Share

logoNormativaIrakaskuntza

 

triangeluLan Osasuna • Salud Laboral
gorria button Eskaerak Solicitudes
gorria button Laneko istripuak Accidentes de Trabajo
gorria button Laneko eritasunak Enfermedades profesionales
gorria button Gomendioak Recomendaciones
gorria button Protokoloak Protocolos
gorria button Dokumentuak Documentos
Berde buttonSolicitud Tarjeta Sanitaria Europea

     

      LEXNAVARRA 

       BUSCADOR de las normas políticas y administrativas de Navarra.

Informazio lan Osasuna


Kontaktua: Sección de Prevención de Riesgos Laborales
Mezu elektronikoak: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Telefonoa: 848 42 37 69/28 Fax: 848 42 37 38

  Laneko istripuak 

Laneko istripuak

Laneko istriputzat hartzen da langileak gorputzean nozitzen duen edozein lesio, dela lanean ari denean dela lanaren ondorioz. Halaber, lan istriputzat hartuko dira:

  • laneko eginkizun horiek betetzen diren joan-etorrian gertatutakoak ("in mision").
  • lanera bidean edo lanetik itzultzerakoan gertatzen direnak ("in-itínere").
  • sindikatuko lana egiten ari diren kargu hautetsiei gertatutakoak edo haren ondorioz gertatutakoak.

Era berean, laneko istriputzat hartzen dira lanpostuari berezkoa zaion lana egiterakoan gertaturiko erasoen ondorioz izandako kalteak (ikasleak eta ikasle ohiak, gurasoak, kanpoko langileak, etab.).
Laneko istripu bat gertatzen denean, istripua izan duenak horren berri eman beharko dio ahalik lasterrena arduradun hurbilenari, ikastetxeko zuzendariari, administrazioko dagokion unitatearen arduradunari, eta abarri. Arduradunak Istripuak eta gorabeherak ikertzeko Prozeduraren I. eranskina beteko du eta Gizarte Aseguruen Bulegora bidaliko. Azken honek Laneko Arriskuei aurrea hartzeko Atalera bidaliko du.
Kaltedunak laguntza medikoa behar badu, osasun-laguntzako zerbitzuetara joan beharko du;

  • Gizarte Segurantzako Araubide Orokorreko langileek Mutua Navarrako laguntza medikoko zerbitzuetara joan beharko dute.
  • Administrazio-mutualitateen araubidean (MUFACE, Montepioa, etab.) sartutako funtzionarioek eurek aukeratutako zentro itundura joan beharko dute: Gizarte Segurantza (larrialdiak edo familia medikua), Igualatorio Médico, Adeslas, Aegon, etab.

Laneko istripuak aldi baterako ezintasuna (baja medikoa) eragiten badu, baja hori izapidatu eta haren jarraipena egiteko ardura duen entitatea honako hau da:

  • Mutua Navarra, Gizarte Segurantzako Araubide Orokorreko langileentzat.
  • Ohiko familiako medikua, administrazio-mutualitateen araubidean (MUFACE, Montepioa, etab.) sartutako funtzionarioentzat

Laneko istripuak eta gorabeherak ikertzeko formularioa (I. eranskina) (PDF)

Laneko istripua eraso baten ondorioz gertatzen bada, ikastetxeko zuzendariak edo administrazioko dagokion unitatearen arduradunak, I. eranskina bete ondoren, langilearekin batera, Erasoak errigistratzeko eta jakinarazteko orria beteko du ere bai (ikusi Hezkuntza Departamentuko langileei eginiko kanpoko erasoen aurrean jarduteko Protokoloa).