Share

Administrazio Publikoetan kontratu amaierako kalte-ordainketa

Administrazioa 2016 / azaroa


descargas de archivos INFOadm kontratu amaierako kalte-ordaina

word download DESCARGA Word Solicitud indemnización fin de contrato

Europako Justizia Epaitegiak berriki argitaratu duen epaiak kalte-ordaina jasotzeko eskubidea onartzen du aldi baterako kontratua amaitzen denean, kontratua lanekoa zein administratiboa izanik ere. Kopurua, lan egindako egun bakoitzeko, 20 eguneko soldatari egokituko litzaiokeena izango da, soldata-12 hilabeteko muga batez. Interpretazio hau iraupen mugatuko kontratuak eragiten dizkien langileei tratu berdintasunaren eta ez baztertzearen printzipioa ezarriz egiten da; berdintasunaren konparaziozko elementua lan kontratu finkoa izango da, zeina zio objektiboengatik deuseztatuko den. 

Hau guztia erranik, adibide zehatzetan eta izapidea edo tramitazioa erraztu dadin, egin beharreko bidea adierazten dugu, nahiz eta espero dugun dagozkion Administrazio Publikoetan egin behar den borrokak eta negoziazioak eragotziko digutela judizializazioaren bide nekagarria, eta txintik erran gabe, ordainduko dutela aspaldi ordaindu beharko luketena: 

Aldi baterako kontratua deuseztatuko zaion pertso-na orok, eta deuseztapena legezkoa edota legez kontrakoa bada ere, jaso beharko du kontratua indarrean dagoen urte bakoitzeko 20 egunari dagokion kalte-ordaina. Horri, ordain-sariari eta oporrei dagokien alderdi proportzionalarekin batera, kitapen edota azken likidazioa esan izan zaio. Izan ezazue gogoan, ez dela inoiz inongo kitapen agiririk sinatu behar, onespena ematen duzuela uler daitekeelako, eta ondorioz, ez litekeelako geroko erreklamaziorik egin. Sinatu behar den edozein agiri, ez bada ordainagiri edota jakinarazpen soil bat, bete behar baduzue,  EZ-ADOS gehituz.

Kitapenean ez badizuete ordaintzen aipatu kopurua, erreklamazioa aurkez daiteke; gure web orrian (infoadm.org) hura betetzeko eredua daukazue. Jarraitu beharreko prozedura, Familia Laguntzen helegiteen antzekoa da, gure web orrialdean ikusi dezakezuena. 

Administrazio publiko batentzat aldi batez lan egin duten eta inolako kalte-ordainik jaso gabe kontratua edota kontratuak deuseztatu zaizkien pertsonei (ohikoa dena) dagokienez, bi kasu bereizten ditugu: 

Kontratu administratiboak:

Nafarroako Gobernuak eta udal batzuek, Iruñekoa adibidez, erabili ohi duten kontratua dugu. Dagokion administrazioari deuseztatu diren kontratu guztien erreklamazio pilatua aurkeztuko zaio; hori egiteko, Administrazioari eskatu behar zaio egindako zerbitzuen agiria.

Administrazio kontratu batez ari bagara, azken lau urtean amaitu diren kontratu guztien erreklamazioa egin daiteke. 

Eskaerak ibili beharreko “bidea” hurrengoa da: 

1. Kalte-ordainketaren erreklamazioa. Horretarako  baduzue eredu bat gure infoadm.org web orrian, datu pertsonalak gehitu besterik ez da egin behar  eta aurkeztu Nafarroako Gobernuaren edozein erregistrotan. Gestio administratibo mota honetarako ez duzu abokaturik behar, zuk zeuk bideratu dezakezu.  

2. Eskaera ezesten duten kasuan edo 3 hilabeteko epean erantzuten ez badizute (administrazio-isiltasun ezezkoa), dagokion Gora jotzeko Helegitea jarri beharko da HILABETEKO epean. Honetarako, hurrengo egunetan datu pertsonalak besterik gehitu behar ez den Gora jotzeko Helegite eredua helaraziko dizuegu; gehitu dagokion dokumentazioa eta aurkeztu Nafarroako Gobernuaren edozein erregistrotan. Gestio administratibo mota honetarako ez duzu abokaturik behar, zuk zeuk bideratu dezakezu. 

3. Gora jotzeko Helegitearen ebazpena ezezkoa bada edo 3 hilabeteko epean ez badizute erantzuten (administrazio-isiltasun ezezkoa), epaitegien bidea jorratu beharko da, dagokion Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoa jarriz BI HILABETEko epean. Horretarako abokatu baten laguntza behar izanen duzu. Kontuan izan galduz gero auziaren kostuak pagatzea egokitu ahal zaizula. 

4. Erantzuna ezezkoa izanen litzatekeen kasuan, espreski edo isiltasun bidez, (2. eta 3. aipatu puntuetan) oso garrantzitzua da aurretik aipatutako epeak pasatzen ez uztea, (hilabete bat edo bi kasuan kasu). Epea pasatzen bazaizu ontzat joko duzu ezezko hori.   

Lan kontratua:  

Udalek erabili ohi dute, nahiz eta sistema aldatzeari ekin dioten. Kontratu hauetako batzuek aurreikusten dute kalte-ordaina, modalitatearen arabera, baina hala ere, ez da inoiz 20 egun urtekoa izatera iristen. Aldez aurretik, Administrazio berari aurkeztuko zaio erreklamazioa. 

Lan kontratu batez ari garenean, azken urtean amaitu diren kontratuen erreklamazioa egin daiteke.

ADI EGON:  Lan kontratuen eta kontratu  admnistratiboen erreklamazio prozedura desberdina da. Jarri harremanetan gure delegatuekin.  

