ADM coronavirus itxita

Ezinbestekoak ez diren zerbitzu guztiak ixteko ordua da

Administrazioa 2020/03/17

Egoera honetan ulertezina bada ere, Foru Administrazioko arduradun batzuek segitzen dute langile batzuk behartzen lantokira joatera egunero, nahiz eta haien eginkizunak ez diren ezinbestekoak eta -are gutxiago- aurrez aurre eman beharrekoak.

Nafarroako Gobernuak erabaki du oinarrizko zerbitzuak bermatzeko "funtsezko" lanpostuetan aritzen diren pertsonak baizik ez direla joan behar lantokira, eta horretarako jarraibideak helarazi dizkie departamentuei; funtsezko lanpostu horien artean, besteak beste, osasun zerbitzuak, gizarte zerbitzuak, asistentziakoak eta segurtasun publikokoak aipatzen dira. Gainerako lanpostuetarako, telelana gaitu beharko litzateke, edo, bestela, alarma-egoeraren deklarazioak ezarritako berrogeialdi orokorreko neurriak betetzea ahalbidetzen duen beste edozein neurri.

LABetik departamentu guztiei eskatzen diegu onar dezatela salbuespenezko egoera batean gaudela eta, horrenbestez, salbuespenezko neurriak hartu behar direla, batetik, pertsona guztien osasuna bermatzeko, eta bestetik, koronabirusaren hedapena kontrolatzeko hartutako neurriak eraginkorrak izan daitezen.

Es hora de cerrar los servicios que no sean imprescindibles

Administrazioa 2020/03/17

Incomprensiblemente, algunos responsables de la Administración foral siguen obligando a parte de la plantilla a acudir cada día a su puesto de trabajo pese a que sus tareas no pueden considerarse como imprescindibles y mucho menos que su trabajo tenga que realizarse de modo presencial.

Sobre el papel, el Gobierno de Navarra ha tomado decisiones y ha trasladado a los Departamentos instrucciones para que únicamente acudan a su puesto las personas que tienen puestos “esenciales” para el mantenimiento de los servicios fundamentales y entre ellos cita a sanitarios, servicios sociales, asistenciales y de seguridad pública. Para el resto se debería habilitar el teletrabajo o cualquier otra medida que permita cumplir las medidas de cuarentena general impuestas por la declaración del estado de alarma.

Desde LAB instamos a todos los Departamentos a que asuman que estamos en una situación excepcional y que por lo tanto hay que tomar medidas excepcionales para garantizar la salud de todas las personas y hacer efectivas las medidas para controlar la expansión del coronavirus.