Hay 886 invitados y ningún miembro en línea

 

03referendum   Iruñeko Haur Eskoletan Mutuarik ez!

Irakaskuntza 2015/06/02 

Iruñeko Udalean egin bezala, Iruñeko Haur Eskoletako Erakunde Autonomoko langileek herri galdeketa egin dute, lan osasuna mutuatik ala sistema publikotik kudeatzea nahi duten erabakitzeko. 213 pertsonetako erroldatik 180 pertsonek eman dute bozka, hau da erroldaren %84,5.

Zergatik eta zertarako erabaki duzue erreferenduma egitea?
Gaur egun gure laneko gertaeren estaldura Mutua pribatu batek eramaten du eta langileen partetik askotan jaso ditugu bertan izandako arazoen berri. Hau dela eta arlo honetan beti kezka izan dugu. Jakin izan dugunean estaldura hau zerbitzu publikotik bideratu zitekela, ez dugu zalantzarik izan horren alde egiteko.  Izan ere, arlo guztietan bezala, gure laneko gertaeren estaldurarako ere zerbitzu publikoaren alde egiten  baitugu.

Langile Batzordearen iritzia argi zegoen, baina ekimen hau aurrera eramateko gainontzeko lankideek ere gurekin bat egiten zuten edo ez jakin behar genuen. Horretarako maiatzaren 27an erreferenduma burutu genuen.

Zein nolako  prozedura egin duzue eta ze emaitzak?

Udaletxeko langileen batzordea ekimen honekin hasi zenean langileak asanblada batera deitu zituzten eta bertan gai honen inguruan informazioa jaso genuen.  Gure Langile batzordean hitz egin ondoren eta haiekin bat gentozela ikusita gure lanketa abiatzea pentsatu genuen.  Horretarako Udaleko Langile batzordeko LABeko kideekin harremanetan jarri ginen eta beraiek emandako pausoak ematea adostu genuen.

Guk ere gure lankideak asanbladara deitu genituen eta bertara Iñaki Moreno gonbidatu genuen beharrezko azalpenak eman zitzan.  Asanblada hau maiatzaren 20 burutu genuen eta egun horretan bertan Haur Eskola guztietara gai honen inguruko informazioa jasotzen zuten eskuorriak eraman genituen. Bertan aipatzen zen moduan maiatzaren 27an erreferenduma egin genuen.
     Gure lanpostuak diuten ezaugarriak direla eta, eta parte hartze handia bilatu nahian bozka- ontziak Eskolaz Eskola eramatea erabaki genuen. Ordutegiak antolatu genituen eta langile batzordeko kideok goiz osoan zehar bozkak jaso genituen.
     Eguerdian bozka-ontzi guztiak bulegoan elkartu eta bozka zenbaketa eginda hauexek izan ziren emaitzak:
213ko erroldatik 180 lankidek bozkatu genuen
161ek osasun sistema publikoaren alde egin zuten
14k Mutuen alde
4 txuri
1 baliogabeko bozka

Balorazioa
Parte hartzea ikusita langileen artean garrantzi handiko gaia dela ikusi dugu, emaitzek argi hitz egiten dute eta honen  ondorioz gure ekimenarekin aurrera jarraituko dugu.

 logo pdf PDF Guida mutuak