Share

marra gorria

ikastetxe izenakBa al zenekien…?

2015/09/15 | Miquel Llagasta | 

… oraindik orain gure Iruñea zahar honetan hainbat ikastetxe publikok frankismoarekin zuzenean lotutako edota ideologia ultraeskuindarreko pertsonaien izenak daramatzatela?

Honatx hiru ale:
VAZQUEZ DE MELLA. 1861an Asturiasen sortua eta 1928an Madrilen zendua. Karlismoaren berritzailea, UPN alderdiak edaten duen balore tradizional eta atzerakoienetan oinarritutako ideologia ultraeskuindarraren aitapontekoa, germanofiloa. Bere izena daraman ikastetxea Iruñeko bigarren zabalgunean kokatzen da eta bertan haur eta lehen hezkuntza eskaintzen da.

Madrilen bere izena zeraman enparantza bat zegoen baina 2015ko udan udalak bere izena aldatzea erabaki zuen orain Pedro Zerolo plaza deitzen da. Antzeko erabakia hartu zuen Lorcako udalak Murtzian, Vazquez de Mella zeritzan pasealekua Rafael Méndez errepublikarraren izena eramatera pasa zenean.

CARDENAL ILUNDAIN ikastetxea Arrotxapea auzoan kokatzen da. Eustaquio Ilundain Esteban (Iruñea, 1862 - Sevilla, 1937). Orenseko apezpikua (1905-1920) eta Sevillako artzapezpikua izan zen (1930-1937). Ezaguna izanen da, besteak beste, Sevillako prozesio famatuan saetak debekatu zituetako eta Franco eta Queipo de Llanorekin agertzen den argazki honengatik.

VICTOR PRADERA. Víctor Pradera Larunbe (Iruñea, 1873ko apirilaren 19a - Donostia, 1936ko irailaren 5a) euskal herritar politikari, ingeniari, abokatu eta historialaria izan zen. 1899an, Tolosako barrutia ordezkatuz, eta 1918an, Iruñeko barrutia ordezkatuz, diputatu hautatu zuten. Juan Vázquez de Mellaren jarraitzailea, honekin batera karlismoa utzi eta Partido Católico Tradicionalista alderdian sartu zen. Gero Partido Social Popular eta Acción Española alderdietan ere ibili zen. Euskal Herriarentzako Sortarauaren eta eusko abertzaletasunaren aurka gogor borrokatu zen. Nafarroako konkista legitimatzeko saiakerak egin zituen, adibidez, Fernando el Católico y los falsarios de la historia entsegua argitaratuz. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, Donostian zegoen eta hantxe atxilotu eta fusilatu zuten. (wikipedia).