twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
Share

I-Ek mozorroa kendu zuen eguna

Irakaskuntza 2017/11/30

Deus berririk esanen ez badugu ere, gaiak eta egoerak gaurkotasunik ez du galdu.
Garaia da gauza bakoitzari bere izena emateko eta pertsona eta ordezkatzen duen alderdia benetan babesten duen tokian jartzeko.
Ez da berria, ezta ezustekoa ere, UPN, PP edo PSN bezalako alderdiek Lingua Navarrorum-a delakoa gutxiestea, beste batzuk defendatu eta erabili izan dugunean.
Azkeneko 30 urteetan erregimenaren alderdiek administrazioan erabili dituzten estrategia poliltikoek euskara zokoratu eta menperatu duten bitartean, nafar jendarteak egindako euskararen aldeko lana, ahalegina eta mobilizazioari esker, gure hizkuntza, berreskuratu eta, xumeki bada ere, bere erabilpena handitu da.
Hala eta guztiz ere, Nafarroako erakundeek euskararekiko izan duten jarrerek berreskurapen eta erabilpen hori azkarragoa eta eraginkorragoa izan ez dadin ahalbideratu dute.
Urte hauetan guztietan Izquierda-Ezkerra ( edo Izquierda Unida eta Batzarre, beste garai batzuetan) haien itzalean gelditu da. Euskararen aurkako politiketan parte hartze zuzenik izan gabe, baina, aldi berean Nafarroan normalizazio linguistikoa bermatu dadin urratsik eman gabe ere.
Bide honetan, politikaren judizializazioa nafar eskuinaren ohitura eta estrategia bilakatu da. Trantsizioa deitutako garaien hasieratik euskararen aurkako legeak eta politikak argi ikusi da zentralizaziorantz eta uniformizaziorantz bideratuak izan direla. Estatu bakar bat, nazio eta hizkuntza bakarrekoa, gaztelera, nahi dute. Espainiako azken hilabeteetako jardunak hau are eta agerikoagoa utzi dute. Honek bat egiten du UPN eta PSNren Nafarroarekiko duten helburu politikoarekin eta oraingoan Izquierda-Ezkerrak honekin bat egin du.

Gaurdaino, euskararen normalizazioaren aurkako faktoreen artean, aitzakia juridiko-legalak begi bistakoak izan dira, baita euskara isilarazteko  edota  ukatzeko saiakerak ere. Orain nafar euskaldunon eskubide linguistikoen urraketa betikotu nahi dute, Izquierda-Ezkerra horretarako ezinbesteko tresna dutelarik.

Espainiako uniformizazioarekin bat egiteko dagoen nahi politikoa argia da, bide horretan euskal hiztunen komunitatea zokoratu eta hizkuntza apartheida eginez. Hitz batez, euskaraz bizitzeko aukerak ukatuz, bai gaur egun, baina baita etorkizunerako ere.

Nafarroan euskararen aurkako lobby politiko bat dagoenik ukaezina da eta Izquierda-Ezkerrak bere burua hor kokatu du. Egiak ez diren argudioak erabiliz, batzuen aurka eginez, inposizioz hitz eginez gaitasun gutxiago duten batzuen pribilegioak babestuz, “ Vascoak” datozen leloa bere eginez eta erasotua erasotzaile bezala agertu nahirik.

Orain arte Izquierda-Ezkerrak hizkuntza politikan ez du ekarpen handirik egin. Bere jarrera gazteleraren nagusitasuna zalantzetan jartzen ez zuten euskararen aldeko ekimen xumeekin edota aurreko gobernuek atzera botatzen zituzten asmo-adierazpenekin bat egitea izan da. Egun bai, egun bere argazkia hor dago. Indar espainazalea eta euskararen aurkakoa bezala agertu da, euskaldun eleanitzen bereizkeria xede duen lege asmo baten tramitazioari aukera emanez eta gaztelera elebakarren pribilegioak lehenetsiz.

Ez dugu ahaztu behar gaur egungo Nafarroaren egoera soziolinguistikoa, zeina alderdi batzuk eta orain Izquierda-Ezkerrak aitzakia bezala erabiltzen duten edozein aldaketari ezezkoa emateko, frankismotik datozen ekimenen ondorioa dela. Hau da, euskarak eta euskaldunek jasan zuten errepresio eta debekuen ondorioa da. Espainiar nazionalismoak Nafarroa elebakar gisa irudikatu izan du eta UPNk, PPk, PSNk eta orain Izquierda-Ezkerrak hori berretsi nahi dute.

Euskarak duen arazo larrienetako bat bere hiztunek jasaten dugun menpekotasun politikoa da, zuzena batzuetan eta ez hain agerikoa besteetan.  Estatu propio baten babesik ez dugu, gure hizkuntza eta kultura menpeko dira, eta espainiarzale diren indarrek aukerarik ez dute emanen hau aldatzeko eta euskararen normalizazio linguistikoaren bidean urratsak emateko.

Zeintzuk diren badakigunez, argi izan behar dugu euskaldunok eta euskarazaleok izanen garela Nafarroan euskarari dagokion status-a emateko bultzatuko ditugunak. Kanpionek esan bezala: Nafarra “Hilik zirudien eta lotan zen”.

Euskaraz bizi nahi dugu. Eutsi euskarari!

