Share

sukaldeak

Sukaldeak. Lan duina orain!!

Osasunbidea 2017/06/22

LABek elkarretaratzea egin du gaur goizean Nafarroako Ospitalguneko haur-amaren eraikinaren sarreran ospitaletako sukaldeetan lehengoratze publikora egin denetik jasaten ari den egoera salatzeko.

Sukaldeak guztiz lehengoratzea onuragarria izanik, ikuspuntu guztietatik zalantzan jartzen ez bada (laneko, sindikatuko, politika eta batez ere sorospen ikuspegitik), gurea Osasunbideko langileen sindikatua denez, ez dezakegu ezikusiarena egin gure sukaldeko lankideek adierazten digutenean pairatzen ari diren prekarietate eta nekagarritasun baldintzak.

Sukaldeen kudeaketa publikoa berreskuratzeko jarri duten ilusio guztia ezerezean geratzen da, egiaztatu dutenean lehengoratzeak eragin litzakeen desdoitze logikoak handiagoak direla (Mediterránea de Catering-ek sukaldeko baliabideak utzi dituen egoera kaskarrak larriagotzen du egoera).

Ez gara egokitze aldi huts batez ari, ekoizpen atalak, sukaldeko lanei ekiteko egin plangintzan, arduragabekeria erakutsi du; teorian, duela 10 hilabete lantzen ari diren honetan.

Lanpostuak eta zereginak antolatzean agertu den utzikeria nabarmena izan da, lanean hasi berriei egokitu zaielako langintza osoa, ordutegiak eta egutegiak lantzea barne.

Langileak zerbait eskatzen ari badira buruzagitzek erabakitzea eta antolatzea da, langile berrientzat abegi-egitasmoa garatzea, lanpostuak eta eginkizunak esleitzea, araudiari egokitutako ordutegiak eta txandak ezartzea, lan irizpideak bateratzea, laneko arriskuen prebentzioa egitea, tresneria akastuna berritzea, edo bertzela, hasberriak diren langileei asegurantza ematea, bertzerik ez, buruzagitzakoen eraginkortasun eza ezkutatu nahian erantzun gaiztoak eman beharrean.

Gaitasuna eta proiektuarekin bat egiten duten aginte-koadroak behar ditugu. Sukalde publikoa desegitean eta Mediterránea de Cateringeko irregulartasunen ezkutaketan lagundu zutenek betetzen zuten lanpostuei eusteari burugabekeria deritzagu. Ez gara hautu zentzudun batez ari, guztiz kontrakoaz baizik.

Badakigu UPNren jarauntsi edo herentzia guztiak pozoitsuak direla; hala ere, ohiturei eutsita, haiek betikotu daitezela lortu dugu soilik.

Cocinas. Solución Ya

Osasunbidea 2017/06/22

LAB ha realizado esta mañana una concentración en la entrada del edificio materno-infantil del Complejo Hospitalario de Navarra para denunciar la situación que se está viviendo en el servicio de cocinas hospitalarias desde su reversión como servicio público.

Partiendo de que la reversión total de las cocinas del complejo es un hecho positivo, sin cuestionamiento desde todos los puntos de vista (laboral-sindical, político y sobre todo asistencial), como organización sindical de la plantilla de Osasunbidea no podemos mirar hacia otro lado cuando nuestras compañeras-os de cocinas nos comunican las condiciones de precariedad y penosidad que padecen.

Toda la ilusión que han puesto en la recuperada gestión pública de la cocina se desvanece cuando han comprobado que lo que podían ser los desajustes lógicos de una reversión (agravados por la situación penosa de medios materiales en que deja Mediterranea de Catering la cocina) van más allá.

No es una mera cuestión adaptativa, es una cuestión de negligencia en la planificación de la puesta en marcha de la cocina en la parte de producción, en la que, en teoría, se lleva 10 meses trabajando.

La dejación en la organización de puestos y tareas del personal ha sido notoria, se ha delegado en la plantilla recién incorporada toda esa labor, incluida la elaboración de horarios y calendarios.

