Share

logoNormativaIrakaskuntza

 

triangeluLan Osasuna • Salud Laboral
gorria button Eskaerak Solicitudes
gorria button Laneko istripuak Accidentes de Trabajo
gorria button Laneko eritasunak Enfermedades profesionales
gorria button Gomendioak Recomendaciones
gorria button Protokoloak Protocolos
gorria button Dokumentuak Documentos
Berde buttonSolicitud Tarjeta Sanitaria Europea

     

      LEXNAVARRA 

       BUSCADOR de las normas políticas y administrativas de Navarra.

Informazio lan Osasuna


Kontaktua: Sección de Prevención de Riesgos Laborales
Mezu elektronikoak: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Telefonoa: 848 42 37 69/28 Fax: 848 42 37 38

  Eskaerak 

Hezkuntza Departamentuko Laneko arriskuei aurrea hartzeko zerbitzuak departamentuko lanpostuen arrisku-ebaluazioak planifikatzen ditu eta langile guztien osasun egoera aldian-aldian zaintzen du, euren lanari dagozkion arriskuen arabera.

Hori hala izanik ere, Prebentzio zerbitzuen Erregelamenduko 4. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera (39/1997 Errege Dekretua), ondoko inguruabarrek ukitutako lanpostuak berriro ebaluatu behar dira:

  • lantaldeak, substantziak edo preparatu kimikoak aukeratzen, teknologia berriak sartzen edo lantokien egokitasuna aldatzen direnean.
  • laneko baldintzak aldatzen direnean
  • langile bat lanean hasten denean, jakinik haren ezaugarri pertsonalek edo egoera biologikoak bereziki sentibera egiten dutela lanpostuaren baldintzekiko.
  • langile baten osasunean kalteak sortzen direnean.

Kasu horietan egonez gero, laneko baldintzak ebaluatzeko eskaera egin dezake edo, hala behar denean, osasun azterketa egiteko eskaera egin dezake.

Eskaera hori beteko da, laneko arriskuei aurrea hartzeari dagokionez Hezkuntza Departamentuko Barne Komunikaziorako ezarritako Prozeduraren arabera. Bete ondoren bidaliko da. Nolanahi ere, eskatzaileari beti esanen zaio zer egin behar duen.

Osasuna ebaluatzeko eskaera (PDF)
Laneko baldintzak ebaluatzeko eskaera (PDF)