Susmoa dugu, Administrazioek, erreklamazioak aurkeztu bezain laster, ordainduko dutela eskatutakoa; hori leku askotan egin da dagoeneko, antzinatasunarekin eta Familia-laguntzekin. Eta kasu korapilatsuenetan edota zalantzagarriagoenetan, berariazko negoziazio prozesuei ekinen zaie. 

Edozein informazioren berri izateko, jar zaitezkete harremanetan zuen languneetako ordezkariekin.  

infoadm.org web orrian, administrazioek eman dezaketen erantzunen jarraipen puntuala  eginen da.

Indemnización en las Administraciones Públicas por fin de contrato

Administrazioa 2016 / noviembre

descargas de archivos INFOadm indemnización fin de contrato

word download DESCARGA Word Solicitud indemnización fin de contrato

La reciente sentencia del Tribunal de Justicia Europeo reconoce el derecho a percibir una indemnización cuando se termina un contrato temporal, sea contrato laboral o administrativo.
La cuantía será la correspondiente a 20 días de sueldo, por cada año trabajado, con un límite de 12 meses de salario. Esta interpretación se hace en aplicación del principio de igualdad de trato y de no discriminación para el personal con contratos de duración determinada, siendo el elemento comparativo de la igualdad un contrato laboral fijo que es rescindido por causas objetivas. 

Dicho esto, señalamos el itinerario a realizar en los casos concretos a fin de facilitar la tramitación, aunque esperamos que la lucha y la negociación con las respectivas Administraciones Públicas, nos evite el penoso camino de la judicialización, y paguen sin rechistar lo que deberían estar pagando desde hace años: 

Cada persona que vea rescindido su contrato temporal, y con independencia de si la rescisión es legal o no, deberá percibir la indemnización correspondiente a 20 días por año de contrato. Es lo que se llama normalmente finiquito o liquidación final, junto con la parte proporcional de pagas y vacaciones. Queremos recordar que nunca hay que firmar ningún finiquito porque se entendería que dais la conformidad, por lo que no se podrían hacer reclamaciones posteriores. Cualquier documento a firmar que no sea un mero recibo o notificación, si lo tenéis que hacer, le añadís el NO CONFORME. 

Si en la liquidación no os abonan esa cantidad se podrá presentar una reclamación. En nuestra página web infoadm.org podréis descargar un modelo para hacerlo. El procedimiento administrativo a seguir es similar al de los recursos por la ayuda familiar que también podéis ver en nuestra web. Para las personas que ya han trabajado de forma temporal para alguna Administración Pública y le han rescindido el contrato o los contratos sin indemnización alguna (lo que es lo normal) distinguimos dos casos: 

Contrato administrativo:  

Es el general utilizado por el Gobierno de Nafarroa y por algunos Ayuntamientos, como el de Iruñea. Se presentará una reclamación acumulada a la respectiva Administración de todos los contratos rescindidos, para lo que se debe pedir un certificado de servicios prestados a la Administración.

Cuando se trata de un contrato administrativo la reclamación puede hacerse de todos los contratos que hayan finalizado en los últimos cuatro años.

El “camino” a recorrer para la reclamación de la indemnización es el siguiente: 

1. Reclamación de la indemnización. Para ello disponéis de un modelo en nuestra web infoadm.org, sólo hay que añadir los datos personales en cada caso y con la documentación correspondiente entregarlo en cualquier registro del Gobierno de Navarra. Este tipo de gestión administrativa no necesita abogado, lo puedes tramitar tú misma. 

2. En el caso en el que la reclamación sea desestimada, o si en el plazo de 3 meses no han respondido (silencio administrativo negativo), se deberá interponer el correspondiente recurso de alzada en el plazo de UN MES. Para ello os adjuntaremos en próximas fechas un modelo de recurso de alzada, solo habrá que añadir los datos personales en cada caso y con la documentación correspondiente entregarlo en cualquier registro del Gobierno de Navarra. Este tipo de gestión administrativa no necesita abogado, lo puedes tramitar tú misma. 

3. Si la Resolución del Recurso de Alzada es desestimatoria, o si en el plazo de 3 meses no han respondido (silencio administrativo negativo), se deberá acudir a la vía judicial interponiendo el correspondiente Recurso Contencioso Administrativo en el plazo de DOS MESES. Para ello necesitas la asistencia de un o una abogada.Ten en cuenta que además, el proceso puede generar costas. 

4. En el caso de que la respuesta fuera desestimatoria, de forma expresa o por silencio (puntos 2 y 3 anteriores) es muy importante que no dejes pasar ninguno de los plazos indicados anteriormente (un mes y dos meses respectivamente) ya que si lo haces aceptas y das por buena dicha negativa.    

Contrato laboral:  

Es el general utilizado por los Ayuntamientos, aunque están empezando a cambiar el sistema. Algunos de estos contratos tienen indemnización prevista, según la modalidad, pero nunca llega a los 20 días por año. Se presentará una reclamación previa a la propia Administración. 

Cuando se trata de un contrato laboral se podrá hacer la reclamación de los contratos finalizados en el último año.

ATENCIÓN: El procedimiento de reclamación en los contratos laborales es diferente al caso de los contratos administrativos. Ponte en contacto con nuestras delegadas. 

Nuestra previsión es que las Administraciones en cuanto se presenten las reclamaciones abonarán lo solicitado, como se ha hecho ya en muchos sitios con la antigüedad y con la Ayuda Familiar. Y en los casos más complicados o dudosos se iniciarán procesos de negociación específicos. 

Para cualquier información nuestras delegadas y delegados de vuestros centros os atenderán. 

La página web infoadm.org hará un seguimiento puntual de las contestaciones que se den desde las administraciones.