twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
Share
2018 03 23 murrizketa kontzentrak

Murrizketen aurkako bigarren mobilizazio eguna eta gero, Hezkuntzak negoziazioak berrartu ditu

Irakaskuntza 2018/03/23

Hezkuntza komunitateak kontzentrazioak egin ditu, bigarrengoz, tokian-tokiko eskolen aurrealdean, Nafarroako Gobernuak murrizketak legealdi honetan bertan behera uzteko agertutako konpromiso ezaren ondorioz. Aurreko ostiralean eginiko kontzentrazio andana eta gero, ehunka irakasle eta eskoletako langile bildu da hezkuntza-kalitatearen mesedetan murrizketa aurreko egoerara bueltatzeko aldarrikapena egin asmoz. Gogoan izan hezkuntza komunitateak jadanik zazpi urte daramatzala egoera honen ondorioak pairatzen, egun Gobernuan dagoen alderdiak oposizioan zegoenean gogor kritikatu zuela murrizketa politika hori eta aldaketaren aldeko alderdien arteko legealdi-akordioan adostua dagoela egungo egoerari buelta ematea.

Kontzentrazio horien bidez, besteak beste, Gobernuak negoziazioak bere kabuz hautsi izana salatu nahi da, sindikatu eta administrazioaren artean ituna sinatzearen beharra, hezkuntzako giza baliabideetan sakoneko apustua egitea eta, horren bidetik, Hezkuntza publikoa finantzatzeko legea behingoz sortzea.

Gai honen inguruan kontsentsua (LAB, Steilas, Afapna, CCOO, Anpe, ELA, APS, Csif eta UGTk bat egin dute mobilizazio hauetan) eta mobilizazioa beharrezkoak direla deritzogu, batez ere gobernu honek bere etorkizuneko hezkuntza politika sindikatuekin adosteko eta aldaketarekin dituen konpromisoak betetzeko azaldu duen borondate falta eta gero.

Berriro negoziazioak
Aipatu mobilizazio horiek eman dute jadanik emaitzarik. Hezkuntza Departamentuak astearte honetarako mahai sektorial bilera deialdira deitu du, gai bakar bati buruz aritzeko: hezkuntza itunaren negoziazio berrartzea. Beraz, zorionak jadanik mobilizazioek emaitzarik eman baitute. Alta, oraindik ez dugu ezer lortu. LABek ahal duen esparru guztietan borrokatzen jarraituko du erabat bidegabea iruditzen zaigun langileriaren egoerak hobera egiten ez duen bitartean.

Educación retomará las negociaciones con los sindicatos tras el segundo día de movilizaciones

Irakaskuntza 2018/03/23

La comunidad educativa ha protagonizado su segundo día de paro ante los centros escolares por la negativa del Departamento de Educación de acabar con los recortes en el sector durante la presente legislatura y romper las negociaciones con los sindicatos. Tras las numerosas concentraciones de la semana pasada, cientos de integrantes de la comunidad educativa se reunieron para pedir el fin de unos recortes que amenazan a la garantía de la calidad en los centros escolares y que afectan a la integridad laboral de la plantilla en Educación. Cabe recordar que la aplicación de los recortes tiene ya una vigencia de siete largos años, que el partido en el Gobierno criticó sin ambages la aplicación de estas políticas de austeridad estéril cuando se encontraba en la oposición y que si no hay reversión de los recortes se estaría incumpliendo el acuerdo programático con las fuerzas del cambio.

Mediante las concentraciones que se están llevando a cabo se quiere denunciar la decisión del Departamento de Educación de romper unilateralmente las negociaciones con la representación de los trabajadores y subrayar la necesidad de un pacto educativo global e integrador, una apuesta decidida en pro de los recursos humanos del sector y una ley que garantice la financiación de la Educación Pública.

Vuelta a las negociaciones
Desde LAB consideramos que el consenso (la totalidad de sindicatos se ha adherido a esta iniciativa) y la movilización serán claves para llevar al Gobierno de Navarra a una posición más razonable y a que cumpla los compromisos adquiridos con las fuerzas del cambio.
El consenso y la movilización ya han dado sus frutos, ya que el Departamento de Educación ha aceptado reemprender las negociaciones del pacto educativo. Por lo tanto, felicidades por este paso adelante, aunque pensamos que hay que seguir peleando por consolidar la calidad educativa cada día y blindar unas buenas condiciones laborales. Desde LAB nos comprometemos a seguir trabajando en todos los ámbitos en los que pueda incidir mientras no se confirmen la reversión de los recortes y una apuesta solvente por el futuro de la Educación en Nafarroa.