adi egon

Iruñeko Udala


Varias propuestas de LAB

En las últimas semanas han sido varias las propuestas que el sindicato LAB ha presentado para su discusión en los diferentes foros en los que trabaja:

1) Hace pocos días el Director de Recursos Humanos, mediante una nota, dio a conocer de manera oficial que iba a dejar sin validez el artículo 23 del Acuerdo Colectivo (días por años de experiencia). Basa su decisión en una resolución del Tribunal Administrativo de Navarra, ya que afirma que la mencionada resolución obliga al Ayuntamiento a actuar así. LAB no tiene claro que eso sea tal y como lo explica el Director de RR.HH y, por eso, en la Mesa de Negociación realizada ayer 20 de diciembre pidió que se elabore un informe jurídico que justifique la decisión de quitarnos esos días. Posteriormente contrastaremos ese informe y valoraremos las medidas a tomar.

2) Hemos presentado al resto de sindicatos una propuesta para reorganizar nuestra jornada de trabajo de manera que realicemos una jornada diaria de 7horas y 30minutos, independientemente de la jornada que sea necesario hacer para alcanzar las 1592 horas anuales. De esta forma, cada persona crearía una bolsa de horas que podría disfrutar a lo largo del año. Se trataría de una pequeña modificación de la duración de la jornada para que la plantilla cuente con más posibilidades de tener horas para asuntos propios. Habría que buscar alternativas o modos de aplicar esto en los colectivos en los que la jornada dura más que el tiempo mencionado.
3) Recientemente la administración ha anunciado que va a derogar el reglamento de absentismo y ha argumentado que se ve obligada a ello por el Acuerdo Gobierno-Sindicatos para la mejora del empleo público y las condiciones de trabajo firmado en Madrid. No ha mencionado, en cambio, otros puntos del mismo Acuerdo que quizá nos podrían facilitar la conciliación de la vida laboral y familiar. Uno de nuestros afiliados sí que reparó en uno de esos puntos y nos propuso llevarlo a Mesa, el artículo 2:
“Cada Administración Pública, previa negociación colectiva, podrá regular una bolsa de horas de libre disposición acumulables entre sí, de hasta un 5 % de la jornada anual, con carácter recuperable en el periodo de tiempo que así se determine, y dirigida de forma justificada a la atención a medidas de conciliación para el cuidado y atención de mayores, discapacitados, e hijos menores, en los términos que en cada caso se determinen."
La idea es que en casos en los que no existe la posibilidad de utilizar un permiso retribuido se pueda acudir a este tipo de medidas. Pensamos que sería interesante ver si puede tener cabida y concretarlo, porque en algunos casos, como puede ser la adaptación escolar de niños y niñas, la plantilla se ve muchas veces obligada a utilizar vacaciones.
4) Por último, en la Comisión de Personal de diciembre presentamos una propuesta para donar 2000 euros de los que regula el artículo 46 del Acuerdo Colectivo a las asociaciones Sos Racismo y Emakume Internazionalistak. Nuestra propuesta sólo contó con el apoyo de LAB y ELA (8 representantes) por lo que salió rechazada. SIPNA (Sindicato Independiente de Policías de Navarra), presentó a última hora otra propuesta para comprar 66 entradas a más de 30 euros cada una para ir al Baluarte a ver una ópera (para sortearlas luego entre la plantilla), y esa fue la propuesta ganadora con el voto del resto de sindicatos (CCOO, AFAPNA, SPPME, SPME).


LABen zenbait proposamen

Azken asteetan LAB sindikatuak zenbait proposamen aurkeztu ditu lanean ari den tokietan, eztabaida daitezen:

1) Duela egun gutxi Giza Baliabideetako zuzendariak, ohar baten bidez, langileoi era ofizialean aditzera eman zigun Akordioaren 23. artikulua indargabetuko zuela (esperientzia-urteengatik zegozkigun egunak). Haren erabakia Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpen batean oinarritzen zuen, teorian ebazpen horrek Udala behartzen baitu artikulua indargabetzera. LABek ez dauka argi hori guztia zuzendariak esan duen bezala den edo ez eta, hortaz, atzo( abenduak 20)egin zen Mahai Negoziatzailean informe juridiko bat eskatu diogu, gerora egiaztatuko duguna. Egiaztaze horren ondorioak behin aztertuta ikusiko dugu nola jokatu.

2) Gainerako sindikatuei helarazi diegu gure lanaldia berrantolatzeko proposamen bat. Egunean 7 ordu eta 30 minutuz lan eginen genuke (urteko 1592 orduak egiteko beharrezkoa litzatekeen lanaldia kontuan hartu gabe) eta, horrela, pertsona bakoitzak sortuko luke ordu-poltsa bat, urtean zehar disfrutatu lezakeena. Gure ordutegiaren aldaketa txiki horrek langileoi norberaren aferetako ordu gehiago izateko aukera emanen liguke. Hori aplikatzeko manerak edo alternatibak bilatu behar genituzke lanaldi desberdina duten kolektiboentzat.
3) Aste honetan Udalak absentismoari buruzko arautegia indargabetu zuen. Argudiatu dute Madrilen Sindikatuen eta Gobernuaren arteko Akordio batek behartzen dituela hori ezartzera. Akordio berean gure lana eta familia bateragarriago egin lezaketen beste puntu batzuk egon badaude, baina horiek ez ditu Udalak aipatu. Gure afiliatu batek puntu horietako bati erreparatu zion eta Mahai Negoziatzailera eramateko eskatu zigun. 2. Artikulua da:
“Cada Administración Pública, previa negociación colectiva, podrá regular una bolsa de horas de libre disposición acumulables entre sí, de hasta un 5 % de la jornada anual, con carácter recuperable en el periodo de tiempo que así se determine, y dirigida de forma justificada a la atención a medidas de conciliación para el cuidado y atención de mayores, discapacitados, e hijos menores, en los términos que en cada caso se determinen."
Ideia da poltsa hori erabiltzea ordaindutako baimenik erabiltzerik ez dagoen kasuetan. Uste dugu interesgarria litzatekeela ikustea ea hemen aplikatzerik dagoen eta zehaztea nola egin, batzuetan, adibidez haurren egokitzapenean, langile askok opor egunak hartu behar izaten dituztelako.
4) Azkenik, abenduko Langile Batzordean proposamen bat aurkeztu genuen gure Akordioaren 46. Artikuluak arautzen duen diruaren zati bat SOS Arrazakeria eta Emakume Internazionalistak erakundeei emateko. LAB-ek eta ELA-k baino ez zuten bozkatu proposamenaren alde (8 ordezkari), eta, hori dela eta, errefusatua izan zen. SIPNA sindikatuak (Nafarroako Polizien Sindikatu independientea), azken orduko proposamen bat egin zuen, 30 euro baino gehiago balio duten operarako 66 sarrera erosteko (Baluarten), gerora zozkatuko zirenak. Eta azken proposamen hori aurrera atera zen gainontzeko sindikatuen botoei esker (CCOO, AFAPNA, SPPME, SPME).