Share

Aurrematrikulazioa baino lehen itunik ez badago, LABek neurriak hartuko ditu

irakaskuntza 2018/01/12

Urtebete daramagu Hezkuntza departamentuarekin hezkuntza komunitateak duen egoera zailari buelta emango dion ituna negoziatzen. Urtebete aldaketaren izenean hitz goxo ugari entzuten, baina momentuz ondorio pozgarri eskasekin. Murrizketak abian jarri zirenetik, administrazioko langileok galdu dugunarekin urtebete dohainik lan egin dugu. Ez da kasualitatea.
Alde batetik, langileria osoari urtebete kentzea eta, bestaldetik, zain egon araztea asko da, gehiegi. LABi onartezina iruditzen zaio murrizketek langileriaren lan baldintzetan sortu duen triskantza etengabean luzatzen aritzea. Funtsezkoa da hitzetatik ekintzetara pasatzea, konpromisoak sinatzea eta horiek abian jartzeko egutegia zehaztea.
Beraz, eta aipatu urtebeteko tarteaz Administrazioarekin pazientzia eta tentu handiz  negoziaketak bultzatzen eta indartzen egon eta gero, LABek negoziazio prozesuari iraungitze-data jarri diola iragarri nahi du. Otsailean egingo den aurrematrikulazio kanpainarako itunak sinatua egon behar du, gainontzean bertan adostutakoa nekez abian jarri ahal izango baita. Beraz, aurrematrikulazio kanpaina baino lehen akordiorik ez badago, LABek bere neurriak hartuko ditu.
LABek jarrera malgua izan du denbora tarte honetan guztian zehar. Badakigu erregimenak utzitako herentzia konplikatua dela eta aldaketak pixkanaka abian jartzeko aukera onartu du, baina pixkanaka joateko, joan beharra dago eta administrazioak ez dio taxuz bideari ekin.
Bestalde, zailtasunak determinazio politikoarekin gailentzen dira eta horixe da une honetan itunaren aferan faltan botatzen duguna. Parlamentuan aurrekontuak onartu aurretik jadanik sindikatuekin akordio batzuk ez zehaztu izana aipatzen dugun konbentzimendu falta horren adibidea da. Akordioa aurrekontuak baino lehen lortu izan bazen, aurrekontu horietan zehaztasun ekonomiko eta aldarrikapen zehatzagoak izango lituzke María Solana kontseilariak. Orain, Hezkuntzara bideratuko dena, hein handi batean, modu abstraktoan erabakiko da, itun batek islatutako beharrei inolako erantzunik eman gabe eta horri buruzko aurreikuspenik egin gabe. Aurrekontuek ezin dute ituna baldintzatu.
Beraz, urtebetez analisian eta eztabaidan jardun eta gero, Hezkuntza Departamentuak behin-betiko urratsa eman beharra du, gutxienez murrizketen auziari administrazio gisa erantzuna emateko. Gainontzean, nekez esango dugu legealdi honetan aldaketa Hezkuntzara iritsi denik.

Murrizketen aurreko egoera
Premiazkoa da Lehen eta Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan murrizketen aurreko egoerara (batez ere irakastorduei eta geletan izan beharreko gehieneko ikasle kopuru edo ratioei dagokionez) bueltatzeko ituna bideratzea.

Ordezkapenak
Hori ez da, ordea, aintzat hartu beharreko kontu bakarra. Adibidez, ordezkapenen auziak ere premiazko estrategia zehaztea behar du. Ezinezkoa da ordezkapenak hamabost egun pasa eta gero kudeatzen hastea, egun gertatzen den bezala. Horrek ondorio izugarri kaltegarriak ditu, ez soilik eskolen jardunerako, baita hezkuntza komunitate osorako ere. Hezkuntzako langileren batek baja hartzen duenean behar hori lehen egunetik kudeatzen hasi beharra dago, baita aurreikus daitezkeen bajak (eszendentziak, urte sabatikoak...) lehen egunetik bete ere.