Si algo está demandando esta plantilla es unas jefaturas resolutivas y eficientes que diseñen y apliquen esquemas de gestión y organización, que desarrollen un plan de acogida para la nueva plantilla, la asignación de puestos y tareas, el establecimiento de horarios y turnos ajustados a normativa, la unificación de criterios de trabajo, la prevención de riesgos laborales, la reposición de material defectuoso o simplemente dar confianza a una plantilla novata en vez de malas contestaciones con las que pretenden ocultar su ineficacia.

Se precisa unos cuadros de mando capacitados e identificados con el proyecto. Que sigan en sus puestos quienes colaboraron en el desmantelamiento de la cocina pública y en el ocultamiento de las irregularidades de Mediterránea de Catering es un despropósito. No es una opción inteligente, más bien todo lo contrario.

Share

adi egon

Osasunbidea


E.Z.L.T eta EMAGINAK.  Zentru/esparru aldaketa

Emagina eta E.Z.L.Tentzako zentru/esparru aldaketa egiteko epea zabaltzen da.

Lanposturik gabeko gaindituak eta ez gaindituak

Epea: ekainaren 21etik uztailak 4 arte.


T.C.A.E Y MATRONAS. Modificación centro/ambito

Apertura de plazo para modificación de centro/ámbito para TCAE y Matronas

Aprobadas sin plaza y suspendidas.

Plazo: Del 21 de junio al 4 de julio.

Share

cocinas

Egoera jasangaitza bizi dute ospitaletako sukaldetan diharduten langileek

Osasunbidea 2017/06/20

Ospitaletako sukaldeak alor publikoak kudeatzen dituela hiru aste igaro ondoren, nabaria da honetan eragindako buruzagitzen gaitasun eza, langileei buruzko neurriak ezartzeko, nahiz hura antolatzeko eta bitartekoez eta arriskuak prebenitzeko neurriez hor-nitzeko.   

Arazorik handienak ez dira ari plateratze eta bana-tze arloan suertatzen, ekoizpenean baizik (ez dago behar beste langilerik ez eta antolamendurik, lan segurtasunean gabeziak, etab). Hau bereziki larria da, ustez, duela 10 hilabete arlo honen itzultzea antolatzen ari direlako; horren harira, langileek eza-gutarazi dizkiguten mota oroko gabeziek EZ DAITEZKE JUSTIFIKA.   

Behar beste langilerik eta bitartekorik ez izateak, eginkizunak eta zereginak antolatu gabe egoteak, zeregin neketsuenak arintzeko txandarik ez izateak, bete beharreko lanaldia adierazten duten egutegirik ez egoteak, tresneria erabiltzeko, lan osasun neurriak ezartzeko, atsedenaldiak betearazteko protokolorik ez izateak,... ekarri dute langileek bi, hiru eta bost ordura arte luzatu izana beren ordutegia, hasitako kontratuak atzera bota izana eta bajen indizea guztiz asaldagarria izatea.   

Honi guztiari gehitu behar zaio Mediterránea de Catering enpresak instalazioak eta ekipamenduak utzi dituen egoera tamalgarria, zikinkeria eta erantzule izan beharko lituzkeen kalteak nonahi ikus daitezke. Hauxe izan da egin duen zorigaiztoko kudeaketa onartezinaren azken ukitua. Horrek guztiak are neketsuagoa egiten ditu gaur egun sukaldetan lan egiten duten langileen lan baldintzak.   

Sukaldeen itzultzeak aurreratzea ekarri du osasun sistema publikoaren defentsan. Jakien kalitatea nabarmenki  hobetu dela egiazta daiteke, baina, hala ere, LABek salatu behar du, gaur egun, langileen egoera jasangaitza dela.   

Salatzen ari garena ez da, kudeaketa publiko berri-ari ekitean, egokitzeko erabili ohi den aldi logikoaren ondorio, duela ia urtebete itzultzearen prestakuntzaz arduratzea esleitu zitzaien arduradunek antolatzeko erakutsi duten gaitasun ezaren ondorio baizik. Administrazio Zerbitzuaren eta Zerbitzu Orokorren Buruzagitzaz, Elikadura Sailaren Buruzagitzaren, Dietetika Unitatearen Buruzagitzaren, Sukaldeko Buruzagitzaren arduraz ari gara. Kargudun horiek bizi dugun egoera kaotikoaren erantzuleak izan beharko lukete.   

