Share
mapa local

Nafarroako Tokiko Mapa:
Langileen itxaropenak ez dira betetzen

tokiantoki 2018/06/28

“Nafarroako Tokiko Mapa” izendatu duten Foru Legearen lantze prozesua LABen beharrezkotzat eta marko berri bat eratzeko aukera handitzat jotzen genuen. Zerbitzu Publikoak defendatzea eta kalitatzeko enplegua egonkortzea lehenbiziko mailako helburuak bilakatzeko aukera bezala ikusten genuen. Tamalez, berau egikaritzeko aukera historikoa xahutzen ari da.

Prozesu parte hartzailea izan dela esaten denean ez dugu eztabaidatzen, baina langileei eta sindikatuei dagokienean, sindikatuei entzun zaigu horretan tematu garelako, ez zaie berdin gertatu langileei, salbu eta kolektibo zehatzen bati. Informazioa ere ez zaie langileei eman prozesuan zehar.

Hasiera batean gure ekarpenak aintzat hartu ziren eta teknikariek horiek aztertzeko konpromezua hartzen zuten, baina azkenean jaso dena asmo adierazpen hutsetan gelditu da. Gainerakoa hori ere ez.

Egin genuen lehendabiziko ekarpena testuan erantsi zen hasieratik. Erakunde ezberdinetan enplegaturik zeuden pertsona guztiak, aurkitzen ziren baldintza berberetan, eskualde berrietako plantilletako parte izatera pasatzea exijitu egin genuen. Bestalde, egia da ezin zela beste modu batez izan.

Egin genuen beste proposamen garrantzitsu batzuk ez dira artikuluetan zehaztu eta bakarrik asmo adierazpenean aipatzen dira, asmo aitorpen huts bezala. Honako hauek ziren:

1- Enpresa pribatu eta publikoekin azpikontrataturiko zerbitzuen azterketa bat egitea sortuko diren eskualdeen eskuduntzen markoaren baitan eta berauek publifikatzeko plangintza bat egitea. Eskualdeen sorrera probestu udal txikiek zuzenki ematea zailago zaien zerbitzuak eskualdeek emateko. Zerbitzu gehiago ez pribatizatzeko konpromezua.

2- Toki Administrazioetako negoziazio mahai bat sortzea, toki erakundeen eta sindikatuen ordezkaritzekin, non hitzarmen sektorial bat negoziatu toki administrazioetako langile guztientzako lan baldintza berdinak bermatuko diren eta konparaziozko bidegabekeriekin   bukatuko den. Eta betegarri izateko bermeak emanen ziren.


3- Eskualde berrietan kalitatezko zerbitzu publikoak emateko eta langileen lan baldintza egokiak eta langile askirekin bermatzeko behar diren lanpostu guztiak jasoko dituzten Plantilla Organiko berriak sortzea. Eskualdeak sortuko diren unetik urte betera, oposaketaz edo oposaketa-lehiaketaz, lanpostu huts guztiak betetzeko deialdia egitea.

Azken puntu honi dagokionez, idazkari postuetako batzuk egonkortzea bakarrik bermatzen da, bazterrean utziz langileen gehiengo zabala (%40ko behin-behinekotasuna), zerbitzu publikoak ongi funtzionatzeko besteak bezain beharrezkoak direnean.

Oraindik bukatu ez den prozesu honen lehenengo urratsak huts egin die sindikatu eta langile guztiei. Orain lege proiektuak egin behar du bere ibilbidea Lege Biltzarrean eta LABek segituko du lanean langileak asetuko dituen lege bat lortzeko, herritarrek jasotzen ditugun zerbitzu publikoak indartuko dituen legea lortzeko. Horretarako Legebiltzarreko prozesuan zehar emendakinak proposatuko ditugu.

Mapa Local de Navarra:
No cumple las expectativas de las trabajadoras y trabajadores

tokiantoki 2018/06/28

La elaboración de la Ley Foral que han denominado “Mapa Local de Navarra” era un proceso que desde LAB veíamos necesario y una gran oportunidad para acordar un nuevo marco. Veíamos una oportunidad para que la defensa de los servicios públicos y la estabilización del empleo de calidad fuese uno de los objetivos prioritarios. Lamentablemente se está desaprovechando una ocasión histórica para hacerlo.

No ponemos en duda la afirmación que se hace de que ha sido un proceso participativo, pero, en lo que se refiere al ámbito sindical y laboral, se ha escuchado a los sindicatos gracias a la insistencia de los mismos, pero no tanto a las trabajadoras y trabajadores, exceptuando ciertos colectivos. Tampoco se ha mantenido informadas a las plantillas durante el proceso.

En una primera fase nuestras aportaciones se tenían en cuenta y por parte de los técnicos se recogía el compromiso de estudiarlas, pero al final lo que se ha recogido se va a quedar en meras declaraciones de intenciones. El resto ni eso.

La primera aportación que hicimos se incorporó al texto desde el primer momento. Exigíamos que todas las personas empleadas en las diferentes entidades pasaran a formar parte de las nuevas plantillas de las comarcas en las mismas condiciones en las que se encontraban. También es cierto que esto no podía ser de otra manera.

Otras propuestas importantes que hacíamos no se han concretado en el articulado y solamente se nombran en la exposición de motivos como meras declaraciones de intenciones. Eran las siguientes:

1- Realización de un estudio de los servicios subcontratados actualmente con empresas privadas y públicas en el marco de las competencias de las futuras comarcas y elaboración de un plan de publificación de las mismas. Aprovechar la creación de las comarcas para la asunción de servicios que es más difícil ofertar directamente para los ayuntamientos pequeños. Compromiso de no privatización de nuevos servicios.

2- Creación de una mesa de negociación de administraciones locales, con representación de  las entidades locales y sindicatos, donde negociar un convenio colectivo que garantice unas condiciones iguales para todo el colectivo de administraciones locales y acabe con los agravios comparativos, y que ofrezca garantías de aplicación.

3- Elaboración en las comarcas de nuevas Plantillas Orgánicas que recojan todos los puestos necesarios para ofrecer unos servicios públicos de calidad, garantizando las buenas condiciones laborales de la plantilla y con personal suficiente. Convocatoria en el plazo de un año desde la creación de las comarcas, por el sistema de oposición o concurso oposición, de todas las plazas vacantes existentes en las mismas.

En relación a este último punto, solamente se garantiza la estabilización de una parte de las plazas de secretarios/as, dejando al margen a la mayoría de trabajadoras (40% interinidad) que son indispensables igualmente para el buen funcionamiento de los servicios públicos.

La primera parte de este proceso, que todavía no ha terminado, ha decepcionado a todos los sindicatos y trabajadoras. Ahora el proyecto de ley seguirá su recorrido en el Parlamento y LAB continuará trabajando para garantizar una ley que responda a las expectativas de trabajadoras y trabajadores y fortalezca los servicios públicos que recibe la ciudadanía. Para ello propondremos enmiendas dentro del futuro trámite parlamentario.