Formazioa
Hezkuntza sistemaren formazioak sakoneko aldaketak behar ditu. Egun Hezkuntza bideratzeko dugun modua, hezkuntza komunitatean hobekuntza eragiteko dauden moldeak, eskolak emateko egun ditugun metodologiak... horri guztiari sakoneko iraulia eman beharra diogu. Jakina, kontu hau ez da egun batetik bestera konpontzen, baina etorkizunean zehaztu nahi ditugun lerroak adosten joan beharra dago eta ituna horretarako une aproposa da.

Lanbide Heziketa
Lanbide Heziketan aurtengo ikasturte hasieran bizi izan ditugun egoerak saihestu behar ditugu. Ez da posible horrenbeste denboraz LHko hainbat talde irakaslerik gabe egotea. Horretarako, aurreikuspenez jokatzea eta espezialitate batzuetan zein euskaraz ematen diren eskoletan formazio-eskaintza osatzea funtsezkoa da. Bestalde, oso garrantzitsua iruditzen zaigu eskola orduz kanpo metatzen diren zereginak orduekin konpentsatzea.  

Eskoletako baliabideak
LABek Ikasketa Batzorde bat abian jartzea eskatu du, ikastetxeetako egoera aztertu eta Hobekuntza Plana abian jartzeko. Horren bidez, eskola bakoitzean dauden baliabideen beharra neurtu eta osatzeko aukera baliatuko litzateke.

Landa eremuko eskolak
Landa eremuetako eskolen ratioa birmoldatu beharra dago, ikasgeletako ikasleen kopurua modu errealista batean kontuan hartuz. Hala nola, Zuzendaritzako ordu kopurua eskolako lan eskergari egokitzeko neurriak hartu behar dira.

Ebaluazio sistema
Egunotan gorabehera dexente eragin duen gaia da ebaluazio sistemarena, Hezkuntzak bideratu dituen pilotaje frogek anabasa eragin baitute, errebalidekin duten harreman eta onarpen mailarekin lotuta. LABen aburuz, halako frogek, errebalidak izan ala ez, ez dute inolako zentzurik, ez zaizkio ikasleen gaitasuna neurtzeko eraginkorrak iruditzen eta hezkuntza komunitatearen barruan soberan dauden tentsioak eta konpetentzia eragiten dituzte.

LAB tomará medidas si no hay pacto educativo antes de la campaña de prematriculación

Irakaskuntza 2018/01/12

Llevamos un año negociando con el departamento de Educación un pacto que mejore la difícil situación de la comunidad educativa. Un año de palabras bonitas, de escasos hechos, por el momento. Un año, el mismo espacio de tiempo que han trabajado gratis en la Administración navarra desde que se implantarán los recortes en la función pública. No es casualidad.
Estas circustancias son inadmisibles y no vamos a estar esperando más tiempo a que nos sigan negando lo que nos corresponde. A LAB le parece inaceptable que el deterioro que han supuesto estos recortes en los derechos laborales persistan en el tiempo. Es hora de pasar a la acción, firmar compromisos y fijar un calendario para implementarlos.
Despúes de haber apoyado con mucha paciencia y cautela el proceso de negociación, LAB decide ponerle fecha límite al mismo. El pacto educativo tiene que firmarse antes de que se inicie la precampaña de febrero, ya que, de no ser así, difícilmente se podrá llevar a cabo lo acordado en la mesa. Por lo tanto, si no hay acuerdo para entonces constataremos que no hay disposición suficiente para seguir trabajando, por lo que tomaríamos medidas al respecto. LAB ha demostrado una actitud flexible todo este tiempo. Somos conscientes de que la herencia del régimen no ayuda; pero si nuestra apuesta es firme con el cambio hay que trabajar por ello; hay que asumir responsabilidades para que el cambio sea real.
Echamos en falta no haber acordado las reivindicaciones sindicales antes de que se aprobaran los presupuestos en el Parlamento. Si el pacto hubiera sido anterior a la aprobación de los presupuestos, la consejera María Solana tendría elementos económicos y operativos más concretos para reivindicar partidas acordes a las necesidades concretas en Educación. Ahora, la partida dirigida a Educación surge desde una valoración abstracta, sin responder a las necesidades plasmadas en el pacto educativo que queda pendiente y sin poder realizar las previsiones necesarias.  Los presupuestos no pueden condicionar el pacto. Por eso era importante que el acuerdo fuese previo a la partida presupuestaria.
El Departamento de Educación tiene que dar el paso para que la indefinición no se prorrogue y se atajen de una vez las consecuencias de estos largos años de gestión del régimen. De lo contrario, difícilmente podremos afirmar que durante esta legislatura el cambio haya llegado a la Educación.

