ADM medidas urgentes

Langileriaren arloko ohiz kanpoko neurriak, koronabirusa dela eta

Administrazioa 2020/03/18

descargas de archivos.orig PDF OF 51-2020 Medidas Urgentes descargas de archivos.orig PDF Medidas Extraordinarias

Nafarroako Gobernuak Foru Lege-dekretu bat onetsi du gaur, non ohiz kanpoko neurri batzuk hartzen baitira funtsezko zerbitzu publikoen prestazioa bermatzeko COVID-19 birusak eragindako krisiak iraun bitartean. Era berean, foru agindu bat onetsi du funtsezkotzat hartzen diren zerbitzu publikoak zeintzuk diren zehazteko.

Agindu horren arabera, hauexek dira funtsezko zerbitzu publikoak:
• Foruzaingoa.
• Suhiltzaileak.
• Babes Zibila.
• Zerbitzu informatikoak.
• Osasun eta laguntza arloko langileak.
• Gizarte zerbitzuak.
• Aurreko zerbitzu horiek ematen direla bermatzeko eta haien mantentze-lanetarako behar diren langileak.
• Administrazioaren jardueraren eta gutxieneko zerbitzuen mantentze-lanak bermatzeko behar diren langileak. Gutxieneko zerbitzu horiek departamentu bakoitzak zehaztuko ditu, foru agindu baten bidez.

Foru Lege-dekretuari dagokionez, premiazko neurri batzuk ezartzen ditu larrialdi sozial honi aurre egiteko. Neurri horiek funtsezko zerbitzuetan aritu behar duten langileei aplikatuko zaizkie.

Foru lege-dekretu honek izaera gehigarria du Nafarroako Administrazio Publiko guztientzat. Toki entitate bakoitzak bere funtsezko zerbitzuak eta bere gutxieneko zerbitzuak ezarri beharko lituzke.

LABetik, zerbitzari publikoak garen aldetik, adierazi nahi dugu gure esku dagoen guztia eginen dugula pandemia honi aurre egiten eta funtsezko zerbitzu publikoak mantentzen laguntzeko. Gobernuak hartu dituen neurriak gogorrak dira, eta beste egoera batean ez genituzkeen inola ere onartuko. Baina salbuespenezko egoera batean gaudela uste dugu, eta, beraz, onartzen dugu salbuespenezko neurriak hartu beharra dagoela. Neurri horiek, ongi aplikatuz gero, herritar guztientzat onuragarriak izan daitezke zalantzaz beteriko une zail hauetan.

Dena dela, garbi utzi nahi dugu presako eta ohiz kanpoko neurri hauek onartzea ez dela inola ere txeke txuri bat Gobernuak edo nagusiek gure lan baldintzak urra ditzaten. Inola ere ez. Krisialdi hau bakoitza bere tokian jartzen ari da. Ikusten ari gara nork betetzen dituen ongi bere karguari dagozkion eginkizunak, eta, aldi berean, nor den erabat ezgauza kudeaketa lanetarako, langileen osasuna eta Administrazioaren barruan funtsezkoak diren egituren funtzionamendua arriskutan jartzen ari baitira. LABek segimendu zorrotza eginen du langile guztien eskubideak defenda daitezen, eta, behar den guztietan, behar diren ekarpenak eta kritikak eginen ditu.

Langile publikoen ezaugarri nagusiak gaitasuna, profesionaltasuna eta herritarrekiko konpromisoa dira. Une honetan gizarteak guregandik espero duena da neurria ematea eta funtsezko zerbitzu publikoen funtzionamenduari eustea. Eginkizun horretan, LABek lehen lerroan egoteko konpromisoa hartzen du.

Medidas extraordinarias en materia de personal por el coronavirus

Administrazioa 2020/03/18

descargas de archivos.orig PDF OF 51-2020 Medidas Urgentes descargas de archivos.orig PDF Medidas Extraordinarias

El Gobierno de Navarra ha aprobado hoy un Decreto Ley Foral en el que se recogen medidas extraordinarias para garantizar la prestación de los servicios públicos esenciales mientras dure la actual crisis provocada por el COVID-19. Asimismo ha publicado una Orden Foral en la que se definen dichos servicios públicos esenciales.

Los servicios públicos esenciales son:
• Policía Foral.
• Bomberos.
• Protección Civil.
• Servicios Informáticos
• Personal sanitario y asistencial.
• Servicios Sociales.
• Personal necesario para garantizar el mantenimiento y prestación de los servicios anteriores.
• Personal necesario para garantizar el mantenimiento de los servicios mínimos y la actividad de la Administración. Estos servicios mínimos los determinará cada Departamento por medio de una Orden Foral.

En cuanto al Decreto Ley Foral, se aprueba un paquete de medidas de carácter extraordinario para afrontar esta emergencia social. Estas medidas serán de aplicación al personal que deba trabajar en esos servicios esenciales.

Este Decreto Ley Foral tiene carácter supletorio para todas las Administraciones Públicas de Navarra. Cada Entidad Local debería establecer sus servicios imprescindibles y sus servicios mínimos.


Desde LAB queremos, por un lado, manifestar nuestra voluntad y compromiso, como servidores públicos, para colaborar en todo lo que esté en nuestra mano para contribuir en la lucha contra esta pandemia y el mantenimiento de los servicios públicos fundamentales. Las medidas aprobadas por el Gobierno son difíciles y en otras circunstancias no las hubiéramos aceptado de ningún modo. Pero las circunstancias que estamos viviendo son excepcionales por lo que entendemos que pueden ser necesarias medidas excepcionales. Estas medidas, bien aplicadas, pueden suponer un beneficio para la ciudadanía en estos momentos tan difíciles y de tanta incertidumbre.

Queremos aclarar que aceptar estas medidas urgentes y excepcionales, de ninguna manera es un cheque en blanco para que el Gobierno o las jefaturas vulneren nuestras condiciones laborales. De ninguna manera. Esta crisis está poniendo a cada uno en su sitio. Estamos viendo quién ejerce bien su jefatura y quién es un auténtico incompetente que está incluso poniendo en peligro la salud de los y las trabajadoras e incluso el funcionamiento de estructuras clave de la Administración. Desde LAB seguiremos vigilantes para garantizar los derechos de toda la plantilla y estaremos permanentemente aportando ideas y críticas cuando sean necesarias.

Los y las trabajadoras públicas tenemos unas capacidades, una profesionalidad y un compromiso con la ciudadanía que ponemos en valor. La sociedad espera de nosotros y nosotras que estemos a la altura de las circunstancias y que mantengamos el funcionamiento de los servicios públicos esenciales.
LAB se compromete a estar en primera línea.