Share

adi egon

Iruñeko Udala


A vueltas con la OPE

En lo que llevamos de septiembre ha habido ya dos reuniones de la Mesa de Negociación para hablar de la OPE que el Ayuntamiento quiere realizar en los años 2018 y siguientes.
El debate en torno a esta OPE se está dando en un contexto muy concreto, marcado por diferentes factores:
 
    • La altísima eventualidad e interinidad que existe en la plantilla municipal, fruto de años sin oposiciones debido a prohibiciones impuestas desde Madrid y a la dejadez intencionada de anteriores gobiernos.
 
    • La Ley de Presupuestos Generales 2018, que abre por fin la posibilidad de ofertar empleo público y cubrir vacantes, pero limita las plazas a sacar y marca las condiciones que han de cumplir (tasas de reposición y estabilización).
 
    • El compromiso por parte de Recursos Humanos de sacar todas las plazas que la Ley les permita. Compromiso que se verá condicionado, una vez más, por la cantidad de temas pendientes que tiene el Área, además de por el poco tiempo que le resta a la legislatura.
 
    • La actitud de determinados sindicatos, en eterna campaña electoral.
 
    • La formación de un grupo de trabajo sobre OPE (contemplado en el Acuerdo colectivo) que ha dado muy poco de sí, a pesar de que la concejala del Área afirmara en rueda de prensa que la propuesta de OPE era “resultado de seis meses de trabajo con los sindicatos”. El grupo apenas se ha reunido dos veces en casi un año y la aportación de algunos sindicatos ha sido bastante “discreta”, por no decir nula. En realidad sólo tres hemos presentado alguna propuesta.
 
En este escenario, y con el permiso de la futura propuesta sobre perfiles lingüísticos (que llevamos años reivindicando y que algunos esperan ya con el cuchillo entre los dientes…), uno de los temas más recurrentes está siendo el de si las plazas ofertadas se deben cubrir mediante oposición o concurso oposición.
 
A este respecto, el debate interno que ha habido en nuestro sindicato se ha movido entre dos posturas. Por un lado la posición histórica de LAB ha sido defender la oposición como formula que mejor garantizaba la igualdad de todas las personas al realizar pruebas de acceso a la Administración. Por otro, la alta eventualidad que afecta a la mayoría de nuestras compañeras y la demanda del concurso oposición por parte de varios colectivos del Ayuntamiento, hacen de esta reivindicación ya casi un clamor al que es difícil hacer oidos sordos. Al final, no sin contradicciones, LAB introdujo en su propuesta para el grupo de trabajo de OPE la posibilidad de que para cubrir las plazas se realizara también una fase de concurso que se moviera entre el 10 y el 15% de la nota total. Nos parece que es un porcentaje que reconoce la experiencia y que en muchos casos podría ser determinante. Del mismo modo, no se cerraría el acceso a la Administración a personas con menos experiencia  o sin ella que demuestren sus conocimientos en las correspondientes pruebas. 
 
Desde LAB pensamos que tanto sindicatos como administración deberíamos centrar nuestros esfuerzos en encontrar o diseñar pruebas lo más relacionadas que se pueda con el trabajo a desempeñar, de manera que, por un lado, todo el mundo pudiera demostrar sus conocimientos y su experiencia del modo más exacto posible y, por el otro, la Administración pudiera encontrar el perfil que necesita de la manera más eficaz. No es un trabajo sencillo y, además, no parece que de momento haya intención de abordarlo.
 
En otros sindicatos parece que todo es más sencillo, se trata de elegir la postura más vendible o que más réditos electorales te proporcione, sin entrar en otras disquisiciones y sin ningún tipo de escrúpulo incluso para reconocer delante del resto de personas de la Mesa que quieres que saquen todas las plazas posibles menos, que casualidad, las de tus simpatizantes. Y se trata también de, en ese “¿quién da más?” en los porcentajes del concurso oposición, desgastar a tu rival. No hay espacio para el debate o la reflexión a más largo plazo, ni lugar para las contradicciones. El papel lo aguanta todo.
 
En cuanto a la Administración, aunque siempre ha declarado que su opción es la oposición sin concurso, no sabemos qué postura adoptará finalmente ni si van a aceptar negociar nuestras propuestas o sólo van a admitir las que complementen la suya, sin modificarla en lo esencial . Con la Mesa negociando la OPE, ya han sacado dos convocatorias mediante oposición (técnica de participación y economista) y otras para listas en la que hay fase de concurso. 
 


Lan Eskaintza Publikoarekin bueltaka

Iraila hasi zenetik Mahai Negoziatzailea bitan bildu da dagoeneko, udalak 2018an eta hurrengo urteetan egin nahi duen Lan Eskaintza Publikoaz hitz egiteko.
 
