Share

Interinoek aukeratzen duten plaza egonkortzea nahi du Hezkuntza Departamentuak

irakaskuntza 2018/12/17

Hezkuntza departamenduak behin-behineko langileen egonkortasunari begirako proposamena luzatu digu sindikatuoi, sinatu berri den Itunaren Jarraipen Batzordeko bileran.
Hezkuntza sistemari egonkortasun handiagoa emateko eta aldarrikatzen dugun kalitatezko irakaskuntzaren bidean lagungarria izateko, neurri eraginkorra izanen delakoan gaude.
Horrekin urtero hainbat irakaslek jasaten duten lanaren inguruko ziurgabetasuna gaindituz, lanpostuak egonkortzeko aukera litzateke. Aukera berri honi esker, urtero, eta oposizioa atera bitartean, behin-behineko langileei lanpostu berean jarraitzeko eskubidea bermatuko litzaieke.

LABek betidanik langileen egonkortasuna eskatu du, behin-behinekotasunak sortzen dituen eragozpen metodologiko eta didaktikoak gaindituz, interinoen egoera prekarioarekin amaitzeko asmoz. Bide batez ezin dugu ahaztu behin betikotasunak eragiten dituen baldintzen ondorioz lanaren eta bizitza pertsonalaren arteko kontziliazioa oso zaila egiten dela, interinoek sarritan salatu duten bezala,

Aurrera begira, prozesuaren arrakasta egoera berri hau kudeatzeko hartuko diren erabakien araberakoa izango da eta LABek hori bideratzeko eta gauzatzeko konpromisoa iragartzen du. Horri lotuta, sindikatu honek argi du saiakera hau eraginkorra eta zentzuzkoa izan dadin egonkortasun prozesuak irakasleriaren formakuntza eta garapen profesionalerako ildo berriekin bat egin behar duela eta hau guztia modu gradualean eta hezkuntza komunitate pausokako atxikimendua lortuaz egin behar dela.

Educación anuncia su intención de estabilizar las plazas elegidas por el profesorado interino

Irakaskuntza 2018/12/17

El Departamento de Educación ha lanzado una propuesta en torno a la estabilidad del profesorado interino a los sindicatos presentes en la Comisión de Seguimiento del Pacto Educativo recientemente firmado. Esta medida puede ser eficaz en nuestra reivindicación de mayor estabilidad del profesorado interino y de la consiguiente apuesta por la calidad en nuestra Educación. Bajo nuestro punto de vista, de esta manera se puede superar la incertidumbre existente en la actualidad, ya que se garantizaría que cada interino pudiera mantenerse años tras año en el mismo lugar, mientras esa plaza no salga a oferta pública vía oposición.

LAB siempre ha apostado por la estabilidad de las plazas como una forma de superar los problemas metodológicos y didácticos que se derivan de la interinidad y para terminar con la precariedad de una parte muy importante de la plantilla. Tampoco podemos olvidar los problemas que la falta de estabilidad acarrea en la conciliacion entre la vidad laboral y la familiar, como ha denunciando el profesorado interino en repetidas ocasiones.

Ahora solo queda que este proceso se gestione de la forma adecuada, ya que su éxito dependerá de las decisiones que se adopten. LAB anuncia su compromiso para colaborar con esta iniciativa y plantear propuestas que sirvan para que se ejecute de una forma eficaz y razonable. De hecho, este sindicato tiene claro que el proceso de estabilización tiene que ir unido a nuevos modelos de formación y de desarrollo profesional en Educación y que todo ello se tiene que realizar de forma gradual, propiciando la adhesión de toda la comunidad educativa.