Ospitale-konplexuaren gerentziak kalitateko sukal-de publikoen alde eginen balu egiaz, ez bakarrik produktuak, baizik eta bere giza-baliabideak eta bitartekoak benetan kudeatzeaz arduratuko balitz, berraztertu beharko luke buruzagitza hauetako arduradunek daukaten kudeatze gaitasuna eta sukalde publikoen proiektuarekiko inplikazioa.

Situación insostenible de la plantilla de las cocinas hospitalarias

Osasunbidea 2017/06/20

Tras tres semanas de gestión pública de las cocinas hospitalarias, la incapacidad de las jefaturas implicadas, tanto para dimensionar la plantilla, como para organizarla y dotarla de medios materiales y medidas de prevención de riesgos, es evidente. 

Los mayores problemas (falta de personal y de organización, carencias en materia de seguridad laboral, etc.) no se están produciendo en el área de emplatado y distribución, sino en la producción. Esto es especialmente grave porque se supone que llevan 10 meses preparando la reversión de esta área por lo que las carencias de todo tipo que nos trasmite la plantilla NO TIENEN JUSTIFICACIÓN. 

La falta de personal y de materiales, de organización de las funciones y tareas, de la asignación de puestos, de rotaciones para aliviar tareas más penosas, de calendarios con las jornadas a realizar, de protocolos de manejo de material, de aplicación de medidas de salud laboral, de respeto a los periodos de descanso, etc... han llevado a que la plantilla prolongue dos, tres y hasta cinco horas sus jornadas diarias, a que se hayan rechazado contratos ya iniciados y a que se produzca un índice de bajas alarmante.   

A todo ello hay que añadir el estado más que lamentable en que Mediterránea de Catering ha dejado instalaciones y equipamientos, con suciedad por do-quier y desperfectos por los que debería responder. Esta ha sido la guinda a su desastrosa e inaceptable gestión. Todo esto hace aún más más penosas las condiciones de trabajo de la actual plantilla de las cocinas. 

La reversión de las cocinas ha supuesto un avance en la defensa del sistema público de salud. La calidad de las comidas ha mejorado de un modo evidente y contrastable, pero desde LAB tenemos que denunciar que la situación de la plantilla es, a día de hoy, insostenible. 

Lo que denunciamos no es fruto de la lógica fase de adaptación al comenzar la nueva gestión pública, es consecuencia de la incapacidad organizativa de de los responsables a los que se asignó la preparación de la reversión hace casi un año: Jefatura de Servicio de Administración y Servicios Generales, Jefatura de Sección de Alimentación, Jefatura de Unidad de de Dietética, Jefatura de Cocina. Estos son los cargos que deberían responder de la caótica situación que vivimos. 

Si la Gerencia del Complejo Hospitalario apuesta de verdad por unas cocinas públicas de calidad, no sólo en el producto, sino en la gestión de sus recursos humanos y materiales, debería revisar la capacidad de gestión e implicación con el proyecto de las coci-nas públicas de los responsables de estas jefaturas.

Share

concentracincocinas

Share

zorionak eguesibar

LAB indarrez sartzen da Eguesibarren 5 delegatuekin

Udalak 2017/07/16

Emaitza onak eman ditu LABek  Eguesibarreko udalean egindako lanak. Bertako langileriak aitortu du LABek langile guztiendako eskubide berdintasunaren aldeko borrokan izandako irmotasuna. Hurrengo lau urtetan jarraitu beharreko bidea izango da hau. Kalitatezko zerbitzuak defendatuko ditugu eta horretarako gaur egun dauden gabeziak mahaigaineratuko ditugu.
Bide batez, gure hautagaiengan konfiantza izan duzuenoi eskerrak eman eta gure helburu guztiak lortzeko, ekintza sindikalean gurekin parte hartzera animatzen zaituztegu.

