twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
Share

bideo greba irakaskuntzaIritzi artikulua.
Alternatibarik badugu, prest gaude! 


Irakaskuntza 2016/10/26 |Iritzi artikulua Aitziber Perez Blanco Ruben Iglesias San Sebastian|
descargas de archivos PDF Iritzi artikulua

Segidan  irakurriko  dituzun  hitz  hauek premisa bat dute oinarri eta honek ematen dio zentzua    artikuluari.    Beraz,    ondorengo azalpenak  ezingo  genituzke  behar  bezala ulertu premisa hau aintzat hartuko ez bagenu: Euskal Herrian hezkuntza gatazka ere ematen da.  Izan  ere,  Euskal  Herriari  Espainiako  eta Frantziako   hezkuntza   sistemak   inposatzen zaizkio  eta  bere  hezkuntza  sistema  propioa egituratzeko   aukera   ukatzen   zaio.   Baina gainera,  oinarrizko  inposaketa  honek  euskal herritarren   hezkuntza   eskubideen  urraketa sistematikoa   eta   orokorra   eragiten   du.
Horregatik,    geure    hezkuntza    sistema antolatzea  eskubidea  eta  beharra  da  aldi berean.  Eskubidea  da,  munduko  gainontzeko nazioek  bezalaxe,  Euskal  Herriak  ere  bere buruaren jabe izateko eskubidea duelako, baita hezkuntzaren   alorrean   ere;   bere   behar ekonomiko,  sozial  eta  kulturalei  erantzungo dion hezkuntza sistema antolatzeko eskubidea
du.  Eta  beharra  da,  herritarren  hezkuntza eskubideak   bermatzeko,   geure   hezkuntza diseinu propioa egitea beharrezkoa delako.
Guk  ez  dugu  Espainiako  eta  Frantziako hezkuntza  sistemen  erreprodukzio  hutsa  egin nahi.  Hezkuntza  sistema  bat  antolatu  nahi dugu,    baina    hezkuntza    eskubideetan
oinarrituta  eta  ez  estatuaren  botere  soilean oinarrituta.   Hau   da,   hezkuntza   arautzeko aukera  nahi  dugu,  hezkuntza  beste  modu batean   arautu   nahi   dugulako.   Hezkuntza euskalduna  nahi  dugu,  frantsesek  hezkuntza frantsesa    eta    espainiarrek    hezkuntza espainiarra   duten   bezala.   Baina   gainera, hezkuntza  euskalduna  beste  modu  batean antolatu nahi dugu eta horretan ari gara.

Bide honetan, azken urteotan garatutako oinarrietan   aurrera   egin   nahi   du   LABek: inposizioak salatzeaz gain, Euskal Herriak  behar duen  hezkuntza  sistemaren  bidean  urratsak
ematea.    Maiz    adierazi    dugun    bezala, desobedientzia  ez  delako  ezetza  adieraztea soilik,  bide  propioa  ere  jorratu  behar  baita.
Horregatik  aurreko  ikasturtean  hasi  ginen   etorkizuneko  euskal  estatuak  izan  behar  duen gona  berria,  gona  gorria  iruten.  Puntadaz-puntada,  Euskal Herriak behar duen hezkuntza eredua   eraikitzen.   Eta  eredu   horretan    ebaluazioaren  gaia  behar  bezala  kokatu  behar delakoan  gaude.  Kontuan  izanik  ebaluazioak guztia    baldintzatzen    duela:    pedagogia, metodologia,  helburuak, ...  Hezkuntza Sistema Propioaren bidean urratsak eman nahi baditugu, gure  ustez,  ebaluazio  sistema  guztia,  gaur egungoa ere, zalantzan jarri beharko dugu. Ez da nahikoa   Heziberriren bitartez edota   Nafar Gobernuaren  dekretuz LOMCEk inposatutako azterketei  planto  egitea.  Jarrera  hau  tresna  bat
da  baina ez helburua. Helburua gure Hezkuntza Sistema Propioa eraikitzen hastea da, eta planto egiteak bide horretan palanka izan behar du.
Guk ,ikasturte honetan,  ebaluazio eredu berri baten eraikuntzaren aldeko hautua egin dugu. Eredu berri horren eraikuntzak hezkuntza komunitate guztiaren parte hartzean oinarritu
beharko luke, izan ere, ebaluazioaren afera ikuspegi poliedrikotik landu behar dugu.
Beharrezkoa dugu bestelako ebaluazio sistema bat non ikaslea ez ezik, irakasle taldea, eskola, familia (hau da, komunitatea) eta finean, sistema guztia ebaluatuko den. Hobekuntzan,
ekitatean, aukera berdintasunean oinarritu eta bide horretan aurrera egiteko neurri zehatzak eskainiko dituena.

Bizi dugun ziurgabetasun egoera probestu eta ebaluazioaren izaera, funtzio, helburu, eredu,  ...,  inguruko  hausnarketa integrala burutu beharko genuke, ebaluazioaren paradigman aldaketa bultzatzeko.   HPTk antolaturiko topaketak lehen urratsa dira hausnarketa horrekiko eta noski, LAB bertan egongo da.
Alta,  jakin  badakigu,  bide  hau  ezin dugula  bakarrik  egin  eta  horregatik  iruten dinamikaren filosofia  malgua  eta  dinamikoa da. Molde zaharrak apurtu, aurrera begira jarri
eta Euskal Herriaren hezkuntza bere herritarren beharretara egokitzea du xede.
Egungo zatiketa sozialaren arriskuak gainditu (hiru sare, heziketa eta aukera desberdinak...), hezkuntzaren  prekarizazioari aurre egin eta biztanleen herri identitatea eta kohesioa lortu nahi ditu. Hezkuntzak berebiziko garrantzia du norbanakoaren  eta  herri  baten  garapenean, eta baita jendartea kohesionatzeko ere (pentsaera guztiak errespetatuz, doktrinamendurik gabe...).
Horregatik guztiagatik,  hezkuntzak  lehentasun  soziala izan   behar   du   eta   beharrezkoak   dituen baliabideak  eta  inbertsioak  jaso  behar  ditu.
Gure  herriak behar  duen hezkuntzari buruzko eztabaida  soziala  bultzatu  nahi  dugu;  ezer inposatu  gabe,  errespetuan  oinarrituta  ahalik eta eztabaida zabalena sortu nahi dugu.

Erakunde edo hezkuntza  eragile  bakoitzak izango du bere hezkuntza proiektua, bere bidea, baina  akordioaren bertutea eta indarra sorburu desberdinak norabide berean jartzean datza.
Egiari zor, nagusiki, bi bide daude: egungo egoera betikotzen jarraitzen uztea ala herri gisa hausnarketa  komuna  egin  eta  Euskal  Herriko herritarren beharretara egokitzeko jarrera aktiboa izatea,  prozesu independentista  abiatzea,  finean.
Bestalde jakitun gara  hastapeneko  urratsetan gaudela  eta  hauek  ondo  bideratu  eta  garatzea ezinbestekoa  izango  dela bide honek duen potentzialitate osoa aktibatu nahi badugu.
Prest gaude!