Alberto Goikoa (18199865B)

Txane Senar (29138871X)

Mikel Lizaso (44140024B)

LAB Irakaskuntzako kideak

El dia que I-E se quitó la careta

Irakaskuntza 2017/11/30

No contaremos nada nuevo, pero no por eso menos actual y cierto.
Es momento de llamar a cada cosa por su nombre y situar a cada persona y partido que representan en la posición que verdaderamente defiende.
No es cuestión sorpresiva  acusar a partidos como UPN, PP o PSN de menospreciar la lengua Navarrorum frente al orgullo que hemos demostrado otros defendiéndola y utilizándola a lo largo de los años, muy a pesar de los partidos antieuskaldunes anteriormente citados.
Mientras en Nafarroa en los últimos treinta años la situación del euskera en el ámbito institucional ha sido de autentica marginación y sometimiento por parte de las estrategias políticas de los partidos que nos gobernaban , la sociedad navarra ha conseguido a través de trabajo y movilización en favor del euskera situar a la lengua nafarrorun en parámetros de recuperación y uso que en nada formaban parte de las intenciones y políticas lingüísticas de los partidos constitucionalistas de la  Comunidad Foral. A la sombra de ellos ha permanecido Izquierda ezkerra sin implicación en las políticas contra el euskera de estos partidos, pero sin apuestas reseñables de cara a la normalización lingüística en Nafarroa.
La persecución sistemática al euskera  y menosprecio de las instituciones navarras de forma mas burda o suavizada, ha sido decisiva en una ralentización o bloqueo del proceso de recuperación y normalización del euskera.

A la vez la  judicialización de la política se ha convertido en hábito y estrategia política de la oposición de la derecha navarra. También se ha manifestado a través de  todas las leyes y políticas tomadas contra el euskera desde el inicio de la transición  han buscado el  centralismo y la uniformización en un afán de  convertir a  Nafarroa en un territorio castellano que responda a la idea de un Estado con una nación e idioma único de base exclusivamente castellana. Así se favorece   el proyecto político que UPN y PSN persiguen en Navarra y en el que ahora se ha retratado Izquierda Ezkerra.

Si hasta ahora habíamos conocido en el retroceso y menosprecio del euskera los factores jurídico-legales que prohibían y restringían su uso, así como los que silenciaban toda referencia al euskera o ignoraban su existencia, ahora tenemos la perpetuación de una vulneración de los derechos lingüísticos de un sector de los navarros y Izquierda Ezkerra se convierte en instrumento indispensable de esta situación de apartheid lingüístico.

Es evidente el deseo puramente político, para hacer a todos iguales en torno a estándar español y uniforme que persigue la marginación y la segregación de una comunidad lingüística,esta claro que no se le deja desarrollar una política lingüística que permita en un futuro comunicarse con normalidad en la lengua navarrorum y alcanzar el objetivo de poder desarrollar todas sus actividades sociales y políticas en euskera.

No hay duda de que existe un  fondo político detrás de estas tendencias represivas. Un lobby anti euskaldun en el que ahora se sitúa Izquierda Ezkerra, a quien no le importa pasar por encima de los derechos individuales de un sector, acusándoles de ejercer una falsa imposición frente a los que hasta ahora habían desarrollado privilegios aun teniendo menos capacidades. Convertir al agredido en agresor , repetir mentiras hasta calar en la sociedad y defender falsedades ante el miedo a que vienen los vascos.

Si hasta ahora Izquierda Ezkerra no había tenido ninguna aportación ni planteamiento en politica lingüística, sirviendo de acompañante ante iniciativas de fomento y uso del euskera que o eran simples y pequeños avances que no ponían en cuestión la hegemonía del castellano, u otras veces que se quedaban en meras declaraciones de intenciones abortadas por los gobiernos anteriores, ahora si que se ha retratado como fuerza españolista y anti euskaldun posibilitando la tramitación de una ley que busca perpetuar la discriminación de los euskaldunes bilingües frente a los privilegios de los castellano parlantes monolingües.

Frente a la gran represión al euskera que vino del franquismo, que no se conformó con prohibir su enseñanza, sino que incluso prohibió hablarlo intentando completar una persecución
lingüístico y que genero la actual situación sociolingüística a la que estos partidos aluden constantemente para justificar cualquier posición contraria al cambio o avance en la normalización del euskera. El nacionalismo español siempre ha concebido Nafarroa como monolingüe y es justo eso lo que defienden UPN, PP, PSN y ahora Izquierda Unida.

Uno de los grandes problemas del euskera es que sus hablantes estamos siendo objeto de un sometimiento político directo en algunas situaciones y mas suavizado en otras, por lo que la defensa de nuestra lengua se hace difícil de defender al mantener subordinada nuestra  cultura e idioma desde hace tiempo y hasta el presente a los intereses de los Partidos españolistas, que mientras sean mayoría, no dejaran que se desarrolle una política lingüística que tenga como objetivo el uso normalizado del euskera.
Ya sabemos quienes son, ahora falta que nosotros tengamos claro que solo los euskaldunes pondremos en marcha dinámicas que posibiliten un status mas favorable para el euskera en Nafarroa. Como dijo Kanpion “Nabarra: Muerta parecía y dormida estaba”.
Euskaraz bizi nahi dugu. Eutsi euskarari.

Alberto Goikoa (18199865B)

Txane Senar (29138871X)

Mikel Lizaso (44140024B)

LAB Irakaskuntzako kideak