Eguesibarko Udala 2013an:
Funzionarioak ELA 4, CCOO 2 eta UGT 1
Laboralak ELA 3
Eguesibarko Udala 2017an:
Funzionarioak LAB 2, ELA 2, CCOO 2  eta UGT 1
Laboralak LAB 3

LAB irrumpe con fuerza en el Ayto de Egüés con 5 delegadas

Udalak 2017/07/16

El trabajo realizado por las personas de LAB en el ayuntamiento de Eguesibar ha dado sus frutos. La plantilla ha reconocido la tenacidad de LAB en la lucha por la igualdad de derechos para todo el personal. Este va a ser el camino a seguir durante los próximos 4 años. Vamos a defender unos servicios públicos de calidad y para ello pondremos sobre la mesa todas las carencias que hoy existen.
Queremos agradecer a todas las personas que habéis depositado vuestra confianza en nuestras candidaturas y os animamos a participar junto a nosotras en la actividad sindical para conseguir todos nuestros objetivos.

Ayuntamiento de Egüés en el 2013:
Funcionarios-as ELA 4, CCOO 2 y UGT 1
Laborales ELA 3
Ayuntamiento de Egüés en el 2017:
Funcionarios-as LAB 2, ELA 2, CCOO 2 y UGT 1
Laborales LAB 3

 

Share
IREKI

IREKIren mobilizaziora deitzen du LABek, “langileon bultzadaz, euskal preso eta iheslariak etxeratze bidean jartzeko”

LAB 2017/06/16 2016ko urriaren 15ean sortu zen Donostian IREKI. Euskal Herriko txoko guztietatik joandako 40 langilerekin. Helburua, “langileen bultzadaz, euskal preso eta iheslariak etxeratze bidean jartzea” zela adierazi zuten. Orduan abiatu zen urte osoko dinamika, ekainaren 17ko mobilizazio nazionala izango duena kolofoi bezala.

LAB hace un llamamiento para participar en la movilización de IREKI, “para poner de camino a casa a las y los presos y exiliados con el impulso de trabajadores y trabajadoras”

LAB 2017/06/16 IREKI se creó el 15 de octubre de 2016 en Donostia, con 40 trabajadores y trabajadoras provenientes de diferentes puntos de Euskal Herria. Señalaron que su objetivo era “poner de camino a casa a las y los presos y exiliados con el impulso de trabajadores y trabajadoras”. Entonces pusieron en marcha una dinámica que se ha prolongado todo el año y que tendrá como colofón la movilización nacional del 17 de junio.

Share

Ikastoletako eta itunpeko sindikatuen erantzuna Hezkuntzak proposatutako hitzarmenaren aurrean

Irakaskuntza 2017/06/13

Ekainaren 9an Itunpeko irakaskuntzako eta ikastoletako sindikatuok, Hezkuntza Departamentuarekin eta patronalekin bilera izan genuen, Estatuko VI. Konbenioari Nafarroako hobekuntza proposamenak adosteko helburuarekin. Ekainaren 7an Hezkuntza Departamentuak bere proposamena helarazi zigun. Bertan sindikatuok proposatutako aldaketarik ia agertzen ez delarik irakurketa komuna egin dugu. Ekainaren 9ko bileraren bukaeran Hezkuntza Departamentuak proposamen berria mahai gainean jarri zuen, non administraziopeko langileek 2018 eta 2019an igoerarik izanen badute, gurean ere isla izanen duen. Orain LABek sindikatuan, bere oinarriekin, delegatu eta komiteekin proposamen berria partekatuko du, 21ean izanen dugun bilerara bere jarrera eramateko.

Irakurri hemen sindikatuen erantzun bateratua.

Share

adi egon

Irakaskuntza


Esleipenetarako balizko datak

Atzoko mahai sektorialean jakitera eman zigutenez, 17-18 ikasturteko esleipenetarako behin- behineko datak ekainaren 26tik 30era izanen dira. Funtzionarioak diren maisu-maistra eta irakasleek, ohi bezala, data hauen aurretik aukeratuko dute plaza.

Fisioterapeutek, erlijiokoek eta kontserbatoriokoek aldiz,  abuztu hondarrean izanen dituzte esleipenak.


Fechas probables para adjudicaciones

Según se nos hizo saber en la Mesa Sectorial de ayer, las adjudicaciones para el curso 17-18 tendrán lugar probablemente entre los días 26 y 30 de junio. Como es habitual, el profesorado funcionario sin destino definitivo escogerá plaza con anterioridad a esta fecha.

Fisioterapeutas, profesorado de religión y conservatorios, harán su elección a finales de agosto.