Hay 1442 invitados y ningún miembro en línea

gureak txiki

Hitzarmen duina aldarrikatu dute langileek Gureak Navarra enplegu zentro berezian

Gureak 2019/3/6

22018an, urte hasieran, Nafarroako Gureak-en hitzarmen berria negoziatzeari ekin genion.

Hasiera-hasieratik talka egin genuen enpresak agertu zuen jarrerarekin; izan ere, hitzarmen berrian funtsezko murrizketak jaso nahi zituen, aurrekoarekin alderatuz.

Batzordeak nahiz langileek desadostasuna agertu zuten eta negoziazio berria zoru sendo batean sostengatu behar zela argudiatu zuten, indarrean dagoen hitzarmenean bezalaxe, atzeratzerik eta murrizketarik gabeko hitzarmena.

Alabaina, enpresak erabaki du ez duela langileen premia askori erantzunen lioketen mugimendu sakonik eginen, eta oinarrizko eskubide batzuk murriztuta mantenduko dituela, adibidez, aldi baterako ezintasuna.

Nafarroako Gureak aniztasun funtzionaleko pertsonei ematen die enplegua. Horregatik, Nafarroako Gobernuak milioi askoko diru-laguntzak ematen dizkio; horren erdia, Nafarroako Gobernuaren Lanbide arteko Gutxiengo Soldataren eskutik, eta aniztasun funtzionaleko langileak izateagatiko kotizazioa, berriz, Estatuko Lan Zerbitzu Publikoak ematen du.

Aitzitik, lan baldintzak oso kaskarrak dira, eta hitzarmenean jasotako hobekuntzak urriak. Argi dugu enplegu babestuko esparruan diharduen enpresa batek gutxiengo lan baldintzak bermatu behar dituela, eta horra bideratu behar duela dirua.

Are gehiago, Gureak enpresaz ari garenean, dibertsitate funtzionala duten 4700 pertsonari enplegua ematen dien enpresaz ari gara, urtean 240 milioi €ko negozioaz ari gara.

Horrek guztiak ez du, ordea, hitzarmen duinik ziurtatzen Nafarroako langileentzat, eta horregatik, zuzendaritza taldearekin negoziazioak hasi aurretik, gaur, mobilizazioa egin dugu langileok; bertan ginen erdia baino gehiago.

Noain, 2019ko martxoaren 6a

La plantilla de Gureak Navarra ha reclamado un convenio digno en el centro especial de empleo

Gureak 2019/3/6

A primeros de año de 2018 abrimos la mesa de negociación del nuevo convenio de Gureak Navarra.

Desde el principio nos hemos encontrado con la actitud de la empresa, que quería un nuevo convenio con recortes sustanciales respecto del anterior. Tanto el Comité como plantilla les mostró su disconformidad, y que una nueva negociación tenía que partir con un suelo sólido, como es el convenio vigente, sin retrocesos ni recortes.

Sin embargo, la actitud empresarial ha sido la de no realizar movimientos de calado que den respuesta a las numerosas necesidades de la plantilla y mantenerse en el recorte de algunos derechos básicos, como son la incapacidad temporal.

Gureak Navarra da empleo a las personas con diversidad funcional y por ello, recibe del Gobierno de Navarra subvenciones millonarias, reciben la mitad del Salario Mínimo Interprofesional del Gobierno de Navarra y las cotizaciones por la plantilla con diversidad funcional, del Servicio Publico Estatal de Empleo.

Por contra, las condiciones en el empleo son muy precarias y las mejoras por Convenio escasas. Tenemos claro que una empresa del ámbito del empleo protegido debe garantizar unas condiciones laborales mínimas y gestionar el dinero en esa dirección.

Mas aun, cuando hablamos de Gureak, una empresa que da empleo a 4700 personas con diversidad funcional y que mueve un volumen de negocio de 240 millones de euros anuales.

Como todo ello no garantiza un convenio digno para la plantilla de Navarra, hoy se ha realizado una movilización previa a la reunión de negociación con la Dirección, en las cuales se han movilizado mas de la mitad de la plantilla.

Noáin, a 6 de marzo de 2019