UDALiruea 1

23. artikulua berriro indarrean. “Egun urdinduak” berreskuratuak

Iruñeko udala 2019/08/13

LABek Iruñeko Udalaren akordio kolektiboan jasotako “egun urdinduak” berreskuratzea lortu du, Giza Baliabideetako zuzendari ohiak baliorik gabe utzi ondoren.

Urte hasieran, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendari ohiak gure Lan Akordioaren 23. artikulua baliorik gabe uztea erabaki zuenean (antzinatasuneko urteengatiko orduak, “urdinduak” edo “canosos” ospetsuak), erabaki horren legezkotasunaz zalantza serioak zituela adierazi zuen LABek. Ondorioz, horri buruzko txosten juridikoa eskatu genuen, eta negoziazio mahai guztietan kontua ateraz gaia ahaztu ez zedin saiatu ginen.

Orain, urte erdi geroago, Giza Baliabideetako Alorrak eta udaleko zerbitzu juridikoek gure hipotesiak baieztatu dituzte eta aipatutako artikulua indarrean jarri dute berriz. Horri esker, aurten berriz gozatu ahal izanen ditugu lan egindako urteengatik dagozkigun orduak.

El artículo 23, de nuevo en vigor. Los “canosos”, recuperados

Ayuntamiento de Pamplona 2019/08/13

LAB ha conseguido recuperar los "canosos" contemplados en el Acuerdo Colectivo del Ayuntamiento de Pamplona que el anterior director de RRHH dejó sin validez.

A principios de este año, cuando el anterior director de RRHH del Ayuntamiento de Pamplona decidió dejar sin validez el artículo 23 de nuestro Acuerdo Colectivo (horas por años de antigüedad, los famosos “canosos”), LAB planteó que tenía serias dudas sobre el fundamento legal de esa decisión, solicitó un informe jurídico al respecto y trató de que este tema no quedara olvidado sacándolo en todas las mesas de negociación.

Ahora, más de medio año después, Recursos Humanos y los servicios jurídicos del ayuntamiento han confirmado nuestras hipótesis y han vuelto a poner en vigor el mencionado artículo. Como consecuencia, este año vamos a poder disfrutar de nuevo de las horas que nos corresponden por los años trabajados.