Reversión de los recortes
Es imprescindible volver a la situación anterior a los recortes en Educación Primaria y Secundaria y Formación Profesional, sobre todo en lo referente a las horas lectivas y la masificación en las aulas.

Sustituciones
Es necesario establecer una estrategia con la Administración que nos permita hacer frente a las sustituciones con mayor eficiencia y celeridad. Es inadmisible que las bajas comiencen a gestionarse quince días después de registrarse, como ha ocurrido en la mayoría de las ocasiones en los últimos años. Eso tiene unas consecuencias enormes, no solo para el funcionamiento diario de los centros escolares, sino también para el conjunto de la comunidad educativa, a quien la inestabilidad del cuerpo de profesorado afecta ostensiblemente. En caso de baja repentina de cualquier empleado o empleada de Educación, exigimos que se comience a gestionar desde el primer día y que en los casos en los que la ausencia se pueda prever (excedencia, año sabático…) la sustitución se haga automáticamente desde el primer día.

Formación
Nuestro sistema formativo requiere de cambios de gran calado y tiene que empezar a definirse desde ya. La forma en que gestionamos nuestro sistema educativo,  los modelos para lograr mejoras en la comunidad educativa, las metodologías que estamos empleando para enseñar en las aulas… existe una necesidad imperiosa de reinventar una forma más eficaz y democrática para afrontar estos retos tan importantes. Por supuesto, el carácter estructural de dichos factores implica que los cambios no se puedan hacer de la noche a la mañana, pero es necesario que comencemos a acordar las líneas maestras de lo que queremos que sea la formación del futuro y para ello consideramos que el pacto educativo es un espacio adecuado.

Formación Profesional
Sería inaceptable que volviéramos a vivir situaciones como la del inicio de curso en la Formación Profesional. No es admisible que el inicio de curso la noticia fuera la falta de profesorado en varias especialidades, riesgo que este sindicato ya subrayó durante el curso pasado. Es muy importante actuar con previsión y ampliar la oferta de formación en algunas especialidades, además de en la rama de euskara, que ha sufrido especialmente las consecuencias de esa falta de previsión. Por otra parte, nos parece muy importante compensar la acumulación de tareas externas a las horas lectivas con horas libres para el profesorado.

Recursos en las escuelas
LAB ha pedido la puesta en marcha de una Comisión de Estudio específica para recoger y analizar las necesidades actuales de los centros y establecer los objetivos y plazos de un Plan de mejora en las dotaciones escolares de los centros públicos.

Escuelas rurales
 Es necesario replantearse el criterio de ratios en las escuelas rurales y adaptarlos a la realidad de las zonas. También es necesario adaptar las horas de Dirección a la carga de trabajo existente y ofrecer más recursos.

Sistemas de evaluación
Los sistemas de evaluación se han visto envueltos de una importante polémica por las pruebas de pilotaje que se han llevado a cabo en algunos centros y los temores a que estás fueran la antesala de la aplicación del sistema de reválidas impuesto por la LOMCE. En opinión de LAB, este tipo de pruebas de evaluación, ya sean reválidas o no, no tienen ningún sentido, ya que no sirven para medir la capacidad realidad del alumnado y generan tensiones y conflictos innecesarios en el seno de la comunidad educativa.