Share
mendialdeaSalatu nahi dugu Mankomunitateak ez duela hitzetatik ekintzetarako urratsa eman eta azken momentuan gotortu dela hasierako posizioetan.

Queremos denunciar que la Mancomunidad de Mendialdea no ha dado el paso de las palabras a los hechos y que en el último momento se ha atrincherado en su posición inicial.

Mendialdeko mankomunitatean negoziazioak huts

Udalak 2016/09/27

Urte honetan zehar Mendialdeko Mankomunitatea (Larraundik Goizuetaraino eremua hartzen duena) eta langileak hitzarmen berri bat negoziatzen aritu gara, baina hauek ez dute langileentzako aski fruiturik eman oraindik.

Langileen proposamena hiru zutabetan oinarritu da:

Enplegu Publikoaren sustapena lanpostu berri bat sortzen. Izan ere, zabor bilketan aritzen garen langileek lan karga handiak ditugu eta horren justua da plantilla non zailtasunak ditugu ordu sindikalak, egun propioak edota oporrak hartzeko.

Lan Osasunaren garapena. Arlo honetan bilatzen da arriskuen identifikazio zehatza eta horiek arintzeko edota ezabatzeko lan bat, langileek epe ertainean jasan ditzakegun kalteak ekiditeko.

Eta baldintza ekonomikoen hobekuntza. Mankomunitate honetan ditugun ordainsariak sektore honetan langile gehienek dituztenetik urrun baitaude. Ordainsarien atalean, lan beraren truke soldata bera irabaztea da gure aldarrikapena, parekatzea alegia.

Bilera asko egin eta gero negoziazioak ez du aski fruiturik eman langileentzat. Negoziazio prozesuan elkarrizketa sakona egon da eta elkar ulertze nabarmena ikusi dugu langileok, Mankomunitateak onartzen baitu langileek egiten dugun lan handia eta ona eta zerbitzu honen kalitatea. Baina elkar ulertze hau ez da gauzatu akordio batean: Mankomunitateak ez du onartzen lanpostu publikoa sortzea, nahiz eta etorkizun batean sortzeko asmoa agertu; adostasuna agertzen du Lan Osasunaren inguruan, hau izanik onartzen duen proposamen bakarra; eta ordainsarien atalean azkenik, soldata igoera bat proposatu arren ez du onartzen langileoi parekatzea dagokigunik, beraz, ez du onartzen beste mankomunitateetan dauden ordainsariekin parekatzea.

Langileon ustez, Mankomunitatea ez da apenas mugitu beren hasierako planteamenduetatik, mantentzen dute ia-ia hasierako jarrera, nahiz eta langileok ahalegin bat egin dugun tarteko proposamenak luzatuz eta enplegu berriaren justifikazioa arrazoiaz eta funtzioaz betetzen akordio batera ailegatu ahal izateko.

Salatu nahi dugu Mankomunitateak ez duela hitzetatik ekintzetarako urratsa eman eta azken momentuan gotortu dela hasierako posizioetan.

Mendialdeko Mankomunitateko LABek segituko du zilegiak diren aldarrikapenak defendatzen.

Sin frutos las negociaciones en la mancomunidad de Mendialdea

Udalak 2016/09/27

Durante este año la Mancomunidad de Mendialdea (que abarca desde Larraun hasta Goizueta) y los trabajadores hemos estado negociando un nuevo convenio, pero las negociaciones no han dado suficientes frutos para la plantilla todavía.

La propuesta de la plantilla se ha sustentado en tres puntos:

Impulso del Empleo Público creando un nuevo puesto de trabajo. En realidad, los trabajadores que nos dedicamos a la recogida de basura tenemos fuertes cargas de trabajo y la plantilla está tan ajustada que tenemos dificultades para coger horas sindicales, asuntos propios e incluso las vacaciones.

Desarrollo de la Salud Laboral. Buscamos en este campo la precisa identificación de los riesgos y la eliminación o atenuamiento de los mismos, para evitar los daños que podríamos sufrir los trabajadores a medio plazo.

Y la mejora de las condiciones económicas. Los salarios que tenemos en esta Mancomunidad se encuentran lejos de los que tienen la mayoría de trabajadores del sector. En este capítulo, a igual trabajo igual salario es nuestra reivindicación, es decir, la equiparación.

Tras muchas reuniones la negociación no ha dado suficientes frutos. Durante el proceso negociador ha habido un profundo diálogo donde los trabajadores hemos visto un claro entendimiento, puesto que la Mancomunidad reconoce el gran y buen trabajo que desarrolla la plantilla y la calidad del servicio. Pero este entendimiento no se ha concretado en un acuerdo. La Mancomunidad no acepta la creación de un nuevo empleo público, aunque expresa su intención de crearlo en un futuro; se muestra de acuerdo en lo concerniente a la Salud Laboral, siendo la única propuesta que acepta; y por último en el capítulo salarial, aunque propone una subida, no acepta que nos corresponde una equiparación con el sector, y por lo tanto no acepta equipararnos con las otras mancomunidades de Nafarroa.

En nuestra opinión, la Mancomunidad apenas se ha movido de sus posiciones iniciales, mantienen prácticamente la postura inicial, mientras los trabajadores hemos hecho un esfuerzo para plantear propuestas intermedias y hemos llenado de funciones y justificaciones el nuevo empleo, para poder llegar a un acuerdo.

Queremos denunciar que la Mancomunidad de Mendialdea no ha dado el paso de las palabras a los hechos y que en el último momento se ha atrincherado en su posición inicial.

LAB de la Mancomunidad de Mendialdea seguirá defendiendo estas legítimas reivindicaciones.