Share

adi egon

Iruñeko Udala


Negoziazioak aurrera doaz

Iruñeko Udala 2016/06/23 Asteartean, ekainak 21, sindikatuok eta Administrazioa elkartu ginen berriz lan-hitzarmena negoziatzen jarraitzeko.

Gure planteamendua, soldata-maila aldetik kolektibo kaltetuenak, 23000 euro baino gutxiago kobratzen dutenak,  promozionatzean datza. Tarte horretan 503 langile daude.

Kolektibo horietako lagunen artean, beren egitekoengatik maila altuago batean kokatu litezkeenak promozionatzea proposatu du Udalak. Gainerako guztiak, kontratatuak barne, osagarrien bidez eskuratuko lukete hobekuntza.

Sindikatuok beste proposamen bat ere egin genion Udalari. Langile askok, aurten behintzat,  haien soldaten hobekuntzarik lortu ezin izango dutenez, jaiegun gehiago eskuratzeko aukera eman ziezaietela eskatu genuen. Labur esanda, zenbat eta lan-urte gehiago orduan eta librantza-egun gehiago, beste administrazio batzuetan egiten den moduan.

Udalak ekainaren 27rako deitu du hurrengo mahai negoziatzailea eta konpromisoa hartu du zehazteko zein lanpostutan egin litekeen promozioa eta zeinetan osagarriren bat ezarri. Librantza-egunen inguruko proposamena ere aztertuko dutela adierazi du.

LAB sindikatuak ahalik eta lan hitzarmen hoberena lortzeko borrokari eutsiko dio. Informatzen jarraituko dugu


Las negociaciones siguen adelante

Iruñeko Udala 2016/06/23 El martes 21 nos hemos vuelto a reunir los sindicatos con la Administración, para seguir negociando el convenio.

Nuestro planteamiento es el de promocionar principalmente a los colectivos más perjudicados a nivel salarial, la franja económica cuyas retribuciones anuales no llegan a los  23.000 €, en total 503 empleados-as.

El planteamiento del Ayuntamiento es promocionar de nivel, dentro de este colectivo más desfavorecido, al personal que por las funciones que realiza sea posible encuadrarlo en un nivel superior, y al resto, promoción vía complementos, incluyendo al personal contratado.

También desde la parte sindical se le ha hecho una propuesta a la administración. Debido a que hay un porcentaje importante de trabajadores-as

municipales que no van a poder tener una mejora económica  (al menos en este año),  se le ha planteado al Ayuntamiento la posibilidad de que haya un beneficio general  en días de fiesta, aumentando según los años de antigüedad unos días de libranza al año.

El Ayuntamiento nos ha emplazado al lunes 27 para seguir con la negociación y se ha comprometido a concretarnos con  detalle los puestos que  creen que son susceptibles de promoción de nivel y los que creen que se podrían hacer mediante complementos. También se ha comprometido a estudiar la propuesta de días de libranza.
Desde L.A.B. nos reafirmamos en que seguiremos negociando por conseguir un convenio lo mejor posible para el conjunto de los trabajadores-as. Continuaremos informando regularmente a la plantilla.