Share
ADMcomarcas

LABek baiezkoa emanen dio Nafarroako Toki Administrazioa Berrantolatzeko Foru Legearen proiektuari, baina arlo honetako beharginen lan-eskubideak hobetzeko gehiago egin zitekeela azpimarratu du

tokiantoki 2019/01/25

descargas de archivos.orig PDF INFOadm Datorren ostegunean, hilak 31, Nafarroako Legebiltzarrean Toki Administrazioa Berrantolatzeko Foru Legearen proiektua bozkatuko da, Tokiko Mapa berria eratuko duena eta, egungo Mankomunitateak eta Zerbitzu Administratiboen Elkarteak desagertuz, Eskualde berriak sorraraziko dituena.

LABek legea berritzeko prozesu luze honetan hasieratik hartu du parte, proposamenak eginez legeak bere baitan har ditzan, besteak beste: zerbitzu publikoen zuzeneko kudeaketa, lanpostuak mantentzea eta enplegua egonkortzea, eta toki administrazio guztietako langile guztien lan baldintzak negoziatzeko marko bat sortzea.
Prozesuan zehar, maiz, gure proposamenak aintzat hartu ez baziren ere, azkenean (LABen kudeaketari eta mobilizazioei esker, eta baita gehiengo sindikalak horiek bere egiteari esker ere) lortu dugu proposamen haietako asko, emendakinen bidez, testuan barneratuak izatea.

LAB apoya el proyecto de Ley Foral de Reforma del mapa local, pero se lamenta de no haber avanzado más en cuanto a las condiciones laborales en este ámbito

tokiantoki 2019/01/25

descargas de archivos.orig PDF INFOadm El próximo jueves, 31 de enero, se vota en pleno del Parlamento de Navarra la Ley Foral de Reforma de la Administración Local de Navarra, la cual configura el nuevo Mapa Local y creará la Comarcas, haciendo desaparecer las actuales mancomunidades y agrupaciones de servicios administrativos.

LAB ha participado desde el inicio en el largo proceso de reforma de esta ley, haciendo propuestas para que en el articulado se garantizara, entre otras, la gestión pública directa de los servicios, el mantenimiento de los puestos de trabajo, la estabilización del empleo y la creación de un marco propio de negociación de condiciones laborales para todo el personal de las administraciones locales.

Si bien durante la mayor parte del proceso nuestras aportaciones no fueron tenidas en cuenta, finalmente, y fruto de las movilizaciones y gestiones realizadas por LAB y asumidas por la mayoría sindical, hemos conseguido que, a través de distintas enmiendas, se hayan integrado en el texto gran parte de ellas.

Detallamos en el cuadro inferior las propuestas iniciales, relacionadas cada una con el modo en que han sido integradas finalmente en el texto a debatir el día 31.

LABen proposamenak

Hauek lege proiektuan nola barneratu diren

Eskualdeetan Lan Arriskuen Prebentzio Zerbitzuak. Eskualdeek dituzten eskuduntzetan barneratzen da.
Zerbitzu publikoen zuzeneko kudeaketa sustatu, eskualde guztietarako irizpide berdinekin, eta kudeaketa pribatua murriztu. Enpresa pribatuekiko kontratazioa mugatzea barneratzen da, baina ez du biderik ematen kanporatuta dauden jarduerak lehengoratzeko eta dauden eta sortu daitezkeen enpresa eta elkarte publikoen bidezko kudeaketa mantentzen du.
Eskualdeak sortu baino lehenago langileen lan baldintzen negoziazioa. Eskualde bakoitza sortzeko Batzorde Teknikoan ordezkaritza sindikala barneratzen da.
Administrazioen arteko borondatezko mugikortasuna. Ez da onartu.
Eskualdeak sortu eta lehenengo urtean Lan Eskaintza Publikoa. Onartu da.
Oposaketa-lehiaketa lehenengo bi deialdietan, bi urteko epean gauzatuko direnak, eta lehiaketa fasearen gehienezko puntuazioa 20 urteko zerbitzuekin lortuko da. Lehenengo bi deialdietan oposaketa-lehiaketa onartzen da (20 urteko antzinatasunaren = oposaketa-lehiaketaren %30), baina bakarrik sortuko diren Eskualdeetako lanpostu hutsetarako.

