Share
cocina reversin yaLAB ha reclamado insistentemente la reversión total de las cocinas hospitalarias.

Osasunbideari guztiz lehengoratu zaizkio Nafarroako Ospitaleko sukaldeak

Osasunbidea 2017/05/12

Periplo dohakabea egin ondoren, kalitate txarreko janariak banatzen zirelako gorabehera eta kexa ugariz josia, gaurko egunez, Osasun kontseilariak berretsi du Nafarroako Ospitaleko sukaldeak (CHN) zerbitzu publikora itzuli direla.

Biztanleria osoak poztu behar du berri handi honengatik. Nafarroako aitzinetiko gobernuak (UPNrena) sanitate publikoa pribatizatzen eta aipua kentzen grinatu zen; hamaika ekimenei ekin zien, eta haien bidez, sorospen arazoak biderkatu ziren, itxaron zerrendak handitzea sustatu zuten, eta gure ospitaletako sorospen-arretak okerrera egin zuen. Ez ditzakegu ahantz pribatizazioak kaltetu dituen pertsona guztiak, ez eta gaizki elikatu ziren milaka pazienteak eta lanetik iraitzi zituzten ehunka lagunak ere.

Sukaldeak berreskuratu izanaren lorpena ez da inoren oparia izan, langileen eta oro har, gizartearen esku-hartzeari esker lortu baita, ez baitugu onartu gure zerbitzu publikoei egin zaien erasoa eta prestatu ditugulako, haiek berreskuratzeko, erantzun egokiak (salaketak, kexuak, bilkurak,...).

Azken lorpena, bertzeak bezain garrantzitsua dena, kontratazioaren baldintza-pleguetan klausula-sozialak erants zitezela izan zen. Neurri horren bidez bermatzen zen sukaldeko langileen lan baldintzak hoberenak izanen zirela; horrela eragozten zen beren negozioa langileen esplotazioan eta prekarizazioan oinarritzen duten enpresek negozio nitxoa izan zezatela. Gainera, garaipen honekin lortu dugu 100 edo 120 bat lanpostu berri sortu direla Osasunbidean.

Dena den, zerbitzu publikoak pribatizatzeko mehatxuak bere horretan dirau. PPren gobernuak, UPNren, Ciudadanosen, EAJren,... laguntzaz, Estatuaren Aurrekontu Nagusietan erantsi duen xedapenarekin blindatu nahi ditu pribatizazio horiek. Argi dago negozio pribatua babesten dutela.

Gaurkoan urrats handia egin dugu pribatizatu diren zerbitzu publikoen berreskurapenean; lehengoratzea garrantzitsua suertatu da langileentzat nahiz biztanleriarentzat. Administrazio publikoak zuzenean kudeatuta bakarrik berma daitezke kalitateko zerbitzu publikoak. Geure esku dago haien babesa! Lortu egingo dugu! Animo!

Reversión total a Osasunbidea de las cocinas del CHN

Osasunbidea 2017/05/12

Tras un desastroso periplo, lleno de incidentes y quejas por la mala calidad de las comidas, hoy el consejero de Salud ha confirmado que las cocinas del Complejo Hospitalario Navarra (CHN) regresan al servicio público.

Es una gran noticia de la que tenemos que alegrarnos toda la población. El anterior Gobierno de Navarra, de UPN, se cebó en privatizar y desprestigiar la gestión de la sanidad pública, iniciando un sinfín de iniciativas que multiplicaron los problemas asistenciales, promovieron el aumento de las listas de espera y empeoraron la atención asistencial de nuestros hospitales. Tampoco nos olvidamos de todas las personas que se han visto perjudicadas por la privatización, los miles de pacientes mal alimentados y los cientos de empleadas despedidas.
Este logro de recuperar las cocinas, no ha sido un regalo de nadie, ha sido gracias a la implicación de las plantillas y de la sociedad en general. Que no hemos aceptado semejante agresión a nuestros servicios públicos y hemos habilitado las respuestas necesarias para recuperarlos (denuncias, quejas, concentraciones…).

La última pero no menos importante fue conseguir incorporar cláusulas sociales  en el pliego de condiciones para la contratación. Esta medida garantizaba que las condiciones laborales del personal de cocinas serían óptimas, evitando que empresas que basan su negocio en la explotación y precarización de su personal pudieran tener un nicho de negocio. Con esta victoria hemos conseguido además, que se creen entre 100 y 120 nuevos puestos de trabajo en Osasunbidea.

No obstante, la amenaza de la privatización de servicios públicos sigue presente. El gobierno del PP con el apoyo de UPN, Ciudadanos, PNV… ha incorporado en la Ley de Presupuestos Generales del Estado una disposición que pretende blindar estas privatizaciones. Está claro que siguen defendiendo el negocio privado.

Hoy hemos dado un gran paso en la recuperación de servicios públicos privatizados, tanto para el personal como para la población. Unos servicios públicos de calidad solo se pueden garantizar gestionándolos directamente desde la administración pública, en nuestras manos esta defenderlos, vamos a conseguirlo, ánimo.