Share

NUP prevencion riesgos

Idoia Ruiz de Escudero, delegada de prevención del sindicato LAB en la UPNA entrega la denuncia en materia de prevención de riesgos ante Inspección de Trabajo.

Arriskuen prebentzioko legedia urratzeagatik LABek NUP salatzen du

NUP 2017/06/09

LABek behin eta berriro Unibertsitateari eskatu dio arriskuen prebentzioko legedia betetzea. Orain, LABek Lan Ikuskaritzaren aurrean salaketa jarri du.

Apirilean salatu genuen bezala, martxoaren 10eko lurrikararen ondoren,  NUPeko liburutegian ez zegoela inolako larrialdietarako eta husteko planik ohartu ginen ustekabean. Era berean, Unibertsitateko eraikin batzuetan larrialdietarako seinaleztapen sistema eskasa edo zuzenean bere gabezia argi gelditu zen.

Irregulartasun hauen aurrean LABek Unibertsitateko arduradunei eskatu zien larrialdietarako planen inguruko informazio guztia helaraztea eta aurkituriko akats guztiak zuzentzea. Gaurko egunez, hainbat alditan, era eta Unibertsitateko atal ezberdinetan eskatu badugu ere, oraindik ere ez digute informazio hau eman.

Enpresa guztiak, unibertsitateak  barne, lan-arriskuen prebentziorako legedia bete behar dutela oroitarazi  nahi dugu. Horrexegatik, larrialdietarako plana egon behar da eta  prebentzio neurriak abian jarri behar dira.  
                                                                    
Lege urratzearen larritasuna haunditzen da, liburutegia, campuseko gainerako eraikinak bezala, toki publikoa izateagatik, milaka lagun hartzen dituen lekua eta ezaugarri honek dakarren arriskua.

Egoera hau, nabarmenki arriskutsu eta ilegala, zuzentzeko inolako neurririk hartzen ez denez, LABek Lan Ikuskaritzaren aurrean Unibertsitatea salatu du arriskuen prebentzioa eta lan-osasunari buruzko araudia ez betetzeagatik.

Espero dugu salaketa honen ondoren, Unibertsitateak legeak agintzen dituen neurriak abian jartzea, hórrela Unibertsitateko langileok zein NUPeko liburutegira datozen lagun guztiok babespean egoteko.

LAB denuncia a la UPNA por no cumplir la ley en materia de prevención de riesgos

UPNA 2017/06/09

Tras solicitar reiteradamente que la Universidad cumpla la legislación vigente en materia de prevención de riesgos, LAB ha decidido poner una denuncia ante Inspección de Trabajo.

Como ya denunciamos el pasado mes de abril, tras el terremoto del pasado 10 de marzo, con gran sorpresa, comprobamos que en la biblioteca de la UPNA no existía ningún tipo de plan de evacuación ni de emergencia. Asimismo, quedó patente la deficiente, cuando no, nula señalización de emergencia en varios de los edificios de la Universidad.

A raíz del descubrimiento de este cúmulo de irregularidades, desde el sindicato LAB solicitamos a los responsables universitarios que se nos remitiese la pertinente información sobre planes de emergencia y que se subsanasen todas las irregularidades detectadas. A día de hoy, pese a que lo hemos solicitado en reiteradas ocasiones, de diferentes maneras y en distintos marcos universitarios, no se nos ha remitido dicha información.

Queremos recordar, que todas las empresas, incluidas las universidades, deben cumplir con la legalidad en materia de prevención de riesgos laborales y, por tanto, deben poner en marcha las diferentes medidas de prevención contempladas y contar con planes de emergencia.

La gravedad del incumplimiento legal aumenta al ser la biblioteca, como el resto del campus, un edificio público donde concurren miles de personas con el riesgo añadido que esto supone.

Ante la constatación de que no se toma ningún tipo de medida para corregir esta situación manifiestamente peligrosa y a todas luces ilegal, desde LAB hemos procedido a poner una denuncia contra la Universidad ante la Inspección de Trabajo por incumplimiento de la normativa referida a salud laboral y prevención de riesgos.

Esperamos que tras esta denuncia la Universidad ponga en marcha los mecanismos que la ley exige para la correcta protección tanto del personal de la propia Universidad como de todas aquellas personas que hacen uso de la biblioteca de la UPNA.