/12/01

Los sindicatos LAB, STEILAS y ELA, ante la iniciativa de convocar oposiciones de Educación Secundaria expresada por la Administración en la Mesa Sectorial de Educación Pública de Navarra, manifiestan su preocupación y oposición al respecto.

Los tres sindicatos hemos expresado la necesidad de analizar seriamente el punto de partida de la realidad actual de la educación y en un principio realizar un diagnóstico profundo para identificar las necesidades futuras, para después presentar un proceso de oposiciones lo más completo posible (cuantas más plazas en aquellas especialidades que tienen más necesidad), para que tanto alumnado como centros educativos dispongan de plantillas estables y para que cientos de trabajadoras y trabajadores salgan de la precariedad, garantizándose la calidad de la educación pública.

No podemos olvidar, por una parte, que si se revirtieran los recortes el profesorado aumentaría de modo significativo, y por otra parte, las consecuencias derivadas de la sentencia europea pueden provocar, entre otros, un cambio sustantivo en las plantillas. En resumen, los criterios para la confección de las plantillas deben estar unidos a la planificación general de la educación.

El Departamento de Educación todavía no nos ha presentado en qué especialidades y cuántas plazas piensa convocar y cómo va a ser la convocatoria y tampoco si existirán las suficientes garantías jurídicas para proteger los derechos del profesorado que se presente.

Sospechamos que pueda ser una convocatoria redactada a toda prisa como la del pasado curso, que pueda ocasionar decepción en el profesorado por la tardanza en su publicación, ya que condiciona una preparación adecuada.

De este modo, queremos constatar alto y claro que no aceptaremos de nuevo un proceso gestionado con irresponsabilidad y confirmamos nuestro compromiso para trabajar y evitar este tipo de situaciones.


En nuestra opinión, en este momento no se dan ni los plazos ni las condiciones para desarrollar una OPE que dé respuesta al número de plazas y necesidades para una educación de calidad, que garantice los derechos lingüísticos y laborales del profesorado y que pueda resistir cualquier recurso jurídico.
La gestión de esta OPE no se puede alargar más en el tiempo sin ninguna justificación, por tanto, lo primero es garantizar que la oferta se va a sacar en unas condiciones adecuadas. En ese sentido, solicitamos al Departamento que este curso apruebe la OPE (para que no se pierdan las plazas de este año) pero que los exámenes de las oposiciones se retrasen a 2018.    
Y es que no vemos que ya en este momento haya ni tiempo ni se den las condiciones para que este curso se realicen los exámenes de las oposiciones de Enseñanzas Medias.


Por todo ello, desde aquí le trasladamos al Gobierno nuestra invitación a trabajar de manera conjunta para establecer las características de esta OPE. Es más, nuestra propuesta es la de abrir un proceso de negociación y discusión entre la mayoría sindical, aquí representada, y el Departamento de Educación en torno a los grandes retos que se nos presentan en esta legislatura. Queremos mostrar desde esta mesa nuestra total disposición para ello.

Si el Departamento de Educación ha aprendido la lección de lo que sucedió con las anteriores oposiciones y tiene intención de llevar a término el compromiso de cambio adquirido con el conjunto de la sociedad navarra, desde aquí le tendemos la mano para recorrer juntos ese camino.