Share

20. Korrika 1

Korrikaren 20. edizioa hemen dago!

Iruñeko Udala 2017/03/27

Korrikaren 20. edizioa martxoaren 30ean hasiko da. Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan, euskaldun ezagun batek Korrika helmugara iristean idatzi eta irakurriko duen mezua gordetzen da, ordura arte sekretupean gordetzen dena. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun gelditu gabe. Ehunka mila lagun izan dira parte-hartzaileak aurreko Korrika edizioetan. Korrikaren inguruan sortzen den mugimenduak Euskal Herriko jendarteak bere hizkuntza berreskuratzearen alde egindako hautua erakusten du. Korrika bi urterik behin Euskal Herriko jendartea astintzen duen gertakari bilakatu da.

 Ekimenean parte hartzen duen jende-kopuruak gora egiten du etengabe. Iruñeko Udaleko langileok ere parte hartu nahi dugu, eta horretarako aukera zenbait izango dugu:

- Martxoaren 31n, 13:15ean, kalejira egingo dugu Iruñeko Udaletxetik (Kalejirara joateko asanblada orduak izanen dira,13:00-15:00)

- Martxoaren 31n, ostiralarekin, 18:02an: 270. kilometroa, Lodosara heldu aurretik (Carcar eta Lodosaren artean). Autoz joango gara. Etorri nahi izanez gero, jarri harremanetan LABeko delegatuekin.

- Apirilaren 9an, igandearekin, 10:23an: 2.525. kilometroa San Martin Osasun Etxean (San Fermin kalea, 29). Kilometro hau Nafarroako Administrazio Publiko guztietako langileena da.

¡Ya está aquí la 20ª edición de Korrika!

Ayuntamiento de Pamplona 2017/03/27

El 30 de marzo del 2017 comenzará una nueva edición de Korrika. Korrika es una carrera a favor del euskera que recorre toda Euskal Herria, organizada por AEK. El objetivo de dicha carrera es doble: por una parte, impulsar la concienciación a favor del euskera, y por otra, recabar fondos para llevar a cabo dicho trabajo día a día en los centros de aprendizaje de euskera de AEK.

Durante la carrera los corredores portan un testigo que va pasando de mano en mano, kilómetro a kilómetro. Dicho testigo lleva en su interior un mensaje que no se hace público hasta el último momento, cuando es leído al concluir la carrera. 11días en los que se recorre más de 2.000 kilómetros a favor del euskera, sin detenerse en ningún momento y con la participación de cientos de miles de personas de toda edad y condición. Se estima que han sido varios cientos de miles los participantes de Korrika en anteriores ediciones. Este dato y el movimiento que se organiza alrededor de Korrika reflejan en toda su magnitud la decidida apuesta a favor del euskera. Korrika se ha convertido en un acontecimiento que cada dos años moviliza a toda la sociedad de Euskal Herria.

La participación aumenta en cada edición y los y las trabajadoras del Ayuntamiento de Pamplona/Iruñea vamos a tener también varias oportunidades de tomar parte en esta gran fiesta:

-El viernes 31 de marzo habrá una kalejira desde el Ayuntamiento de Pamplona/Iruñea a las 13:15 (habrá horas de asamblea para acudir,13:00-15:00)

-El mismo viernes 31 de marzo, a las 18:02, correremos el kilómetro de la plantilla del Ayuntamiento (km 270, entre Cárcar y Lodosa, antes de llegar a Lodosa)

-El 9 de abril también iremos a correr el kilómetro 2.525, a las 10:23. Este es el kilómetro de todo el personal de las administraciones públicas de Navarra.