Share

udala

Administrazioari LABen errieta

Iruñeko Udala 2017/01/27

Segurtasun eta Osasun Batzordean erakutsitako seriotasun falta eta Negoziazio Mahaian lan hitzarmenaren negoziazioak daraman atzerapena ikusita, LAB sindikatuak bi foroetan bere haserrea erakutsi du eta bi egoerak berbideratzeko exijitu du.

Lan hitzarmen berria negoziatzeko bilerak uztailetik geldirik daude, praktikan. Aurrekontua eta plantilla organikoa taxutzeagatik edo behin eta berriz udaltzainen gaiek denbora osoa eraman dutelako, ordutik lan hitzarmena garatzeko lan saio bat bera ere ez dugu eduki. Azkeneko bileran, berriz, udaltzainei soilik zegokien gaiak (arautegiak) denboraren % 100a eraman zuen. Horregatik, LABek bere ezinegona eta haserrea adierazi zituen, akordioaren negoziazioa behin eta berriro luzatu izanaren aurrean. Administrazioari eskatu genion lan hitzarmenaz hizketari berrekiteko, udal plantillako 1.400 lagun zain daude eta. Udalzainen Arautegiaz solasa behin amaituta (ostiral honetarako aurreikusten da), Administrazioak lan hitzarmenaren eztabaida azkartuko dela iragarri zuen, honek barneratzen duenarekin (sustapenak, baimenak, lanaldiaren murrizketak…). Ikusiko dugu.

Segurtasun eta Osasun Batzordean, Administrazioko ordezkarien jarreraren aurrean behin baino gehiagotan gure kezka adierazi dugu. Hiru hilabetean behin biltzen da eta Giza Baliabideetako zuzendariak, Herritar Segurtasunekoak eta Hiri Bizigarrikoak bederen agertu behar zuten. Hala ere, askotan ez dira agertzen (batzutan ulertzeko moduko arrazoiekin eta beste batzutan arrazoirik gabe), edo agertzen dira baina bileraren erdian joaten dira, beste hitzorduak dituztelako, edo Giza Baliabideetako zuzendaria da Administrazioa ordezkatzen duen bakarra. Batzordearen eraginkortasuna galgatzen du honek. Guk erakunde garrantzitsua dela pentsatzen dugu eta borondatea izanez gero, bertan lan interesgarria egin daitekeela. Horrexegatik, LABek Aktan kexa berria agertzea nahi izan zuen, “Administrazioaren aldetik pertsona gehiago izendatzea beharrezkoa jotzen duelako, bilera jende gehiagorekin egitea ziurtatzeko”. Halaber, “Segurtasun eta Osasun Batzordeak proposatutako jardunbideetarako eraikinetako arduraduna bezalako pertsonak oso baliagarriak izan daitezkeela” uste dugu eta deialdiak Administrazioko ordezkariak etortzea ziurtatuta dagoenean egin behar direla. Udal honetan garrantzi nahikorik ez zaie ematen plantillaren osasunaren prebentzioari eta babesari. Momentuz, gure ustez, nabarmen geratzen ari da hori.

Toque de atención de LAB a la Administración

Iruñeko Udala 2017/01/27

El sindicato LAB, vista la falta de seriedad mostrada en el Comité de Seguridad y Salud y el retraso que arrastra la negociación del convenio en la Mesa de Negociación ha expresado en los dos foros su indignación y ha exigido que se reconduzcan ambas situaciones.

Las reuniones para negociar el nuevo convenio llevan paralizadas prácticamente desde julio. Desde entonces, bien por la elaboración del presupuesto y plantilla orgánica, bien por las reiteradas ocasiones en que las reuniones se han dedicado íntegramente a cuestiones  relacionadas sólo con policía municipal, no hemos tenido ni una sesión de trabajo para seguir desarrollando el convenio. En la última reunión, donde de nuevo un tema exclusivo de policía municipal (el reglamento) copó el 100% del tiempo, el sindicato LAB expresó su malestar y enfado ante el constante aplazamiento de la negociación de un acuerdo e instó a la Administración a reanudar el diálogo sobre el convenio que esperan las más de 1400 personas que forman la plantilla municipal. La Administración anunció que una vez concluido el diálogo sobre reglamento de PM, lo cual se prevé que suceda este mismo viernes, se agilizarán las conversaciones sobre convenio y todo lo que este incluye (promociones, permisos, reducciones de jornada…). Veremos qué sucede.

En el Comité de Seguridad y Salud son ya varias las ocasiones en las que hemos expresado nuestra preocupación ante la actitud de los y las representantes de la Administración. El Comité se celebra cada tres meses y al mismo deberían acudir, como mínimo, el director de Recursos Humanos, el de Seguridad Ciudadana y la de Ciudad Habitable. Sin embargo, en repetidas ocasiones se ausentan (unas veces por motivos justificados y otras sin ningún motivo),  acuden pero en medio de la reunión se van porque tiene otras citas o nos encontramos con que la Administración está representada sólo por el director de RRHH. Esto está lastrando la eficacia y la operatividad de un organismo que para nosotras es importante y en el que, si hubiera voluntad, se podría hacer un trabajo interesante. Es por esto que LAB quiso que constara en acta una nueva queja y  que “considera necesario que se nombren más personas por parte de la Administración para poder asegurar una asistencia más numerosa”. Asimismo consideramos que “figuras como la de responsable de edificios puede ser muy válida para actuaciones propuestas por el CSS” y que la convocatoria se debe realizar cuando esté asegurada la presencia de los representantes de la Administración. Queda en evidencia, a nuestro juicio, que la prevención y la protección de la salud de la plantilla siguen siendo de momento un tema al que no se le da la suficiente importancia en este Ayuntamiento.