Share

adi egon

Iruñeko Udala


Parejas estables y permisos retribuidos:

El TAN deja al descubierto la postura injustificada y restrictiva del Ayuntamiento. 

El TAN, en una reciente resolución, ha reconocido la posibilidad de acreditar la situación de pareja estable por cualquier medio de prueba admitido en derecho. Hasta ahora el Ayuntamiento exigía para acreditarlo inscripción en el registro de parejas estables o documento público, y rechazaba cualquier otra prueba.
 
La sección sindical de LAB interpuso un recurso de alzada ante el TAN porque a una trabajadora se le denegó un permiso para acompañar al médico a su pareja, a pesar de que había presentado tanto volante de convivencia como libro de familia y declaración de la renta conjunta. El Ayuntamiento tampoco aceptó la prueba testifical propuesta por la trabajadora porque estimaba que no podía sustituir la necesidad de un documento público.
Consideraba este Ayuntamiento que no  acreditaba suficientemente que formaba pareja estable y argumentaba que, a efectos de concesión de permisos y licencias, solo quedaba acreditada dicha situación con la inscripción en el Registro Municipal de parejas estables.  
Pues bien, ahora el TAN, aplicando la normativa que regula dichas relaciones, ha resuelto que los exigidos por el Ayuntamiento son sólo dos de los medios de prueba existentes, pero no los únicos, por lo que dicha relación estable se podría  acreditar por otros medios, esto es, libro de familia, declaración de la renta conjunta, testigos, etc.
LAB ha defendido que el criterio del Ayuntamiento era injusto, restrictivo y que era necesario cambiarlo. Así lo entendíamos desde LAB y así lo ha entendido el TAN. Esperemos que a partir de ahora así lo entienda también  el ayuntamiento y adopte un criterio que respete los derechos de todo el personal.


Bikote egonkorrak eta baimen ordainduak:

Administrazio Auzitegiak agerian jarri du Udalaren jarrera bidegabea eta murriztailea.

Nafarroako Administrazio Auzitegiak, oraintsu ateratako ebazpen batean, onartu du  bikote egonkorra dagoela egiaztatu daitekeela  zuzenbidean onartzen den edozein frogabideren bitartez. Orain arte, Udalak, bikote egonkorren erregistroan egotea edo dokumentu publikoa baino ez zituen egoera horren frogatzat jotzen.

Duela hilabete batzuk Udalak ukatu zion langile bati bikotekidea medikuarenera laguntzeko baimena, langileak elkarbizitza-agiria, familia liburua eta errentaren aitorpen bateratua aurkeztuagatik ere. Era berean, langileak lekuko bidezko froga proposatu zuenean ere Udalak berriro ukatu zion aukera hori, lekukoak aurkezteak ezin zezakeela dokumentu publikoa ordezkatu argudiatuta. Hori dela eta, LABeko sail sindikalak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Nafarroako Administrazio Auzitegian.

Udalak ez zuen uste langileak bere egoera nahiko argi egiaztatu zuenik eta ,bere iritziz, baimenak eta lizentziak emate aldera, izatezko bikoteen erregistroan izena emateak baino ez zuen balio bikote egonkorra zegoela ziurtatzeko. Bada, orain Auzitegiak, harreman horiek erregulatzen dituen araudiari erreparatuz, ebatzi du udalak exijitutako frogabideak egokiak direla baina ez bakarrak, beste batzuk egon baitaude. Hau da,  harreman egonkorrak egiazta litezke beste froga legal batzuen bitartez, besteak beste, familia liburua, errentaren aitorpen bateratua eta lekukoak.
LAB-ek defenditu izan du Udalaren irizpidea bidegabea eta murriztailea zela, eta aldatu beharra zegoela. Nafarroako Administrazio Auzitegiak zentzu horretan ebatzi du. Orain Udalak aldatu beharko du kriterio hori langileon eskubideak hobeki bermatzeko.