ADM aitonak

Laguntza-zentroak
Koronabirusaren aurrean prebentzio-neurriak ezarri behar dira! Orain!

Administrazioa 2020/03/13
Ikusten ari gara, koronabirusaren hedapenari eusten saiatzeko, mota guztietako neurriak ezartzen ari direla esparru guztietan, publikoetan zein pribatuetan. Hala ere, Nafarroako laguntza-zentroetan -zaharren egoitzetan, desgaituentzako zentroetan- neurri horiek ez dira ezarri.

Gure zentroak arrisku handikotzat hartu behar dira, bai egoiliarren ezaugarriengatik (COVID-19k hiltzeko arrisku handia duten pertsonak), bai osasun- eta laguntza- zainketak egiten dituzten langile ugariengatik. Langile horiek gaixotzen badira, nork zainduko ditu egoiliarrak? Gainera, transmititzaileak ere bagara.

LAB sindikatua kezkatuta dago laguntza-zentro publiko zein pribatuetan sor daitezkeen COVID/19 kasuei erantzuteko hornidura nahikorik ez dagoelako, norbera babesteko beharrezkoak diren ekipamendu nahikorik ez dagoelako. Dirudienez, lehen positiboak noiz agertu zain daude ekipo horiek emateko; hau da, onartuta dago berandu jardungo dela, birusa jada zabaldu denean.

Osasun Publikoko arduradunek esku hartzen ez badute orain, arduragabekeria izugarria izango da.

Horregatik, eskatzen dugu langileei berehala ematea beren osasuna babesteko behar duten material guztia, hala nola norbera babesteko ekipamenduak, garbiketa-materialak, pazienteak eta horien laginak maneiatzeko protokoloak, etab.

Horrez gain, gaixotasun kutsakor hau edo beste bat duten pazienteak artatzen parte hartzen duten langile guztiei prestakuntza ematea ere eskatzen dugu.

Centros Asistenciales
Frente al coronavirus se deben implantar medidas preventivas ¡ya!

Administrazioa 2020/03/13

Estamos viendo cómo se están implantando medidas de todo tipo para tratar de contener la expansión del coronavirus en todos los ámbitos, tanto públicos como privados. Sin embargo en los centros asistenciales de Navarra -residencias de ancianos, centros de discapacidad- estas medidas brillan por su ausencia.

Nuestros centros deben ser considerados de alto riesgo tanto por las características de nuestros residentes (personas de alto riesgo de muerte por el COVID-19) como por la gran cantidad de personal que ejerce los cuidados sanitarios y asistenciales. Si este personal enferma ¿Quién va a cuidar a las personas residentes? Además somos a su vez potencialmente transmisores.

Desde LAB estamos preocupadas ante la falta de suministro de los EPIS necesarios para atender los posibles casos de COVID/19 que puedan surgir en los centros asistenciales tanto públicos como privados. Al parecer, están esperando a que aparezcan los primeros positivos para proporcionar estos equipos. Es decir, se tiene asumido que se actuará tarde, cuando el virus ya se haya extendido.

Si los responsables de Salud Pública no intervienen ya, sería una tremenda irresponsabilidad.

Por ello exigimos que inmediatamente se provea a la plantilla de todo el material necesario para proteger su propia salud, sean EPIs, materiales de limpieza, protocolos de manejo de pacientes o de muestras de pacientes, etc.

Asimismo exigimos que se dé formación a todo el personal en la medida que se vea implicado en la asistencia a pacientes con esta u otra enfermedad contagiosa.