Propuestas de LAB

Integración de las mismas en el proyecto de ley

Servicios Propios de Prevención de Riesgos Laborales en las Comarcas. Se incluye en la cartera de competencias posibles de las Comarcas.
Fomentar la gestión pública de los servicios con iguales criterios para todas las comarcas y reducir la gestión privada de los servicios. Se contempla limitar la contratación de empresas privadas, pero no pone vías a la reversión de las actividades que ya están externalizadas. Asimismo, mantiene la gestión a través de las empresas y sociedades públicas existentes y las que se puedan crear.
Negociación previa a la creación de las comarcas, y de las condiciones laborales del personal afectado. Se incluye en la Comisión Técnica para la creación de cada comarca a la representación sindical.
Movilidad voluntaria interadministrativa. No se acepta.
Oferta pública de empleo en el primer año de creación de las comarcas. Se acepta.
Concurso-oposición en las dos primeras convocatorias, a realizar en el plazo de dos años. En éstos, se habrá de poder alcanzar la puntuación total máxima de la fase de concurso con 20 años de servicios prestados. Se contempla en las dos primeras convocatorias el concurso-oposición, (20 años de antigüedad = 30% del concurso-oposición), pero solamente para los puestos vacantes de las nuevas comarcas.
Bereziki kezkagarria iruditzen zaigu pribatizaturiko zerbitzuak kudeaketa publikora lehengoratzeko apustu sendorik ez jasotzea testuan, baita eskualde guztietako kudeaketa homogeneizatzearen aldeko apusturik ez egitea ere; egungo behin-behinekotasun ikaragarriarekin amaitzeko gehiago egin zitekeen eta sortuko diren eskualdeetan ez ezik, udaletan ere eragin zitekeen. Hala eta guztiz ere, Gobernuko lau taldeei egin genizkien proposamenetako batzuk, zuzenean langileei eragiten dietenak, aintzat hartu direla uste dugu.

Horregatik, LABek baiezko kritiko bat emanen dio Berrantolaketa honi. Lurraldearen, zerbitzuen eta eskuduntzen homogeneizazioan aurrera egiteko beharrezko aldaketatzat jotzen dugulako, eta toki administrazioetarako finantzaketa eredu berria eta egonkorragoa finkatzen duelako. Baina kritikoak gara, langileen lan baldintzei dagokienez, urrunago joan zitekeelako.

Oraindik ere emendakinen bat berraztertu daiteke; espero dezagun, ilbeltzaren 31n, legea bozkatzen denean, jasoa izanen duela negoziazio eskubidea edo negoziazio markoaren aukera bultzatuko duen ekarpenen bat.

Nolanahi ere, LABek segitu egingo du langile guztientzako, funtzionario zein lan kontratupekoentzat, foro guztietan lan baldintza duin eta berdintzaileak aldarrikatzen eta borrokatzen.

Nos preocupa que el texto no recoja una apuesta firme por la reversión a la gestión pública de los servicios privatizados, así como que no se apueste por homogeneizar la forma de gestionarlos para todas las comarcas; se podía haber hecho más, también, para acabar con la alta tasa de temporalidad existente, y haber incidido en los ayuntamientos, no sólo en las comarcas de nueva creación. Aún así, consideramos que se han recogido parte de las propuestas que hemos planteado a los diferentes grupos del Cuatripartito y que afectan directamente al personal.

Por eso, desde LAB damos un sí crítico a esta reforma. Porque la consideramos una reforma necesaria para avanzar en la homogeneización territorial, de servicios y competencias, y que ofrece un nuevo modelo de financiación a las administraciones locales más estable. Pero somos críticas, porque podía haber llegado más lejos en lo que a las condiciones laborales atañe.

Todavía es posible la revisión de alguna de las enmiendas, y esperamos que el próximo día 31 se vote la ley con alguna aportación que recoja el derecho a la negociación o que impulse la posibilidad de crear un marco de negociación.

En todo caso, LAB seguirá luchando por unas condiciones dignas e igualitarias para todo el personal, sea funcionario o laboral, en todos los foros posibles.