Hay 1269 invitados y ningún miembro en línea

Beste bereizkeria bidegabe bat funtzionarioen eta kontratatuen artean

Iruñeko Udala 2017/04/05

Nafarroako administrazio publikoetan lana banatzeko neurriak arautzen dituen Maiatzaren 14ko 39/2014 Dekretu Forala oinarritzat hartuz, langile batzuek, funtzionarioek nahiz kontratatuek, hiru eta sei hileko baimenak eskatu dituzte.

Iruñeko udalak dekretua aplikatzea onartu zuen 2014ko azaroaren 16ko Gobernu Batzordean.

Sorpresa ederra hartu genuen konturatu ginenean kontratatuen eta funtzionarioen artean desberdintasunak zeudela Gizarte Segurantzako kotizazioei dagokienez. Baimena funtzionario batek hartzen duenean Udalak %100 kotizatzen du, eta kontratatu batek hartzen duenean, aldiz, gutxieneko oinarri batengatik baino ez du kotizatzen.

Dekretu Foralaren 2. artikuluak, aitzitik, argi dio: “gizarte kotizazioei eutsiko zaie”.

2015eko ekainaren 30ean langile kontratatu batek Nafarroako Epaitegi Administratiboan helegite bat aurkeztu zuen udalak kotizatzean sortzen zuen diskriminazio horren kontra. Epaitegiak arrazoia eman zion eta honako hau adierazi zuen:“ lana banatzeko neurriak direla-eta langileak hartutako soldatarik gabeko baimenari dagozkion kotizazioak zuzendu beharra dauka Iruñeko Udalak”. Udalak, epaia onartu beharrean, Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian errekurtsoa aurkeztea erabaki du.

Nafarroako Gobernuak, Dekretu Forala oinarritzat hartuta, ez du bereizten kontratatu eta funtzionarioen artean, eta batzuei zein besteei Gizarte Segurantzako kotizazioak ordaintzen dizkie.

Europako epaitegiak kontratatu eta funtzionarioen baldintzak parekatze bidean epaitza ematen ari diren garai honetan, salagarria iruditzen zaigu Udalaren jarrera. Nafarroako Gobernuak onartu zuen dekretu hori eta bereizketarik egin gabe ezartzen du. Udalari eskatzen diogu gauza bera egiteko.

Otra discriminación injustificada entre personas funcionarias y contratadas

Iruñeko Udala 2017/04/05

En base al D.F. 39/2014 de 14 de mayo, sobre medidas de reparto del empleo en las Administraciones Públicas de Navarra, hubo personas tanto funcionarias como contratadas que solicitaron permiso sin sueldo en sus diferentes modalidades (3, 6 meses).

El Ayuntamiento se vinculó a dicho D.F. mediante acuerdo de la Junta de Gobierno Local de fecha 16 de diciembre de 2014.

La sorpresa vino cuando al personal contratado solamente se le cotizaba por una base mínima, a diferencia del personal funcionario al que el Ayuntamiento sí le mantenía el 100% de las cotizaciones a la Seguridad Social.

El D.F. en su artículo 2º dice: “Se mantendrán las cotizaciones sociales”.

Una trabajadora, con fecha 30 de junio de 2015, recurrió al T.A.N. las cotizaciones que el Ayuntamiento le hizo a la Seguridad Social (base mínima de cotización). El T.A.N. con fecha 22 de agosto de 2016 dicta sentencia, dándole la razón a la trabajadora y declara “la obligación del Ayuntamiento de corregir las cotizaciones a la Seguridad Social durante el período en que disfrutó el permiso sin sueldo por reparto de empleo”. El Ayuntamiento, en lugar de acatar la sentencia, decide recurrir al Juzgado de lo Contencioso Administrativo.

El Gobierno de Navarra, en base a dicho D.F., no hace distinciones entre el personal funcionario y contratado, manteniendo las cotizaciones a la Seguridad Social en las mismas condiciones.

Por todo esto, desde LAB queremos denunciar que mientras desde los tribunales europeos están llegando sentencias tendentes a equiparar los derechos del personal contratado con el fijo, este Ayuntamiento recurre las sentencias que reconocen esta equiparación, en lugar de acatarlas. Y pedimos a Recursos Humanos que trate del mismo modo a todos y todas las trabajadoras que quieran disfrutar de estos permisos, como así lo hace el Gobierno de Navarra, que precisamente fue quien lo aprobó y desarrolló.

 

   

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB