Share

logoNormativaIrakaskuntza

 

triangeluInformazioa Información
gorria button Informazio Orokorra Información general
gorria button Oporrak Vacaciones
gorria button Laneguna murriztea Reducción de jornada
gorria button Lan utzialdiak Excedencias
gorria button Bateragarritasuna Compatibilidad
gorria button Aldi baterako ezintasuna Incapacidad temporal
gorria button Lizentziak eta baimenak Licencias y permisos
gorria button Erretiroak Jubilaciones
Berde buttonSimulador de jubilación: Seguridad Social Muface

     

      LEXNAVARRA 

       BUSCADOR de las normas políticas y administrativas de Navarra.

Informazio laborala


Kontaktua:
Giza Baliabideen Zerbitzua
Mezu elektronikoak: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Telefonoa: 848 42 65 95

  Aldi baterako ezintasuna 

Aldi baterako ezintasun egoeren kontrola

Zuzendariari eta idazkariari dagokie ikastetxeari atxikitako langileen aldi baterako ezintasun egoeren lehen kontrola egin eta gertatzen ahal diren gorabeherak Giza Baliabideen Zerbitzuari jakinaraztea, beharrezkoak diren jarduerak egin ahal izateko, hori guztia Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari bidali beharreko hutsegiteen partea betetzea galarazi gabe.

Hori dela eta, baja eta alta parteak aurkezteko eta jakinarazteko orduan ondoren zehazten diren jarraibideei men egin beharko zaie. Jarraibide hauek ikastetxeetako langile guztiei helarazi beharko zaizkie.

Lanera ez joatea, osasun arrazoiak direla-eta. Baja partea edo familia medikuaren egiaztagiria aurkezteko betebeharra

Gaixotasuna edo istripua dela-eta aldi baterako ezintasuna duten langileek baja partea aurkeztu beharko dute lanera joaten ez diren bigarren egunean, eta astero edo familia medikuak ezartzen duenean baja berresteko partea, egoera horretan jarraitzen dutela egiaztatzen duena. Baja berresteko parteak aurkeztea nahitaezkoa da enplegatu guztiendako, baita MUFACEri afiliatuak daudenendako ere, dena dela, azkeneko hauek soilik hamabostean behin aurkeztu behar dute. Era berean, nahitaezkoa da medikuaren alta partea aurkeztea baja bukatutzat emateko eta langilea bere lanpostura itzuli ahal izateko.

Gaixotasuna edo istripua dela-eta egun batez lanera joan gabe dauden langileei absentzia justifikatzen duen egiaztagiria eskatzen ahalko zaie, familia medikuak emandakoa, zuzendariak edo idazkariak beharrezkotzat jotzen badute.

Parteak jakinaraztea, aurkeztea eta horretarako epeak

Langileek, irakasleak edo irakaskuntzaz kanpokoak izan, baja, berrespen eta alta parteak aurkezten ahalko dituzte Hezkuntza Departamentuko erregistroan edo lantokian.

  • Baja parteak:

Parte hauek luzatu eta hurrengo egunean aurkeztu beharko dira. Epe horretan aurkeztea ezinezkoa bada, horien aurrerapena bidaliko da Hezkuntza Departamentura (posta elektronikoz Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera edo faxez 848 42 64 09 zenbakira) edo ikastetxearen zuzendaritzara. Araudiaren eskakizunekin bat, nahitaezkoa da parte originalak luzatzen direnetik hiru eguneko epean Departamentuko erregistrora eraman edo bidaltzea.
Departamentuan aurkeztuz gero, nahitaezkoa izanen da enplegatuendako parte horren kopia bat ahal den lasterren lantokian aurkeztu edo bertara bidaltzea, horrela lantokian alta eta baja datak zehazki jakin ditzaten. Soilik egoera berezietan, zuzendaritzak hala erabakitzen duenean, ikastetxeetara bidaltzearen ordez telefono bidez jakinarazten ahalko da.

  • Berrespen parteak:

Berrespen parteen originalak soilik lantokian edo Hezkuntza Departamentuaren erregistroan aurkeztuko dira, luzatzen direnetik hiru eguneko epean. Ez dira onartuko faxez edo posta elektronikoz bidalitako kopiak.

  • Alta parteak:

Araudiaren eskakizunekin bat, nahitaezkoa da parte originalak ikastetxera eraman edo Hezkuntza Departamentuko erregistrora igortzea, luzatu eta hurrengo egunean.
Langileak parte horretan agertzen den dataren hurrengo egunean lanpostura itzuli behar du. Ordezkapen kontratu baten bidez beste langile bat bere lanpostua betetzen ari denean, nahitaezkoa izanen da ikastetxeari jakinaraztea hurrengo egunean lanpostura itzuliko dela, lanpostu hori betetzen ari den langileak egun horretan bertan kontratua bukatuko zaiola jakin dezan.
Parteak lantokian aurkezten badira, bereziki aldi baterako ezintasun egoeran den langilea ordezkatua izaten ari denean, nahitaezkoa izanen da alta partea ahal den lasterren, eta ahal bada berehala, Hezkuntza Departamentuari jakinaraztea (posta elektronikoz Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera edo faxez 848 42 64 09 zenbakira bidaliz), eta ondoren parte originalak postaz bidaltzea.
Garrantzitsua da jakinarazpena azkar egitea Gizarte Segurantzari alta eta baja egoeretan izandako aldaketak jakinarazteko. Oporraldietan eta aipatu tramitazioa azkartasun berarekin egin ahal izateko, beharrezkoa izanen da ikastetxeko zuzendariak edo idazkariak jakinarazpenaren arduradun izatea edo jakinarazpena dagokion pertsonaren esku uztea.

Ordezkapenak

Ordezkapenekin loturiko edozein kontutarako, ikastetxeko zuzendariak Departamentura jo beharko du Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. posta elektronikoaren bidez

Argibide oharrak

Gizarte Segurantzaren bidez prestazioa jaso eta MUFACEri afiliatuak dauden funtzionarioak ez daude Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrari afiliatuak.

Lan istripuaren kasuko osasun prestazioa Mutua Navarraren bidez eginen da, soilik Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrari afiliatuak dauden langileen kasuan.

Telefonoa: 848 42 65 19

Faxa: 848 42 64 09

Parteak bidaltzeko helbide elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Ordezkapenekin loturiko kontuetarako helbide elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.