Eskaintza publiko honen inguruko eztabaida oso testuinguru jakinean egiten ari da, zenbait faktorek markatuta:
 
    • Behin-behinekotasuna eta interinitatea ikaragarri handiak dira udal langileon artean, Madrilek ezarritako debekuen eta aurreko udal-gobernuek planifikatutako utzikeriaren ondorioz. 
 
    • 2018ko Aurrekontu Orokorren Legeak aukera gehiago ematen ditu lan publikoa eskaintzeko, baina atera litezkeen plazak mugatzen ditu eta lanpostu horiek bete beharreko baldintzak ezarri (berritze tasa eta egonkortze tasa)
 
    • Legeak baimentzen dituen plaza guztiak ateratzeko konpromisoa,  Giza Baliabideetako Arloaren partetik. Berriz ere, Arloak pairatzen duen lan pilaketak eta legealdia bukatu bitarteko denbora murritzak baldintzatuko dute konpromiso hori.
 
    • Sindikatu batzuen jarrera, hausteskunde-kanpaina amaigabe batean sarturik.
 
    • Lan eskaintza publikoaren gaineko lan-talde baten sorrera, oso emankorra izatetik urrun egon dena. Udalaren proposamena sindikatuekin egindako sei hileko lanaren emaitza zela esan zuen Arloko zinegotziak prentsaurreko batean, baina urtebetean soilik bitan batzartu da lan-taldea. Gainera sindikatu batzuen ekarpena eskasa izan da oso. Izan ere, hiruk baino ez ditugu proposamenak aurkeztu.  
 
Jokaleku honetan, eta hizkuntza eskakizunekin zer gertatuko zain (batzuk jadanik “ongietorria” prestatzen ari zaizkio gure alpaldiko aldarrikapen horri), galdera errepikatuena da eskaintza publikoaren plazak nola atera, oposizio-lehiaketa edo oposizioen bidez.
 
Kontu honi dagokionez, gure sindikatuan egon den barne eztabaidan bi ikuspegiri erreparatu diegu. Alde batetik, administrazioan sartzeko probak egiterakoan, berdintasuna hobekien bermatzen duen sistematzat jo izan du oposizioa LAB-ek bere ibilbidean zehar. Bestaldetik, lankide askori eragiten dion behin behinekotasun handiak eta oposizio-lehiaketa egiteko udal kolektibo batzuen eskakizunek, aldarri bihurtu dute eskaera hori, eta honen aurrean ezin ditugu belarriak itxi. Azkenean, kontraesanekin bada ere, lan-talderako proposamen bat sortu genuen lanpostuak betetzeko prozesuetan oposizio-lehiaketa fase bat egiteko aukera jasotzen zuena, azkeneko notaren %10-15 suposatuko lukeena. Ehuneko honek antzinatasuna eta esperientzia aintzat hartuko lituzke eta kasu askotan erabakigarria izan liteke. Era berean, esperientziarik gabeko pertsonei edo hainbesteko esperientzarik ez dutenei, probetan haren jakite-maila erakutsiz gero, ez lieke administrazioan sartzea eragotziko.
 
Gure ustez, bai sindikatuek bai administrazioak gure ahaleginak bideratu behar genituzke lanarekin ahalik eta zerikusi handiena duten probak diseinatu edo topatzeko. Horrela, jendeak albait zehatzen agertu ahalko lituzke haren jakin-maila eta esperientzia, eta, aldi berean, Administrazioak era eraginkorragoan aurki lezake behar duen profila. Ez da lan samurra, eta gainera ez dirudi momentu honetan horretarako asmoa dagoenik.
 
Beste sindikatu batzuetan dena askoz errazagoa dela ematen du, kontua baita hautatzea jarrerarik salgarriena eta ustez boto gehien emanen diena, beste digresio batzuetan sartu gabe eta inongo eskrupulurik gabe. Izan ere, Mahai Negoziatzailean bertan sindikalista bati entzun behar izan genion lanpostu guztiak ateratzearen aldekoa zela, bere jarraitzaileenak izan ezik. Kopeta behar da gero! Eta enkate baten moduan, oposizio-lehiaketarako ehunekorik handiena nork botako, beste era batez jokatu nahi dugunok larrutzen eta ahultzen saiatzen dira. Kontraesanik ez, ezta eztabaidarako edo epe luzeko hausnarketarako tarterik ere. Paperak denari eusten dio.
 
Administrazioak, bere aldetik, beti adierazi izan digu nahiago duela soilik oposizioak egin, baina ez dakigu azkenean zer jarrera hartuko duen, gure proposamenak negoziatzea onartuko duen edo berearekin bateragarriak direnak baino ez dituen ontzat emanen, Eskaintza funtsean aldatu gabe. Mahai Negoziatzailetik ondorio argirik atera ez, baina dagoeneko lau deialdi atera dira, bi oposizio (ekonomista eta partaidetzako teknikaria) eta  bi oposizio-lehiaketa (kontratazio zerrendak osatzeko)