ADM RRPN

Asistentzia eredua berrikusi eta Nafarroako Egoitza Publikoen Sarea sortu behar da

ANADP-Soziokomunitarioa 2020/03/26

Egun hauetan agerian geratzen ari da zer-nolako garrantzia duten adinekoen egoitzetan ematen diren gizarte-zerbitzu publiko eta pribatuek, desgaitasunen bat duten pertsonak artatzeko zentroetan, gizarte-zaurgarritasunean dauden pertsona eta kolektiboetan, eta baita zaintza lanak egiten dituzten etxeko langileen garrantzia ere.

Zerbitzu horietan, krisia baino lehen prekarietate-egoera pairatzen zuten langileen kolektibo batek lan egiten du, eta egoera hori larriagotu egin da COVID-19arekin.

Egoera berri horrek agerian utzi ditu lan baldintza eskasak eta zentro publikoetan zein pribatuetan egiten ari ziren kudeaketa negargarria. Bereziki kezkagarria da hildako edo abandonatutako pertsonak ere agertu direla zentro batzuetan. Ez dago egoitzetan kutsatze kasu masiboak izatea justifikatzen duen arrazoirik . Enpresek eta garaiz esku hartu ez duten arduradun publikoek zabarkeriaz jokatu dutela egiaztatu ondoren baino ezin dira azaldu. Atzo bertan, Gizarte Eskubideen kontseilariak jakinarazi zuen 51 egoiliar kutsatuta zeudela Nafarroan eta 86 langile bajan sintomak zituztelako.

Urrunago joan gabe, Pertsonen Garapenerako eta Autonomiarako Nafarroako Agentziako zuzendari gerentea tematu zen egoitzak norbera babesteko ekipamenduz hornitu gabe eusten, kasu positiboak agertu bitartean. Hori zentzugabekeria eta arduragabekeria izugarria izan da. Besteak babestu eta zaintzeko lana dugunok, besteak kutsatzen ari gara. Gure egoitzetako plantillak lehen egunean hasi zen babes-neurriak falta zirela salatzen. Ordurako bazekiten egoiliarrak kutsu errazekoak zirela. Eta orain heriotzak.

Gaur egun, lantokietan beharrezko prebentzio- eta babes-neurriak artikulatu gabe jarraitzen dugu. Epidemia kontrolatzeko orduan eraginkortasuna lortu nahi badugu, ezinbestekoa da langile guztiei norbera babesteko ekipamendua ematea, erabiltzaileei zein langileei testak egitea, espazioa egokitzea sintomak dituzten pertsonak erabat isolatu ahal izateko, plantillak handitzea eta haien lana duintzea, azken finean, segurtasuna eta osasuna lehenestea irizpide ekonomikoen gainetik.
Azken hamarkada hauetan ari gara nozitzen egoitzen pribatizazioa eta kontrol falta, familien itoaldi ekonomikoa eta plantillaren prekarietatea –negoziante batzuk aberasteko-.

Lezioa ikasi behar dugu, eta Nafarroako Egoitza Publikoen Sarea sortu.

Hay que revisar el modelo asistencial y crear la Red de Residencias Públicas de Navarra

ANADP-Soziokomunitarioa 2020/03/26

En estos días se está poniendo de manifiesto la importancia tanto de los servicios sociales públicos y privados que se prestan en residencias de mayores, en centros de atención a personas con discapacidad, a personas y colectivos en vulnerabilidad social, así como de las trabajadoras de hogar que hacen tareas de cuidados...

En ellos trabaja un colectivo de trabajadores y trabajadoras que ya antes de la crisis venían sufriendo una situación de precariedad que se ha agravado con la llegada del COVID-19.

Esta nueva situación ha sacado a la luz las deficientes condiciones en que realizan su trabajo y la nefasta gestión que se venía realizando tanto en centros públicos como privados. Especialmente preocupante es la situación en algunos centros donde incluso han llegado a aparecer personas muertas o en situación de abandono. No hay nada que justifique los casos masivos de contagio en algunas residencias. Solo se pueden explicar desde la constatación de la negligente actuación de las empresas y de los responsables públicos que no han intervenido a tiempo. Ayer mismo, la consejera de Derechos Sociales, informaba de 51 residentes contagiados en Navarra y de 86 trabajadoras de baja por tener síntomas.

Sin ir más lejos, la Directora Gerente de la Agencia Navarra para el Desarrollo y la Autonomía de las Personas se empecinó en no dotar de Equipos de Protección Individual a las residencias hasta que no hubiera casos positivos de COVID-19. Tremenda insensatez e irresponsabilidad. Las y los que les tendríamos que haber protegido y cuidado hemos sido quienes les hemos contagiado. Las plantillas de nuestras residencias llevaban desde el primer día denunciando la falta de medios de protección. Sabían que las personas residentes eran carne de cañón. Y ahora llegan las muertes.

A día de hoy seguimos sin que se articulen las necesarias medidas de prevención y de protección en los centros de trabajo. Si queremos efectividad a la hora de controlar la epidemia es imprescindible que se dote de EPIS a todo el personal, que se realicen tests tanto a las personas usuarias como a las plantillas, que se adapte el espacio para posibilitar el aislamiento absoluto de las personas con síntomas, que se incremente las plantillas y se dignifique su trabajo, que prime la seguridad y la salud por encima de criterios económicos.

Estamos pagando décadas de privatización y descontrol de las residencias, del ahogo económico de las familias, de la precariedad de las plantillas para lucro de unos negociantes.

Tenemos que aprender la lección y crear la Red de Residencias Públicas de Navarra.