Share

adi egon

Iruñeko Udala


La importancia de los pequeños detalles (II)

En un INFO que sacamos hace unas semanas hablábamos de lo difícil que resulta en ocasiones hacer determinadas gestiones en Recursos Humanos (incluso querer informarse de por qué son tan complicadas es una cosa de lo más complicada...) y de cómo estos “pequeños detalles” (pequeños quizá en comparación con la gestión global de un ayuntamiento como éste), nos crean pequeños y no tan pequeños problemas en nuestras vidas diarias.

 
La lista de personas que muestran su indignación e incomprensión por cómo se les está tratando no ha cesado de crecer desde aquel INFO. Desde peticiones de reducción de jornada que no encuentran respuesta a solicitudes de información sobre situaciones laborales o sobre gestiones con la Seguridad Social sin contestación, pasando por personas que para lograr determinado papel para una ayuda han tenido que remover Roma con Santiago y que ahora se encuentran con que después de presentarlo nadie les dice qué pasa con su ayuda.
 
No sabemos a ciencia cierta cúal será el motivo de todas estas actuaciones. De lo oido en diversas ocasiones por boca de las personas responsables de Recursos Humanos podríamos pensar que quizá es la sobrecarga de trabajo o quizá que, ya se sabe, estos funcionarios y funcionarias no hacen más que pedir e intentar "escaquearse" del trabajo con las excusas más peregrinas como acompañar a sus parejas o familiares al médico, cuidar sus hijos e hijas o presentarse a exámenes sólo para "trabajar todavía menos de lo que trabajan de normal". Quizá  todo esto tenga alguna explicación, pero lo que no tiene es absolutamente ninguna justificación. No sólo está causando malestar y la gente se está sintiendo ignorada y maltratada, si no que además está siendo motivo de que las  relaciones de nuestro sindicato con este Ayuntamiento se tensionen y se genere desconfianza e incomprensión. ¿Hasta cuando?
 

 


Xehetasun txikien garrantzia (II)
 

Orain dela aste batzuk ateratako INFO batean hauxe aipatzen genuen: Zein zaila den batzuetan Giza Baliabideetan gestio jakin batzuk egitea (gauzak hain korapilatsuak zergatik diren jakiteko informazioa lortzea ere nahiko korapilatsua da). Baita ere adierazten genuen ”xehetasun txiki” horiek (hau bezalako udal baten gestio osoarekin alderatuta dira agian txikiak) gure eguneroko bizitzetan arazo txikiak eta ez hain txikiak sortzen dizkigutela.
 
INFO hartatik euren gaitzidura eta ulertu ezina adierazi dituzten pertsonen zerrendak hazi besterik ez du egin. Erantzunik gabe geratzen diren lanaldien murrizketa eskaerak, lan egoeren gaineko edo Gizarte Segurantzarekiko gestioei buruzko informazio eskaerak... Badira laguntza baterako paper jakin bat lortzeko asmoz bazterrak guztiz nahastu dutenak eta aurkeztu ondoren inork ez die erraten euren laguntzarekin zer gertatu den.
 
Ez dakigu ziurtasun osoz jokaera hauen arrazoia. Giza Baliabideetako arduradunen ahotik batzuetan entzundakoaren arabera, lan gainzama da agian arrazoia. Edo bestela, beste ikuspegi bat dute. Lanetik itzuri egiteko funtzionarioek eskaerak egiten dituztela, "edozein aitzakia xelebrerekin": Sendagilearengana bikotekideak edo senideak laguntzea, seme-alabak zaintzea, "ohi baino are gutxiago lan egiteko" asmoz azterketetara aurkeztea... Beharbada, azalpen bat du honek guztiak, baina inolako zuribiderik ez du. Egonezina sortzen da eta jendea kontuan ez hartuta eta gaizki tratatua sentitzen da. Horrez gain, sindikatu honen eta Udalaren arteko harremanak tenkatzeko arrazoia izaten ari da, mesfidantza eta ulertu ezina sortuz. Noiz arte?