Share

Behin behineko langileentzako familia laguntza

descargas de archivos INFOadm ayuda familiar

descargas de archivos DESCARGA PDF Solicitud ayuda familiar Gobierno de Navarra

word download DESCARGA Word Solicitud ayuda familiar Gobierno de Navarra

Administrazioa 2016/09/29

LABek zenbait toki administraziotan behin behineko langileei famili laguntza ordaintzea lortu du.

Iruñea edo Egues bezalako udaletan, gure delegatuek ezarritako helegiteen ondorengo Nafarroako Administrazio Auzitegiaren epaien bidez. Lizarra, Erronkari, Tafalla eta beste batzuetan Toki Erakundearen eta langileen arteko hitzarmenen bidez.

Duela zenbait hilabete Nafarroako Administrazio Publikoetan administrazio-kontratazioa arautzen duen FD aldatzea dagokion mahaian negoziazioari ekin zitzaion. Gobernuak aurkeztu zigun lehenengo zirriborroan ere famili laguntza kobratzeko administrazio kontratupeko langileen eskubidea agertzen zen.

Negoziazio hauek, zergatik ez dakigularik, gehiegi atzeratzen ari dira. Horregatik, laguntza hau kobratzeko eskaera indibidualki egitera animatzen zaituztegu; horretarako, Eskaera eredua atxikitzen dizuegu.

Kontratupeko langileentzako Famili Laguntzaren eskaerak ibili beharreko “bidea” hurrengoa da:

1. 18 urtetik beherako seme-alabarengatik, desgaitasuna duen seme-alabarengatik edota langabezi egoeran dagoen bikotekidearengatik Famili Laguntza eskaera. Horretarako, kasu bakoitzean datu pertsonalak besterik gehitu behar ez den eskaera eredua gehitzen dizuegu; gehitu dagokion dokumentazioa (famili liburua, izatezko bikote egiaztagiria...) eta aurkeztu Nafarroako Gobernuaren edozein erregistrotan. Gestio administratibo mota honetarako ez duzu abokaturik behar, zuk zeuk bideratu dezakezu.

2. Eskaera ezesten duten kasuan edo 3 hilabeteko epean erantzuten ez badizute (administrazio-isiltasun ezezkoa), dagokion Gora jotzeko Helegitea jarri beharko da HILABETEKO epean. Honetarako, hurrengo egunetan datu pertsonalak besterik gehitu behar ez den Gora jotzeko Helegite eredua helaraziko dizuegu; gehitu dagokion dokumentazioa (famili liburua, izatezko bikote egiaztagiria...) eta aurkeztu Nafarroako Gobernuaren edozein erregistrotan. Gestio administratibo mota honetarako ez duzu abokaturik behar, zuk zeuk bideratu dezakezu.

3. Gora jotzeko Helegitearen ebazpena ezezkoa bada edo 3 hilabeteko epean ez badizute erantzuten (administrazio-isiltasun ezezkoa), epaitegien bidea jorratu beharko da, dagokion Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoa jarriz BI HILABETEko epean. Horretarako abokatu baten laguntza behar izanen duzu.

4. Erantzuna ezezkoa izanen litzatekeen kasuan, espreski edo isiltasun bidez, (2. eta 3. aipatu puntuetan) oso garrantzitzua da aurretik aipatutako epeak pasatzen ez ustea, (hilabete bat edo bi kasuan kasu). Epea pasatzen bazaizu ontzat joko duzu ezezko hori.

Eskaeran pertsona guztiek aurreko 4 urteei dagokien Famili Laguntzaren ordainketa eskatuko du (edo haurra jaio zenetik 4 urte baino gutxiago baditu).

Atxikitzen dugun eskaera ereduaz gain, zuen eskura dituzue lantoki guztietan gure delegatuak, sortzen zaizkizuen zalantzak argitzeko prest.

Famili Laguntza kontzeptu gisa, langileak bere famili egoeraren araberako urteko kantitate bat jaso beharko du, E mailako hasierako soldatari hurrengo ehunekoak aplikatzen kalkulatuko dena (158/1984 FD, 30. Art.):

30. Artikulua
a. Diru sarrerarik gabeko ezkontideagatik: %3,50.
b. Ebazpen judizialaren bidez ezarritako ordaindu beharreko pentsioa dagokion ezkontideagatik: %3,50.
c. Pentsioaren kopurua laguntzarena baino txikiagoa balitz hau murriztuko da haren kopurura. Bi kasuetan laguntza funtzionariari ordainduko zaio, Zuzenbidez dagokion bidea berak eman beharko diolarik. Funtzionariarekin bizi den seme-alaba adingabe emantzipatugabe bakoitzagatik: %3,00.
d. Aurreko ahaide edo funtzionariarekin bizi den eta ekonomikoki bere menpekoa den anai-arreba adingabe emantzipatugabe umezurtz bakoitzagatik: %3,00.
e. Desgaitasun fisiko edo psikikoa duen seme-alaba bakoitzagatik : %15,00.

