Share

adi egon

Iruñeko Udala


Mucho trabajo y poco tiempo

"¿Qué pasa con los concursos de traslados y las promociones?" . Esto nos preguntamos nosotras y una parte importante de la plantilla municipal, que  observa como este tema parece no avanzar.  No sólo las promociones, también los grupos de trabajo que se acordó crear en el Acuerdo Colectivo están en situación de bloqueo. Como recordaréis, estos grupos van a ser los encargados de trabajar diferentes aspectos como OPE, horas extras, regularización de la plantilla, absentismo, flexibilidad, etc, en los que nos parece imprescindible avanzar y mejorar. La Comisión de Personal, a través de su presidente, interpeló a la dirección de Recursos Humanos para que diera alguna explicación al respecto. La dirección nos trasladó que en el Área de Recursos Humanos son pocas las personas que tienen que responsabilizarse de este y otros muchos trabajos, lo que ha traido como consecuencia la imposibilidad material de realizarlos todos en plazo.
 
LAB no duda de que la situación descrita por RRHH responde a la realidad, pero vemos con preocupación estos aplazamientos, que ya se han dado en otras ocasiones. El atasco afecta a asuntos que acumulan años de dejadez y que no son, en muchos casos, sencillos. Además, hay gente pendiente de ellos porque afecta a su futuro. De todo esto se desprende que, obviamente, se requiere tiempo para desatascar todo lo que está pendiente y aunque lo que queda de aquí a las próximas elecciones pueda parecer que da para mucho, sabemos de sobra que teniendo en cuenta los plazos y ritmos de la administración puede llegar a ser un periodo más bien escaso.
 
Seguiremos solicitando que se cumplan los plazos acordados en el nuevo Acuerdo y haremos todo lo que esté en nuestra mano para agilizar la situación.
 


Lan handia eta denbora murritza

"Zertan dira lekualdatze-lehiaketak eta sustapenak?". Hauxe da guk geuk eta langile askok egiten dugun galdera, gai hauek ez aurrera ez atzera daudela ikusita. Lehiaketa eta promozioez gain, Akordio Kolektiboan adostutako lan taldeak ere blokeo egoeran daude. Dakizuenez, lan talde horietan hobetu beharreko zenbait kontu jorratuko dira, besteak beste, ordu estrak, absentismoa, malgutasuna, lanpostuen erregularizazioa eta Lan Eskaintza Publikoa. Langile Batzordeak, haren presidentearen bidez, azalpena eskatu zion Giza Baliabideetako zuzendaritzari. Zuzendaritzak jakinarazi zigun gai horietaz eta beste batzuez arduratzen den jende gutxi dagoela Arloan eta, ondorioz, ezin izan dira, inondik inora, lan horiek guztiak garaiz burutu.
 
LABen uste dugu Giza Baliabideetako arloak deskribatutako egoera bat datorrela errealitatearekin, ez dugu zalantzarik, baina kezkaz ikusten ditugu atzerapen hauek, lehenago ere bizi izan ditugu eta. Trabatuta dauden kontu hauei dagokienez utzikeria izan da nagusi azken urte luze hauetan eta kasu askotan ez dira konpontzeko errazak. Gainera, jende asko dago noiz konponduko zain, haien etorkizunean eragina baitute. Gauzak horrela, esan gabe doa denbora dexente beharko dela korapilo horiek soltatzeko eta uste izatekoa bada ere hemendik hurrengo hauteskundeetara bitartean gauza asko egin daitezkeela, Administrazioaren epeak eta erritmoak kontuan hartuta urte pasata hori motz geldi dakigukeela sobera ongi dakigu.
 
Jarraituko dugu eskatzen Akordioan adostutako epeak bete ditzaten eta ahal dugun guztia egingo dugu egoera arintzeko.