Share
UDALiruea

Berdintasunaren eta Gazteriaren arloetako LEPak geldiaraztea euskararen, lan egonkortasunaren eta gizarte beharren aurka doa

Iruñeko Udala 2019/06/26

Iruñeko Udalaren gobernu talde berriak ez du denbora alferrik galtzen, eta aurreko taldeak hartutako erabaki batzuk indargabetzeari ekin dio. Hori helburu, bertan behera utzi ditu Berdintasunaren arloko eta Gazteriaren arloko teknikarien deialdiak. Erabaki horrek agerian uzten du, beste behin ere, NA+ koalizioak euskarari eta gizarte neurriei dien gorrotoa, eta ez dutela inolako asmorik Udalean dagoen behin-behinekotasun tasa ikaragarri altua jaisteko.

Navarra Sumak, inorekin adostu gabe, erabaki du enplegu publikoko bi deialdi geldiaraztea: berdintasuneko teknikariena eta gazteriako teknikariena. Negoziazio Mahaian aurkeztu eta hango sindikatu guztiek onartutako deialdi horien bidez ez zen lanpostu berririk sortu behar, izan ere, aurretik zeuden lanpostu batzuk egonkortzera zetozen, eta, hala, Udalean dagoen behin-behinekotasun tasa eskandalugarria gutxitzen lagunduko zuten. Bi arlo horiek, gainera, bereziak dira, gizarte lanari oso lotuak daudelako eta bietan oso lan garrantzitsua egiten delako. Horregatik uste dugu erabakiari kutsu ideologikoa dariola. Kasualitatez, berdintasuneko teknikarien deialdia bertan behera utzi dute La Manadaren behin betiko epaia jakinarazi den egun beretan. Kasu horrek berebiziko erantzun soziala eta instituzionala eragin zuen, eta erantzun hori eragiteko zerikusi handia izan zuen berdintasunaren arloan lan egiten duten langileen lanak (bide batez, esan beharra dago arlo hori egituraturik ere kendu egin dutela).
 
Erabakia justifikatzeko esan dute udal egitura berrantolatu nahi zutela eta euskarak pisu handiegia zeukala deialdian. Ildo horretan, bereziki adierazgarriak dira alkatearen hitz hauek: “teknikari onenak nahi baditugu, onenak hautatu beharko dira, ez euskaraz dakitenak”. Dirudienez, errazagoa da zerbait popatik botatzea euskara tartean baldin badago, horrela ezkutatzen baitute erabaki horrekin bi arlo garrantzitsu horiek egoera prekarioan segitzera kondenatzen dituztela eta, aldi berean, ehunka langileri atea ixten dietela enplegu publiko bat lortzeko. Hori guztia biribiltzeko, berriz ere euskara gaitzesten dute, eta iradokitzen dute bateraezina dela euskalduna izatea eta profesional ona izatea.

Azken horri dagokionez, oroitarazi nahi dugu guk hauxe defendatzen dugula: teknikari hauekin lan egiten duten pertsonek edo teknikari horiek artatzen dituzten pertsonek aukera izan behar dutela norberak hautatzen duen Nafarroako hizkuntza ofiziala erabiltzeko, eta ez Navarra Sumak erabakitzen duen hizkuntza, beren eskubideak errespetatuak izan daitezen. Gure iritziz, norberak nahi duen edo erosoen gertatzen zaion hizkuntzan atenditua izateak zerbitzu publikoaren kalitatea hobetzen du. Gainera, euskarazko arreta bermatu ezean, Euskararen Ordenantza urratuko litzateke, bai duela hilabete eskas onetsi berri dena, bai UPNrena ere.

Beste alde batetik, euskarak gehiegizko pisua duela esateak garbi erakusten du nolako asmoak dituzten. Iruñeko Udalean, lanpostuen %3k besterik ez dute euskarazko profila (%3, bai, eta hori guztia lau urtez euskara “inposatzen” ibili eta gero). Zeinahi delarik ere ehuneko hori beti gehiegizkoa izanen da NA+ koalizioarentzat. Argi dago, gaur den egunean, udalean ez dagoela behar beste baliabiderik herritarren zati handi baten (batzuek nahi luketen baino gehiago gara) hizkuntza-eskubideak errespetatuak izan daitezen, eta egoera hori konpondu beharra dago.