Kontuan izan behar dira aipaturiko FD 158/1984, 37 eta 38 artikuluak, ezartzen dutenak:

37. Artikulua
Bi ezkontideak funtzionariak diren kasuan bakarrik haietako batek izanen du famili laguntza jasotzeko eskubidea.
38. Artikulua
Ezkontideetako bat funtzionaria bada eta bestea Segurtasun Sozialean afiliatua bada, funtzionariak hautatu beharko du Behin-behineko Araudi honetan arauturiko famili laguntza jasotzea edo bere ezkontideari egokitu ahal zaiona.

Ayuda familiar para el personal contratado temporal

descargas de archivos INFOadm ayuda familiar

descargas de archivos DESCARGA PDF Solicitud ayuda familiar Gobierno de Navarra

word download DESCARGA Word Solicitud ayuda familiar Gobierno de Navarra

Administrazioa 2016/09/29

LAB ha conseguido el pago de la ayuda familiar para el personal contratado en diversos entes locales.

En Ayuntamientos como los de Iruña o Egues, a través de Resoluciones del Tribunal Administrativo de Navarra después de recursos interpuestos a través de nuestros delegados y delegadas. En otros como Lizarra, Erronkari, Tafalla, etc.. a través de acuerdos entre el personal y la entidad local.

Hace varios meses se inició la negociación en la mesa correspondiente para el cambio del Decreto Foral que regula la contratación administrativa en las Administraciones Públicas de Navarra.

Ya en el primer borrador que nos presentó el Gobierno aparecía el derecho al cobro de la ayuda familiar para el personal contratado administrativo.

Estas negociaciones, no sabemos por qué, se están retrasando exageradamente. Por  ello, os animamos a realizar la solicitud para el cobro de esta ayuda de forma individual, para lo cual adjuntamos un modelo de solicitud.

El “camino” a recorrer para la solicitud de la ayuda familiar para el personal contratado es el siguiente:

1. Solicitud de la Ayuda Familiar por hijas-os menores de 18 años, por hija-o discapacitada, y/o por cónyuge o pareja de hecho que esté en situación de desempleo. Para ello os adjuntamos un modelo de solicitud, sólo hay que añadir los datos personales en cada caso y con la documentación correspondiente (libro de familia, certificado de pareja de hecho, etc.) entregarlo en cualquier registro del Gobierno de Navarra. Este tipo de gestión administrativa no necesita abogado, lo puedes tramitar tú misma.

2. En el caso en el que la solicitud sea desestimada o si en el plazo de 3 meses no han respondido (silencio administrativo negativo), se deberá interponer el correspondiente recurso de alzada en el plazo de UN MES. Para ello os adjuntaremos en próximas fechas un modelo de recurso de alzada, solo habrá que añadir los datos personales en cada caso y con la documentación correspondiente (libro de familia, certificado de pareja de hecho, etc.) entregarlo en cualquier registro del Gobierno de Navarra. Este tipo de gestión administrativa no necesita abogado, lo puedes tramitar tú misma.

3. Si la Resolución del Recurso de Alzada es desestimatoria o si en el plazo de 3 meses no han respondido (silencio administrativo negativo), se deberá acudir a la vía judicial interponiendo el correspondiente Recurso Contencioso Administrativo en el plazo de DOS MESES. Para ello necesitas la asistencia de un o una abogada.

4. En el caso de que la respuesta fuera desestimatoria, de forma expresa o por silencio (puntos 2 y 3 anteriores) es muy importante que no dejes pasar ninguno de los plazos indicados anteriormente (un mes y dos meses respectivamente) ya que si lo haces aceptas y das por buena dicha negativa.

En la solicitud, cada persona pedirá el abono de la ayuda familiar correspondiente con efectos retroactivos de 4 años (o desde que nació el niño-a si es menor de 4 años).

Además del módelo de solicitud que adjuntamos, tenéis a vuestra disposición a nuestros delegados y delegadas en cada centro para que os resuelvan las posibles dudas.

En concepto de ayuda familiar, el personal debe percibir una cantidad anual en función de sus circunstancias familiares que se calculará aplicando al sueldo inicial del nivel E los siguientes porcentajes (Art. 30 DF 158/1984):

Artículo 30.
a) Por cónyuge que no perciba ingresos: 3,50%.
b) Por cónyuge respecto del cual exista la obligación de satisfacer pensión impuesta por resolución judicial: 3,50%.
Si la pensión fuera de menor importe que la ayuda, ésta se reducirá a la cuantía de aquella. En ambos casos la ayuda se abonará al funcionario-a, debiendo éste darle el destino que en Derecho proceda.
c) Por cada hija e hijo menor de edad no emancipado que conviva con el funcionario-a: 3,00%.
d) Por cada ascendiente o hermano-a menor de edad no emancipado, huérfano-a de padre y madre que conviva con el funcionario-a y dependa económicamente de él o ella: 3,00%.
e) Por cada hija o hijo disminuido físico o psíquico: 15,00%.

Hay que tener en cuenta los artículos 37 y 38 del citado DF 158/1984, que establece:
Artículo 37
En el supuesto de que los dos cónyuges sean funcionarios solamente uno de ellos tendrá derecho a la percepción de la ayuda familiar.
Artículo 38
Si uno de los cónyuges es funcionario y el otro está afiliado a la Seguridad Social, el funcionario optará por la percepción de la ayuda familiar regulada en el presente Reglamento Provisional o por la que pueda corresponderle a su cónyuge.