Share
2017 12 13 indizea apaisatua

Murrizketak gaindituko dituen ituna galdegiteko giza-katea

Irakaskuntza 2017/12/13

Hezkuntza Departamentua eta Nafarroako Gobernua lotzen dituen giza-katea egin da gehiengo sindikalak deiturik. Ekintza horren bidez, murrizketei amaiera emango dien ituna beharrezkoa dela nabarmendu dute bertaratutakoek eta Administrazioari behingoz arlo horretan urratsak ematea galdegin diote.

Cadena humana para exigir la reversión de los recortes

Irakaskuntza 2017/12/13

La mayoría sindical en Educación ha llevado a cabo una cadena humana que ha partido del Departamento de Educación y ha acabdo frente al Gobierno de Navarra. El motivo de dicha movilización es que de una vez por todas la Administración afronte la reversión de los recortes en el próximo pacto educativo.

2017 12 13 indizea apaisatua

Murrizketak gaindituko dituen ituna galdegiteko giza-katea

Irakaskuntza 2017/12/13

Hezkuntza Departamentua eta Nafarroako Gobernua lotzen dituen giza-katea egin da gehiengo sindikalak deiturik. Ekintza horren bidez, murrizketei amaiera emango dien ituna beharrezkoa dela nabarmendu dute bertaratutakoek eta Administrazioari behingoz arlo horretan urratsak ematea galdegin diote. Hezkuntzan Geroa Bairen Gobernuaren lehen bi urteetako kudeaketaren urratsak xumeegiak  izaki, legealdia amaitu baino lehenago etxeko-lan ugari egiteko dago, Aldaketak bere izenari duintasunez eusten jarraitu nahi badio behintzat.

Jakin badakigu aurreko Exekutiboek utzitako ondareak zaildu egiten dituela neurri horiek istant batean abian jartzea, baina Geroa Bairen Gobernuak hitzetatik ekintzetara pasa beharra du, berandu dabil, batez ere sindikatuok argi utzi diogunean aldaketa hori modu mailakatuan eta adostuan egin daitekeela. Gai horri eusteko nahia eta aurrekontuetan islatuko diren erabakiak beharrezkoak iruditzen zaizkigu.

Momentu honetan  Nafarroako Gobernuarekin  Murrizketak irauliko dituen itun duina gauzatzea lehentasuntzat jotzen dugu. Murrizketen aurreko egoerara itzultzea premiazkoa da.  Hezkuntzan murrizketek triskantza galanta eragin dute bere komunitatearen baldintzei dagokionez eta arriskuan jartzen ari da jendarte zuzen eta aurrerakoi batek izan beharko lukeen totemetako bat: kalitatezko hezkuntza.

Zehaztasunetara jaitsiaz, premiazkoa iruditzen zaigu egun irakasleria zein ikasleriak pairatu behar dituen baldintzak iraultzea eta behintzat murrizketen aurreko baldintzetara itzultzea, batez ere geletako ikasleen ratioei, irakasleek eman beharreko ordu kopuruei eta  ordezkapenei dagokionez.

Eta premiazkoa da ituna lehen lehenbailehen gauzatzea, guk epe muga urtarrila jartzen dugularik. Aurrematrikulazio garaia iritsi baino lehenago ituna egotea ezinbestekotzat jotzen dugu, bertan aurrematrikulazio hori baldintzatuko duen hainbat zehaztasun finkatuko baita: talde kopurua, ratioak...

Cadena humana para exigir la reversión de los recortes

Irakaskuntza 2017/12/13

La mayoría sindical en Educación ha llevado a cabo una cadena humana que ha partido del Departamento de Educación y ha acabdo frente al Gobierno de Navarra. El motivo de dicha movilización es que de una vez por todas la Administración afronte la reversión de los recortes en el próximo pacto educativo. Durante los dos primeros años los pasos dados por el Gobierno de Geroa Bai en la gestión del Departamento de Educación han sido mínimos, por lo que si el Cambio quiere realmente hacer honor a su nombre, tiene mucho por hacer antes de que acabe la actual legislatura.

Somos conscientes que la herencia recibida por parte del anterior Ejecutivo ha dificultado hasta ahora que se tomen medidas, pero el Gobierno de Geroa Bai debe pasar de las palabras a los hechos. Debería haber empezado ya, máxime cuando los sindicatos hemos dejado claro que ese cambio puede darse de forma escalonada y consensuada. Para ello nos parecen necesarias la voluntad de avanzar, por un lado y unos presupuestos que reflejen esas medidas, por otro.


Nuestra prioridad en este momento con el Gobierno de Navarra es lograr un acuerdo digno que revierta los recortes sufridos. Es necesario volver a la situación anterior a los mismos. En Educación dichos recortes han supuesto una dabacle en las condiciones de toda la comunidad afectada y están poniendo en peligro uno de los tótem de toda sociedad justa y progresista: una educación de calidad.

Concretando, nos parece urgente revertir las condiciones que sufren tanto el profesorado, como el alumnado y volver, al menos, a las condiciones previas a los recortes sobre todo en tres aspectos básicos: la ratio del alumnado en clase, las horas lectivas del profesorado y garantizar la sustitución de dicho profesorado.

Y vemos prioritario concretar el Acuerdo, para ello nos damos como plazo el mes de enero. Es necesario que antes de que se abra el perido de prematriculación el acuerdo esté firmado, ya que en el mismo se decidirán una serie de datos que condicionarán dicha prematriculación: el número de grupos, los ratios....