Ez dakigu deialdiak geldiarazteko erabakia behin betikoa den, baina, horren aurrean, LABek deialdi horiek lehenbailehen aktibatzea eskatzen du. Eta horien atzetik, Negoziazio Mahaian aurkeztutako LEParen gainerako deialdiak ere etorri beharko lirateke. Hori guztia ahaztu gabe, Euskararen Ordenantzak agindu bezala, euskarazko arreta bermatu beharra dagoela.

Paralizar las OPEs de Igualdad y Juventud atenta contra el euskera, la estabilidad laboral y las necesidades sociales

Ayuntamiento de Pamplona 2019/06/26

El recien estrenado equipo de gobierno del Ayuntamiento de Iruñea no pierde el tiempo y está adoptando algunas decisiones a la vez que desmantela otras del anterior equipo. Entre éstas últimas se encuentra la paralización de las convocatorias de técnicas de Igualdad y de Juventud. Esta decisión deja a la vista, una vez más, la obstinación de NA+ contra el euskera y contra las medidas sociales, al tiempo que favorece la perpetuación de la altísima tasa de temporalidad que existe en el Ayuntamiento.

Navarra Suma ha decidido de manera unilateral paralizar dos convocatorias de empleo público: la de técnicas de Igualdad y la de técnicas de Juventud. Las convocatorias, presentadas en Mesa de Negociación y aceptadas por todos los sindicatos con representación en la misma, no iban a generar nuevos puestos, sino que venían a estabilizar los existentes, los cuales dejarían así de engrosar el escandaloso porcentaje de eventualidad que se da en el Ayuntamiento. Se trata, además, de dos áreas especialmente sensibles, con un alto contenido social y que desarrollan una importante labor, por lo que es inevitable intuir cierto sesgo ideológico en la decisión impuesta. Precisamente, la suspensión de la convocatoria de técnicos de Igualdad ha coincidido estos días con la sentencia definitiva por parte del Tribunal Supremo sobre la Manada; caso que desató una respuesta social e institucional sin precedentes y en la que tuvieron mucho que ver las personas que desarrollan su labor en dicha área (área ya suprimida como tal, por cierto).

Las razones que se han esgrimido para justificar esta decisión han variado desde achacarlo a la reorganización que el nuevo gobierno está llevando a cabo, hasta el recurrente “excesivo peso” del euskera. Especial mención merecen las declaraciones del alcalde, que habló de que “si queremos buscar los mejores técnicos habrá que hacer a los mejores, no a los que sepan euskera”. Parece que es más vendible cargarse algo cuando está el euskera de por medio, para ocultar así que se trata de una decisión que mantiene en precario dos áreas fundamentales y que cierra la oportunidad de optar a un empleo público a cientos de personas. Como guinda, una vez más, palabras de menosprecio y declaraciones que buscan mostrar como incompatible el hecho de ser euskaldun con el de ser buen profesional.

En relación con esto último, queremos recordar que lo que defendemos es que las personas que trabajen con estas técnicas o sean atendidas por ellas puedan relacionarse en la lengua oficial de Navarra que elijan -no en la que decida Navarra Suma-, de manera que sus derechos sean respetados. Entendemos que el hecho de que cada cual pueda ser atendido en el idioma que desee o le sea más cómodo aumenta la calidad del servicio público y, además, no garantizar la atención en euskera supondría incumplir la Ordenanza del Euskera, la aprobada hace poco más de un mes… y la anterior de UPN.

Por otra parte, hablar de “excesivo peso del euskera” en un Ayuntamiento donde solo el 3% de los puestos tiene perfil de euskera es toda una declaración de intenciones (sí, un 3% después de cuatro años de “imposición” del euskera…). Por mínimo que sea ese porcentaje, siempre va a ser excesivo para NA+. Es evidente que, ahora mismo, el Ayuntamiento no cuenta con medios suficientes para que los derechos de una parte de la ciudadanía (más numerosa de lo que algunos desean) sean respetados, y esta situación tiene que ser subsanada.

No sabemos si la paralización será definitiva, pero creemos que estas convocatorias deben ser nuevamente activadas. Y a éstas les deben seguir el resto de convocatorias propuestas en la OPE y que se presentaron en Mesa de Negociación. Todo ello sin olvidar que además, tal y como marca la Ordenanza del euskera, se debe garantizar la atención en esta lengua.