Share

Inposatutako kanpo ebaluaziorik ez. Geure sistema propioa iruten jarraituko dugu

Irakaskuntza 2018/04/26

Izaera anitzeko kanpo frogen inguruan azken egunotan Euskal Herriko ikastetxeetatik jasotzen ari garen egonezinaren karian, LABek argi utzi nahi du LOMCErekin eta PISArekin zerikusia duten azterketak ez dituela onartzen.
Errebalidak Espainiako Hezkuntza sistema neoliberala Euskal Herrian inposatzeko tresna dira. Selektibitatearekin Batxilergoan zer eta nola ikasi behar den inposatzen saiatzen diren bezala, errebaliden bidez kontrola sistema osora, etapa guztietara zabaldu nahi dute. Espainiar Curriculumaren inposizioarekin batera, hezkuntza eredu atzerakoi eta espainolista inposatu nahi digute. Euskal ikasleak etorkizuneko lan esku merkea, ideologia kontserbadorekoak eta, Wertek zioen bezala, espainolak nahi dituzte. Errebalidak LOMCEren aplikazioaren saiakerak dira eta gure erantzunaren bidez oso zail jartzen ari gara beronen aplikazioa.
PISAk logika berdinari erantzuten dio: hezkuntza eredu neoliberala sustatzeari. Nor dago PISAren atzean? OCDE izeneko  mundu mailako agentzia, ekonomia ikuspegi erabat neoliberaletik bideratzen saiatzen den egitura. Zentzu honetan, eredu neoliberalaren arabera neurtzen dira ikasleen konpetentzia batzuk, beraientzat inportanteak direnak: matematika, irakurmena eta zientziak. Ondoren, hezkuntza sisteman egin beharreko erreformak neoliberalismoaren norabidean kokatzeko.
Gauzak horrela, LABek tankera honetako azterketen aurka egiten diren ekintzekin bat egitera deitzen dugu.
Baina ezin gara protesta hutsean gelditu. Gure hezkuntza sistema burujabea eraikitzen ari garen honetan, gure ebaluazio eredua eraldatzeko tresna erabiltzeko deia egiten dizuegu, Ebaluazio Hezitzailea Iruten: http://lab.eus/materiala/argazkiak/zerbitzuPublikoak/irakaskuntza/hezkuntza/18_02_08Ebaluazioa/EbaluazioHezitzailea.pdf  
Animo, intsumisioa eta eraikuntza!

No a las evaluaciones externas impuestas. Seguimos tejiendo nuestro propio modelo

Irakaskuntza 2018/04/26

En respuesta a la polémica que se está produciendo en los últimos días en torno a las pruebas externas de la LOMCE y de PISA, el sindicato LAB quiere dejar clara su postura contrario a este tipo de exámenes.
Las reválidas son una herramienta para imponer el sistema neoliberal imperante en la Educación española. De la misma manera que con la Selectividad nos imponen que y cómo tenemos que aprender, mediante las reválidas se pretende extender el control  a todas las etapas del sistema educativo. Junto con la implantación del curriculum español, nos quieren imponer un modelo educativo retrogado y consevador. Quieren que nuestro alumnado se convierta en la mano de obra barata del futuro y asuman. Los quieren de ideología conservadora y, como ya dejó claro el ex ministro de Educación José Ignacio Wert, española. Las reválidas representan un intento más de aplicar la LOMCE ante las dificultades que están teniendo gracias a la oposición de una buena parte de la comunidad educativa.
PISA responde a la misma lógica: la promoción del modelo neoliberal. ¿Quién está detras de todo este entramado? Una agencia de expansión mundial llamada OCDE que se dedica a implantar un modelo económico neoliberal. Cabe destacar que desde estos ámbitos se promueve unos modelos de valoración de las competencias del alumnado desde un punto de vista neoliberal y primando aquellos ámbitos que consideran más importantes: Matemáticas, Lectura y Ciencias. No sólo eso. También promueve reformas en el sistema educativo con un carácter claramente neoliberal.
Es por ello que animamos a todo el mundo a participar en las acciones que se lleven a cabo para denunciar este tipo de pruebas y proponemos ir más allá de la protesta unamos nuestros esfuerzos en promover un modelo distinto de evaluación en el que prime el criterio educativo sobre las preferencias economicistas o elitistas. Puedes ver nuestra propuesta al respecto en el siguiente informe: Ebaluazio Hezitzailea Iruten. http://lab.eus/materiala/argazkiak/zerbitzuPublikoak/irakaskuntza/hezkuntza/18_02_08Ebaluazioa/EbaluazioHezitzailea.pdf  
Animo, intsumisioa eta eraikuntza!