twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
Share

ope irakaskuntza

Ezadostasuna Hezkuntzako 2016ko LEPa baliogabetzen duen epaiari

Irakaskuntza 2016/11/14

LAB Sindikatuak bere ezadostasunik handiena adierazi nahi du Nafarroako Justizia Epaitegi Gorenak emandako epaiari, non Nafarroako Gobernuak 2016koan irakaslea izateko egindako LEPa baliogabetzen baituen.

Berriro aurkitzen gara euskararen normalizazioaren kontrako eraso eta oztopoen aurrean eta batzuen euskararen kontrako estrategia zehatz eta antolatutako baten aurrean.
Euskararen normalizazioari begira urratsa ematen den bakoitzean, UPN alderdia ez bada, AFAPNA bezalako sindikatua prest dago bere makinaria juridiko politikoa,euskaldun eta euskaltzale guztion kontra jartzeko.

Garbi dago estrategia honen barruan dagoela Gobernu honi presioa ezartzea, edozein kasutan, euskararen normalizazio bidean eman beharreko urratsak baldintzatzeko eta murrizteko.

Alderdi eta sindikatu batzuk argi eta garbi esan beharko lukete ze interesak dituzten Nafarroako bi hizkuntza ofizialen elkarbizitza orekatua ez izateko eta ondorioz, Nafar  hiztunok jasaten dugun bazterketa eta urraketa sistematikoa mantentzeko.

Egoera honen aurrean, LABek berresten du zerrenda bakarraren aldeko jarrera, batetik gure eskubidea delako, bestetik bidea delako orain sortu duten egoera tamalgarri hau ekiditeko eta aurrera begira babes juridiko osoa lukeen lan deialdi bat bermatzeko.

Bukatzeko, LABek bere elkartasunik beroena adierazi nahi die zuzenki kaltetutako lankideei, bai eta egoera hau iraultzeko gure indar guztiak jarriko ditugula adierazi.

Rechazo a la sentencia que invalida la OPE 2016 para Educación

Irakaskuntza 2016/11/14

Desde el sindicato LAB queremos expresar nuestro más absoluto rechazo a la sentencia emitida por el TSJN, según la cual se invalida la OPE 2016 para Educación.

Una vez más, nos encontramos ante un ataque contra la normalización del euskara en Nafarroa. Enmarcado, cómo no, dentro de una estrategia política planificada por parte de partidos políticos como UPN y sindicatos como AFAPNA. Agentes éstos, que están dispuestos a activar toda su maquinaria jurídico-política en contra del euskara y de las personas euskaldunes.

Queda claro que estas acciones van dirigidas a ejercer presión sobre el actual Gobierno, para así, obstaculizar e hipotecar los posibles cambios que pudieran darse en materia de normalización lingüística. No estaría de más que estos partidos y sindicatos explicaran claramente qué intereses ocultan tras su negativa a la convivencia equilibrada de las dos lenguas oficiales de Nafarroa, qué interés tienen en que se prolongue la exclusión y la inculcación de los derechos lingüísticos de la comunidad euskaldun.

Ante esta situación LAB reafirma su petición de lista única para la  provisión de puestos docentes, por un lado, porque es nuestro derecho,  por otro, porque evitaría en posteriores convocatorias una situación tan lamentable como la que ahora vivimos, dando completas garantías jurídicas a próximas OPEs.

Para terminar LAB quiere trasladar su más absoluta solidaridad a todas las personas afectadas, así como expresar nuestra firme voluntad de hacer todo lo que esté en nuestras manos para revertir esta penosa situación.